Elgoibartarrak, Zarauzko triatloi handian

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2007-06-09 00:00

Esan bezala, hiru elgoibartar izan dira Zarauzko triatloi handian, olinpiko bikoitzean (2,5 km - 82,5 km - 20 km). Joan den urtean baino parte-hartzaile gehiago izan da aurten, eta azkenean, 317 mutilek eta 19 neskak amaitu dute nazioarteko proba honen ibilbide gogorra. Eneko Llanosek irabazi du proba, baina azpimarratzekoa da Mikel Elgezabal bigarren sailkatuari 2 minutuko aldea baino ez diola atera. Nesketan ere gertatu da anekdotarik. Batetik, Ainhoa Muruak ez du parte hartu eta bestetik, lasterketa osoan alde handiz aurretik joan ostean, Virginia Berasategik azken 50 metroetan galdu du lasterketa Ana Casaresek aurrea hartuta.

Elgoibartarretan, Ibon Gabilondok bereziki prestatu du proba hau eta emaitza bikaina izan da: 25. postuan sailkatu da eta oso denbora onarekin gainera (04:30:24). Ibon Gabilondo triatleta onenekin aritu da lehian gaurko proban eta asko hobetu du joan den urteko marka (04:52:36). Jesus Mari Agirretxe ere oso ondo sartu da, 170. postuan, eta Iñaki Konde 305. postuan. Eguraldi sargoria izan dute lehen sektorean korrikalariek, euria gogotik bota du ondoren, lehen lasterkariak Aiako malda pikoetan zirela. Hirurek oso lan ona egin dute eta zorionak!

Postua Izena Denbora
25 Ibon Gabilondo 04:30:24
170 Jesus Mari Agirretxe 05:01:09
305 Iñaki Konde 05:38:56

Zarauzko triatloia 

Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2007/zarautz_archivos/MASCULINA.pdf

Argazki gehiago: http://www.zarauzkotriatloia.com/galeria/index.php?lang=spanish

 


Utzi iruzkina: