Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/10/03

Arriarango duatloi krosa

Errepideko duatloi-triatloien denboraldia amaitu da, baina mendi-duatloien denboraldia hasi da. Larunbatean, urriak 3, Arriarango proba izan zen: 6 km korrika-20 km mendi-bizikletan-3 km korrika.

Josean, Javi eta Ibon
Urgaziko hiru ordezkari izan genituen proban: Josean Ruiz, Javi Fernandez eta Ibon Gabilondo. Gogotsu joan ziren hirurak, baina Joseanek eta Ibonek bertan behera utzi zuten lasterketa. Joseanek erdi-gaixo zegoelako; Ibonek, berriz, bizikletaren katea apurtu zuelako. Ibonek berak malda gogorrak topatu zituztela esan digu, baina oso lasterketa polita dela.



Javi Fernandezek ere arazo teknikoak izan zituen bizikletan, aulkia mugitu egiten baitzitzaion etengabe. Hala ere, proba amaitu zuen eta oso sentsazio onekin gainera. 81 mutilek eta 3 neskak amaitu zuten proba eta helmugan, Endika Garcia eta Uxue Fraile izan ziren azkarrenak.

Postua Izena Denbora
28
Javi Fernandez
1:55:47

Nork: loramen.2009/10/03
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru