Duatloi festa hasi da

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2008-03-01 00:00

Duatloi festa hasi da. Atzo, martxoak 1, Durangon izan zen lehen Euskal Herriko zirkuituko hitzordua. Giharrak lanean jartzeko unea, entrenamenduen emaitzak ikusten hasteko parada.

Durangoko duatloia

Basauriko duatloia izaten da urtero lehenengoa baina aurten gogor hasi dute denboraldia gure korrikalariek, distantzia motzeko (10-42-5) proba gogorra baita Durangokoa.
Basauriko duatloia
202 mutilek eta 12 neskak hartu zuten parte, eta tartean goi mailako lasterkari asko izan ziren atzo Durangon. Basauriko duatloia Patxi Urizarrek (1:52:24) irabazi zuen proba eta nesketan, Virginia Berasategi (1:58:33) izan zen azkarrena. Bi elgoibartar ere izan ziren tartean eta oso fin ibili ziren:

Postua
Izena Denbora
118
Jon Revert
2:09:44
137
Martin Dominguez
2:11:52

Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2008/durango_archivos/datos.html


Utzi iruzkina: