Elgoibartarrak Pyrenea triatloian

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2007-03-26 00:00

Elgoibarko lagun-talde batek Pyrenea triatloi ezagunean hartu zuen parte asteburuan. Ibon Gabilondo Urgaziko kideak esan digunez taldeka eta banaka aritu ziren neguko lasterketa honetan, Frantziako Pirinioetan. Banaka, 17,5 km egin zituzten korrika. Ondoren, 40 km bizikletan (1050 m-ko maldarekin Aubisque eta Gouretteraino) eta azkenik beste 700 m eski trabesian. Horretaz gain, erreleboko probarako bi talde prestatu zituzten elgoibartarrek: Jendetxa 1 eta Jendetxa 2. Banakako proban Aitor Romera, Jose Ramon Sousa eta Ibon Gabilondo aritu ziren. Taldeka, Danelek, Jon Urbietak eta Manexek Jendetxa 1 taldea osatu zuten. Imanol Santos, Andoitzek eta Gaizkak, berriz, Jendetxa 2. Ibilbidea berbera zen bi modalitateetan. Hauek dira taldekako eta banakako proben emaitzak eta sailkapenak:

Pyrenea triatloia

Taldeka:

Jendetxa 1: 03:59:53 (postua: 46)

>Danel (korrika): 01:13:42 (postua: 48).

>Jon Urbieta (bizikleta): 01:45:35 (postua: 51). 

>Manex (eski): 01:00:36 (postua: 66)

Jendetxa 2: 04:07:56 (postua: 59)

>Imanol Santos (korrika): 01:10:42 (postua: 31).

>Andoitz (bizikleta); 01:45:14 (postua: 46)

>Gaizka (eski): 01:12:00 (postua: 105)

Banaka:

Ibon Gabilondo: 03:54:59 (postua: 15)   

>Korrika: 01:11:59 (postua: 17)

>Bizikleta: 00:36:01 (postua: 3)

>Eski: 01:06:59 (postua: 44)

Jose Ramon Sousa: 04:35:52 (postua: 75)

>Korrika: 01:19:31 (postua: 76)  

>Bizikleta: 01:59:50 (postua: 77)

>Eski: 01:16:31 (postua: 80) 

Aitor Romera: 04:53:43 (postua: 97)

>Korrika: 01:29:25 (postua: 136)  

>Bizikleta: 02:05:40 (postua: 132)

>Eski: 01:18:38 (postua: 88)

Argazki gehiago: http://www.flickr.com/photos/89982959@N00  


Utzi iruzkina: