
Hondarretako hondartzatik atera eta 750 m igerian egin ostean, Usurbileraino 20 km bizikletan eta azkenik, Kontxako badia ikusgarrian 5 km korrika. 230 mutilek amaitu zuten proba eta lehia estua izan zen buruan zihoazenen artean. Azkenik, Jaimie Rhodes australiarra gailendu zen korrikaldian, eta denbora paregabean amaitu zuen proba: 57 minutu eta 6 segundo. Nesketan 39 lagun atera ginen eta Nuria Blanco madrildarra izan zen azkarrena (1:06:33).
Lasterketa hasierako bideoa:
Elgoibartar bakarra ni neu, Ainhoa Lendinez. Beti bezala ikaratuta atera nintzen igeri egitera, hori baita nire kirol ahulena, baina egia esan, atzokoan disfrutatu ere egin nuen nolabait. Ura bare-bare zegoen eta mutilekin atera ginen arren, lekutxoa egin eta aurrera.
Bizikletan arnasa hartzeko astirik gabe uretan galdutako zenbait postu aurreratzen saiatu nintzen, baina 20 km oso tarte txikia da sailkapenean aurrera egiteko. Korrikaldian ere hortzak estutu eta azkenean, 7. postuan sartu nintzen Hondarretan.
Lekeitioko nazioartekoa ate joka dugu eta garrantzitsua zen atzokoa, indarrak nola dauden ikusteko. Familiakoak, lankideak, lagunak... babes-talde handia atzo ere Donostiako proban. Eskerrik asko guztioi!
Mutilak:
| Postua | Izena | Denbora |
| 1 |
Jaimie Rhodes |
57:06 |
| 2 |
Peru Alfaro |
57:12 |
| 3 |
Iñigo Eizagirre |
57:25 |
Neskak:
| Postua |
Izena | Denbora |
| 1 |
Nuria Blanco |
1:06:33 |
| 2 |
Judit Saizar |
1:07:00 |
| 3 |
Irati Etxaburu |
1:07:25 |
| Postua |
Izena | Denbora |
| 7 | Ainhoa Lendinez |
1:11:11 |
| Igerian |
Bizikletan | Korrika |
| 12:35 | 38:49 | 19:47 |
Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2008/gipuzkoa_archivos/datos.html

Idatzi artikulu bat