Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/03/04

Alex Agirretxe, Lasarteko duatloian

Gaur, martxoak 4, hasi da 2007ko duatloi eta triatloi denboraldia. Lehen hitzordua Lasarten izan da eta jende askok hartu du parte. Orotara, 164 lasterkari izan dira, eta 12 neska tartean. Elgoibartar bakarra izan dugu ordezkari, Urgazi Triatloi Taldeko kide baten anaia: Alexander Agirretxe. Oso marka ona egin du, 19. izan baita helmugan. Alexanderrek ordubete eta bost minutu behar izan ditu sprint luzerako ibilbidea (5 km-15 km-2,5 km) egiteko. Hona hemen zati bakoitzeko denborak:

- Korrika: 17,56 (5 km)

- Bizikletan: 37,36 (15 km)

- Korrika: 09,56 (2,5 km)

Informazio gehiago:  http://www.triatloi.org/clasificaciones2007/lasarte_du_archivos/datos.html

Nork: loramen.2007/03/04
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru