Elgoibartar bat, Camille-Extrem lasterketan

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2008-06-29 00:00

Ekainaren 29an Camille Extrem lasterketa korritu zen Izaban. Mendi lasterketa gogor hau, Izaban hasi eta bertan amaitzen da, baina tartean Ezkaurre tontor garaia (2047 m) igotzen dute lasterkariek. 31 km eta 400 metroko ibilbide gogorra,  3.900 metroko desnibel metatua. 183 lagun izan ziren guztira, eta Josu Mendikute Azkue elgoibartarra tartean. 110. postuan sailkatu zen.

Sailkapen osoa: http://www.herrikrossa.com/clasificacion_camille_extrem.htm


Utzi iruzkina: