Getaria-Zarautz igeriketa-zeharkaldia

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2009-08-01 00:00

Getaria-Zarautz igeriketa-zeharkaldia Atzo, uztailak 31, Getaria-Zarautz igeriketa zeharkaldia izan zen. Urteroko hitzordu handi honek makina bat jende bildu du aurten ere: 396 gizonezko eta 150 emakumezko. Alvaro Vicente Bidasoa taldekoa izan zen azkarrena. Marka ikaragarria egin zuen gainera: 2.800 metro egiteko, 35 minutu baino ez zituen behar izan. Aparta benetan. Nesketan talde bereko Irati Mendia izan zen lehena, 40:58 denbora eginda. Getaria-Zarautz igeriketa-zeharkaldia Elgoibartik lagun asko joan ziren, baina sailkapenean ez dituzte jatorriak adierazi eta ez dakigu zeintzuk diren. Julen Hernandezek oso denbora ona egin zuen (49:53), Jon Agirrebeñak 54 minutu inguru, Andres Alberdi, Juanjo Etxeberria... asko izan ziren. Ea elgoibartarren sailkapen zehatza lortzerik daukagun.
Gizonezkoen sailkapena
Emakumezkoen sailkapena


Utzi iruzkina: