Galarleiz, mendi-maratoia

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2009-07-20 00:00

Igandean, uztailak 19, Galarleiz mendi-maratoi handia (42,195) izan zen, Zallan. Hiru modalitate antolatzen dituzte urtero: mendi-lasterketa, mendi-bizikleta lasterketa eta oinezko mendi ibilaldia.
Korrikako saioa izaten da hiruretan ospetsuena eta gogorrena. Partaidetza handia eta lehia estua izan dira aurten, lehengo urtean ez baitzen izan proba arrakastatsu hau, antolatzaileek zenbait gorabehera izan zutelako. Nolanahi den, aurten Pedro Jose (3:26:12) eta Nerea Amilibia (4:17:06) izan dira garaileak. Azpimarragarria da gainera, Nerea Amilibia aiar korrikalariak 25. izan dela sailkapen orokorrean. Elgoibartik Xabier Bergaretxe izan da, baita bikain izan ere! 7. postuan sailkatu da. Zorionak Xabier!

Postua
Izena Denbora
7
Xabier Bergaretxe
3:47:53

Sailkapen osoa


Utzi iruzkina: