2007ko duatloi denboraldia

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2007-09-06 00:00

Euskal Herriko federazioak duela gutxi atera ditu aurtengo denboraldiko emaitzak eta honako hauek izan dira:

Taldeka, mutiletan, guztira 31 taldek puntuatu dute:

  1. Atletiko San Sebastian              2178
  2. Urbiko TT Basauri                    2046
  3. Urdaitri T.T.                             2010

     21. Urgazi                                       1191 puntu

4 duatloitan puntuatu dugu (Oñati, Eibar, Sopelana eta Bilbo), hau da, 3 partaide edo gehiagok bukatu duatloi hori, eta ez dago gaizki gurea bezalako talde apal batentzat.

 Taldeka, nesketan 5 taldek puntuatu dute:

1.      Garraitz                              1422

2.      Atletiko San Sebastian        1089

3.      Gasteizko Bulletvan            726

 Nesketan Urgazik ez du punturik atera taldeka.

 Bakarka, mutiletan:

1. Mikel Elgezabal               2200 puntu (6 duatloi onenak)

2 Patxi Urizar                      2179 puntu (6 duatloi onenak)

3 Kepa Ruiz                        2098 puntu (6 duatloi onenak)

….

76. Imanol Rodriguez           1260 puntu       (5 duatloi)

132. Jose Antonio Ruiz         850 puntu         (3 duatloi)

173. Jon Revert                    703 puntu         (3 duatloi)

209 Alexander Agirretxe       598                  (2 duatloi)

210 Ibon Gabilondo              595                  (2 duatloi)

449 Jose Ramon Ortuoste     202 puntu         (duatloi 1)

466 Iñigo Ansola                   187 puntu         (duatloi 1)

Dudarik gabe Mikel Elgezabal izan da aurtengo denboraldiko sorpresa. Aurten debutatu du, baina aurreko ibilbidea kontuan hartuta, nahiko logikoa dirudi garaipena lortu izana. Patxi Urizarrek ere maila ikaragarria erakutsi du aurten.

Gure taldetik 7 mutilek hartu dituzte puntuak eta lehenengoa Imanol Rodriguez izan da, denboraldi hasieratik bukaera ararte ibili da Imanol txapelketetan eta konstantziak eman dio lehen postua taldean.

Ez dugu ahaztu behar Zirkuitotik kanpo dagoen Arrigorriagako duatloi luzean taldeko 3 kidek bukatu zutela froga gogorra eta 10. izan ginela 21 taldeko sailkapenean.

Nesketan ez dugu partaiderik izan aurtengo duatloi denboraldian.


Utzi iruzkina: