Baxurde krosa, Usurbilen

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2008-09-21 00:00

Gaur, irailak 21, hainbat lasterketa izan dira Euskal Herrian. Behobiarako eta bestelako lasterketa handietarako prestatzen ari diren korrikalariek makina bat aukera dituzte irailetik abendura lehiatzeko. Gaur, usurbilen Baxurde krosa izan da eta 252 korrikalariren artean bi elgoibartarrek hartu dute parte: Asier Arrietak eta Tomas Gonzalezek. Andoni Illarramendi lasartearrak (34:29) eta Claudia Behobide hondarribitarrak (40:38) irabazi dute 10,5 kilometroko lasterketa.

Postua Izena Denbora
176
Asier Arrieta
49:40
177
Tomas Gonzalez
49:41
Sailkapen osoa: http://www.herrikrossa.com/clasificacion_baxurde.htm


Utzi iruzkina: