4 elgoibartar, Arnoko igoeran

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2007-06-10 00:00

Ekainaren 10ean Arnoko III. igoera jokatu zen Mutrikun. 24 kilometroko mendi-ibilbide gogorra izan zuten lasterkariek, eta 1.400 metroko desnibela. 112 lagunek hartu zuten parte, 7 neskak eta 105 mutilek. Tartean 4 elgoibartar ere izan ziren. Oso ondo aritu ziren laurak, eta lehen 77 postuetan sartu ziren. Urgaziko kide bakarra izan genuen, Javi Fernandez. Hona hemen denborak eta sailkapena:

Postua Izena Denbora
6 Unai Narbaiza 01:49:41
8 Xabier Bergaretxe 01:49:53
31 Asier Arrieta 02:03:38
77 Javi Fernandez 02:19:10

Sailkapen osoa: http://www.burumendi.org/Sailkapen_orokorra_2007.pdf

Argazkiak: http://www.slide.com/r/0JGElVCz3D9HNUpSN4UnXhRREyDejxXu?previous_view=TICKER&previous_action=TICKER_ITEM_CLICK&ciid=288230376330054446


Utzi iruzkina: