Deba-Itziar triatloia

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2009-05-18 00:00

Larunbatean, maiatzak 16, Debabarreneko lehen triatloi sprina (750-25-2,5) jokatu zen. Aurtengo zirkuituko lehen proba izateaz gain, Deba-Itziar triatloia erronka handia zen gure taldearentzat, "gure" ohiko entrenamendu-eremuan jokatzen zen lehen triatloia baitzen. Zinez egun polita izan genuen, lasterketa gogorra, eta giro bikaina.

Ainhoa Lendinez

Larunbat goiza eguzkitsu esnatu zen, haize gutxi eta tenperatura atsegina. Hala ere, Debara iritsi eta itsasoak ikaratu egin gintuen batzuk. Olatuak zeuden, itsas-ertzean batez ere, eta azken unean antolatzaileek aldatu egin zuten igeriketa probaren norabidea.

Ibon Gabilondo

Neska zein mutil, guztiok batera atera ginen larunbatean. 254 mutilen artean erdi galduta ginen 27 neska. Gure taldetik lau kide ginen irteeran: Ibon Gabilondo, Mikel Calvo, Mikel Etxabe eta Ainhoa Lendinez. Mikel bientzat triatloiko debuta zen gainera!

Ainhoa Lendinez

Ibonek berak esan digunez, "igerian nahiko eskas" ibili zen, itsaso zakarra zegoen eta igeri egiteko. Niretzat zer esanik ez, ni igerian halamoduz ibiltzen bainaiz! Ibonek bizikletan postu asko hobetu zituen, eta ni ere horretan saiatu nintzen, baina askoz ere atzerago noski! Gainera oso ibilbide gogorra izan zen bizikletan, Itziarko herriraino igo, handik Lasturrera eta hamaika gorabeheraren ostean Sasiolatik Debara.

Deba-Itziar triatloia
Azkenik, 2,5 kilometroko zirkuitu "lauan" bi buelta egin genituen korrika. Bai, "laua" jarri dut bira egiten genuen lekuan aldapa eder askoa geneukalako zain. Hura sorpresa!
Azkenean Ibon Gabilondo ohi bezala zoragarri, 19. postuan sailkatu zen! Mikel Calvo eta Mikel Etxabe ere oso ondo eta ni neu, 6. neska izan nintzen, eta zoratzen!

Deba-Itziar triatloia
Sailkapenak

Lasterketa Mikel Elgezabalek (1:08:44) irabazi zuen, Hektor Llanos faboritoak hanketako minak jota lasterketa utzi behar izan zuen eta. Horiez gain, maila handiko partaideak izan ziren: Egoitz Zalakain, Etor Mendia, etab. Nesketan ere, Miren Casado (1:24:18) eta Irati Etxaburu (1:22:47) zarauztarrak lehian ibili ostean Irati izan zen nagusi.

Neskak (27 guztira):

Postua Izena Denbora
6
Ainhoa Lendinez
1:26:37
Sailkapen osoa


Mutilak (254 guztira):
Postua Izena Denbora
19
Ibon Gabilondo
1:15:00
99
Mikel Calvo
1:23:52
233
Mikel Etxabe
1:39:03
Sailkapen osoa

Argazkiak

Gure txoko honetatik aprobetxatu nahi dut familiako, lagun eta bertaratu zineten elgoibartar guzti-guztiei eskerrak emateko. Datorren urtean, berriro!

Lotutako informazioa: Gara
Lotutako informazioa: Noticias de Guipuzcoa


Utzi iruzkina: