Makina bat ekitaldi, asteburuan

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2007-06-06 00:00

Ekainaren 9-10eko asteburuan makina bat kirol-proba izango dira Euskal Herrian. Urgaziko hainbat kide arituko dira horietan guztietan. Larunbatean, Euskal Herriko Zirkuituko triatloi proba nagusia izango da Zarautzen. Nazioarteko proba da Zarauzkoa eta mundu osoko triatletak biltzen dira urtero. Elgoibarko hiru ordezkari joango dira lasterketa olinpiko bikoitzera: Ibon Gabilondo, Iñaki Konde eta Jesus Mari Agirretxe. 2,5 km igerian, 82 km bizikletan eta 20 km korrika egingo dituzte. Ibilbidea malkartsua izaten da gainera oso. Neskak 14.45ean aterako dira eta mutilak 15:00etan.

Bestalde, igandean, hiru ekitaldi nagusi izango dira. Batetik, Mutrikun, Arnora igoera izango da. Mendiko lasterketa horretan Urgaziko Javi Fernandezek bederen hartuko du parte.

Bestetik, Bizkaiko kostaldean Kostatrail lasterketa ikusgarria izango da. Mendi lasterketa eta bi ibilaldi antolatu dituzte Amaia Revertek eta kideek. Mendi lasterketa nagusian 30 km egingo dituzte korrikalariek eta besteak beste, han izango dira Jon Revert eta David Conde.

Azkenik, Gipuzkoako Sprint Triatloia izango da Donostian, igandean. 750 m igerian, 20 km bizikletan eta 5 km korrika egingo dituzte proban parte hartzen dutenek. Han ere izango da Urgaziko kiderik seguru asko.

Proben informazio gehiago:

Zarauzko triatloia: http://www.zarauzkotriatloia.com/eusk/index.php

Gipuzkoako triatloia: http://www.donostri.com/eusk/sarrera.html

Kostatrail lasterketa: http://www.forumsport.com/kostatrail/kostatrail.html


Utzi iruzkina: