Elgoibartarrak, eskian trebe

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2008-02-03 00:00

Arkaitz Iruretari esker eskiatzaileen berri ere jasotzen dugu urtero. Aurten, bazterrean utzita izan ditugu pixka bat, baina berandu bada ere, hemen berri-berriak.

Alti Toy eski proba

Aurten mendi eskian hainbat lasterketatan ari dira parte hartzen 6 elgoibartar. Iker Leonardok eta Arkaitz Iruretak berak Luzen hasi zuten eski lasterketen denboraldia, abendu amaieran. Urtarrilean, berriz, Mendi eskiko Euskadiko kopari ekin zioten. 4 probak osatzen dute kopa:
2008/01/06: Cauterets-eko proba
2008/01/19-20: Alti Toy, Luz St Sauveur inguruan (Luz Ardiden eta Bareges-en)
. Proba hau, Euskadiko kopaz gain, Euskadiko txapelketa ere bada, (Pirimenta esaten diote lasterketa honi, martxoan Alpe mendietan izaten den Pierra Menta munduko lasterketa famatuenaren antza duelako. Askok gainera, munduko lasterketa prestatzeko aprobetxatzen dute lasterketa hau). Bi eguneko lasterketa gogorra da, desnibel handiak, korridoreak, ertzak, aurten rappel-en bat ere bai. Ikusgarria benetan. Bertan bost elgoibartarrek hartu zuten parte (Arkaitz Irureta, Iker Leonardo, Alberto Zelaia eta Joseba Elustondo), beste 300 parte-hartzaileren artean. Irudi ikusgarriak bidali dizkigute.Alti Toy eski proba
2008/02/16: Open Vall Fosca Kataluniako proba famatua.
2008/03/01-02: Europar mendietako Andres Regil saria, 2 egunetan. Euskadiko koparako puntuagarria. Gainera, AltiToy eta Regil biak egiten dituenak sari berezia jasotzen du.Alty Toy eski proba

Horrez gain, orain dela bi asteburu, iraupen eskiko Euskadiko txapelketan izan ziren elgoibartarrak. Larunbatean, 10 km egin zituzten eski klasikoan. Igandean, berriz, 15km estilo librean. Larunbatean 4. postuan sailkatu zen Arkaitz, seniorretan; igandean,berriz, 5. postuan. Oso denbora onak egin dituela esan digu gainera: “zapatuan 10 km 34 minututan (podiumetik minutu batera), eta domekan 15 km oindik bizkorro, 43 minututan (kilometrua 3 minututik behera eta podiumetik minutu eta erdira!)”.

Alti Toy eski proba

Halako distantzia laburrak gogorrak dira baina, sprint hutsa direlako, hasieratik amaierara esfortzu betean. Hala ere, elgoibartarra pozik eta gogotsu dago. Asteburu honetan ere elurretara joango Arkaitz, iraupen eskiko proba batera. Bi asteburu barru, berriz, lau elgoibartar lehiatuko dira Kataluniako Open Vall Fosca eski zeharkaldian. Animo eta eutsi goiari! Laster izango ditugu eski proben berri gehiago.

Alti Toy eski proba

Argazki gehiago: http://www.flickr.com/photos/89982959@N00

Hona hemen 2008ko eski lasterketen egutegia:

- 2008/01/06 Mendi eskia Cauterets Euskadiko koparako puntuagarria http://cauteretsalpinisme.free.fr

- 2008/01/13 Mendi eskia Cursa CEC Vall d’Aran (Tuc de Mulleres) Viellako tunelaren ipar partean hasi eta hegoan bukatu http://www.cec.cat/competicions/valdaran

- 2008/01/13 Iraupen eskia XXVII Trofeo Stadium Casablanca Le Somport Klasikoa 15km

- 2008/01/19-20 Mendi eskia: Altitoy Euskadiko Txapelketa (Luz Ardiden-Bareges) eta Euskadiko koparako puntuagarria. http://altitoy.blogspot.com/2007/11/euskara.html

- 2008/01/19 Mendi eskia Banakako Krono-igoera, alpinismo eskia (Cerler Aragoi) http://www.clubmab.org/web/travesia.asp

- 2008/01/19-20 Eskiatzera irteera Eibar

- 2008/01/26-27 Iraupen eskia Hego EHko txapelketak Candanchu Klasikoa-Libre 15km

- 2008/02/03 Mendi eskia Travesía Pirineos (Formigal)

- 2008/02/03 XXX. Iraupen eskia Marxa Beret klasikoa 10-20-30km

- 2008/02/09 Iraupen eskia Hego EHko txapelketak Candanchu Erreleboak 3x10km

- 2008/02/10 Iraupen eskia III Donostia trofeoa Le Somport Klasikoa 20km

- 2008/02/16 Mendi Eskia Open Vall Fosca Euskadiko koparako puntuagarria http://www.openvallfosca.com/

- 2008/02/16-17 Mendi Eskia Eibarko KD

- 2008/02/17 Iraupen eskia VII Marcha Popular Peña Guara Le somport Klasikoa 20km

- 2008/03/01 Mendi eskia Andres de Regil Zeharkaldia Euskadiko koparako puntuagarria.(Picos de Europa) http://www.travesiaregil.com/

- 2008/03/01 Iraupen eskia Gipuzkoako txapelketa Le Somport Klasikoa 15km

- 2008/03/08-09 Eskiatzera irteera Eibar

- 2008/03/13-16 Mendi eskia Pierra Menta (Arèches-Beaufort) http://www.pierramenta.com/

- 2008/03/30 Mendi eskia Aragoi Bailarako rallya (Astun-Candanchu)

- 2008/04/06 La Gourettoise (Gourette) http://coupe.pyrenees.free.fr/

- 2008/04/13 Mendi eskia Trophée du Pic d’Anie http://coupe.pyrenees.free.fr/

- 2008/04/16-19 Mendi eskia PDG Patrouille des Glaciers http://www.pdg.ch/

- 2008/05/01-04 Mendi Eskia Eibar


Utzi iruzkina: