I. San Silbestre lasterketa, Elgoibarren

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2006-12-20 00:00

Abenduaren 31n, lehenengoz, San Silvestre lasterketa izango da Elgoibarren. Urgazi Triatloi Taldeak berak antolatu du. Lasterketa 5 km ingurukoa izango da. Lasterketa herrikoia izango da oso, eta ez dugu lehiarik bultzatu nahi. Horregatik, ez da ez saririk ez eta izena emateko kuotarik ere egongo. Ibilbidea honako hau izango da:

Irteera: Plaza Handia

San Ana kalea-Tren Geltokiaren kalea-Kiroldegia-IMH institutura jaitsi-San Lorentzoko bide “zaharretik” Ibarreneako baserrira-Ezkerrera hartu eta San Lorentzoko bide “berritik” errepideko bidegurutzeraino-Albitxuriko aldapatik enpresagunera-Melitongo zubira jaitsi-Artetxe kalea-Maalako parkea-San Frantzisko kalea-San Bartolome kalea.

Helmuga: Plaza Handia

Urteko azken egunean jende askok Aizkorrira egiten duela eta, lasterketa 17:00etan hasiko da. Urgazi Triatloi Taldeak ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik eta beraz, parte-hartzaileei eskaera bakarra egin nahi die: gutxieneko prestakuntza izatea, alegia. Bestela, ongi pasatzeko gogoa baino ez da beharko. Hilaren 31n Plaza Handian elkartuko gara eta bitartean, gogor entrenatu!

Urgazi Triatloi Taldea

Informazio gehiago: http://www.elgoibarren.net/content/view/151/11/


Utzi iruzkina: