Gipuzkoako Triatloi Sprina

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2009-06-15 00:00

Gipuzkoako triatloia (Irati Etxaburu)

Atzo, ekainak 14, Gipuzkoako Triatloi Sprina (750-20-5) izan zen, Donostian, Hondarretako hondartzan. 278 mutil eta 51 neskak amaitu genuen proba, eta jendetza handia bildu zen ikusten ere. Zarauzko probaren ondoren izanagatik, larunbateko jende askok hartu zuen parte mutiletan, eta nesketan, berriz, Zarautzen horrenbeste bildu ez zirenez, aurten lehia estua izan da. Aritz Egeak (1:00:31) irabazi zuen proba eta nesketan Irati Etxaburu (1:04:00) izan zen garaile. Aritzek gainera, Zarautzen 14. egin zuen bezperan, ikaragarria!

Gipuzkoako triatloia

Elgoibartik ni neu bakarrik. Lehengo urtean sentsazio berezia geratu zitzaidan Hondarretako triatloian, eta atzo baieztatu zidaten: uretan 750 metro baino gutxiago izan ziren, bai horixe! izan ere, atzo bai, atzo 750 izan ziren, eta nabaritu genuen azken denboretan. Lekeitiokoa eta Debakoa ez bezala, atzokoa ez zen niretzat egokia, bizikletan ez baitago mendaterik eta beraz, uretan galdutako denbora serie luze batean berreskuratzen saiatu nahi nuen. Azkenean, bizikletan 35-36 km/h batez bestekoa egin ostean, 10 bat postu aurreratu nituen. Ondoren, 5 kilometroan ere sorpresa hartu nuen 2-3 neska aurreratuta.

Gipuzkoako triatloia

Azkenean pozik, 15 egunez oporretan egon ostean, entrenamenduen martxa apur bat etenda, oso sentsazio onekin amaitu nuen.

Mila esker animoak ematera etorri zineten guztiei!

Neskak (guztira 51)

Postua
Izena
Denbora
14
Ainhoa Lendinez
1:11:39


Sailkapen osoa


Utzi iruzkina: