Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/09/30

2 elgoibartar, Olatzagutia-Urbasan

Atzo, irailak 29, Olatzagutia-Urbasa arteko lehen mendi-lasterketa korritu zen. Maratoi erdia izan zen, hau da, 22 km pasatxokoa. Guztira, 1244 metroko desnibel metatuari egin zioten aurre lasterkariek eta tartean 1156 m garai den Tontorraundi gailurra ere zapaldu zuten. 153 lagunek amaitu zuten proba eta tartean 2 elgoibartar izan ziren. Aizkorriko mendi-maratoirako prestakuntza baliatuta Xabier Bergaretxe oso fin ibili zen Olazagutian, eta 19. postuan sailkatu zen. Eduardo Uribe elgoibartarra ere izan zen. Lasterketa Unai Mendiak (01:51:39) eta Izaskun Zubizarretak (02:22:41) irabazi zuten. Hona hemen sailkapena:

Postua Izena Denbora
19 Xabier Bergaretxe 02:06:46
94 Eduardo Uribe 02:33.31

Sailkapen osoa: http://www.herrikrossa.com/castellano/Default.asp

Informazioa eta argazkiak: http://www.olatzagutia-urbasa.net/

Nork: loramen.2007/09/30
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.