Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/16

Elgoibartar bakarra Zestoako lasterketan

Martxoaren 16an, igandea, beste lasterketa bat ere izan da gure inguruan, Zestoan hain zuzen ere. Asier Arrieta izan zen elgoibartar bakarra bertan. Gainera, oro har, lasterkari gutxi bildu ziren atzo Zestoan, 104 mutil eta 16 neska. Lasterketa bitxia da; mutilek 8,567 km egiten dituzte korrika. Neskek, berriz, 5,2 km. Mutiletan, Enekoitz Aizpuru azpeitiarra izan zen azkarrena (28:10). Nesketan, berriz, Olatz Gabilondo azkoitiarrak irabazi zuen lasterketa (23:11). Asier Arrieta elgoibartarra 46. postuan sailkatu zen.

Postua Izena Denbora
46
Asier Arrieta
35:41

Sailkapen osoa:http: www.herrikrossa.com/clasificacion_zestoa.htm


Nork: loramen.2008/03/16
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru