Debako mendi-lasterketa ere izan da gaur, 16,2 kilometroko proba gogorra. Debako udalak "Ekin euskaraz kirolari" ekimena jarri du martxan, eta hiru proba izango dira horren harira: gaurko mendi-lasterketa, uztailaren 19an igeriketa-zeharkaldia eta abenduaren 31n herri-lasterketa. Gaurko mendi-proban 805 metroko desnibela izan dute lasterkariek. Beroak asko gogortu du proba eta gogotik sufritu dute lasterkariek. 64 lagun izan dira guztira, eta Juanjo Igarzabal zumarragarra (1:22:17) eta Ismene Salegi debarra (2:05:52) izan dira azkarrenak. Jon Revert elgoibartarrak 5. egin du.
Postua
|
Izena
|
Denbora
|
5
|
Jon Revert
|
1:29:34
|
Sailkapen osoa
Idatzi artikulu bat