2 elgoibartar, Irati Extrem lasterketan

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2008-06-16 00:00

2 elgoibartar izan ziren Irati Extrem martxa zikloturista ezagunean. Ekainaren 16an, 128 km inguru egin zituzte Iratiko paraje ederrean hainbat lagunek. Otsagabian hasi eta amaitu zen lasterketa, eta tartean hainbat mendate gogor igo zituzten txirrindulariek: Jaurrieta, Erremendia, Abaurreagaina, Irati eta Larrau handia, besteak beste. Horrez gain, Larrauko 11,8 km-ko kronoigoeran parte hartu zuten 358 korrikalarik, tartean bi elgoibartarrek:

Postua Izena
Denbora
16
Iñigo Ortuoste
52:54
112
Jorge Gonzalez
1:07:17

Hauek dira Larrauko gain gogorraren ezaugarriak:
Garaiera: 1579 m
Luzera: 11,8 km
Desnibela: 944 m
Batez besteko malda: %8
Koefizientea: 297
Sailkapen osoa: http://www.iratixtrem.com/generalcrono_3.htm
Argazkiak: http://www.fotosr.com/lista_colecciones.php?page=1&col=518


Utzi iruzkina: