Javi Fernandez, Azkoitiko mendi-maratoi erdian

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2007-05-14 00:00

Maiatzaren 13an Azkoitiko III. mendi maratoi erdia izan zen. Izarraitzeko inguru ederrean 111 korrikalarik osatu zuten korrika ibilde aldapatsua. Tartean Javi Fernandez izan genuen, Urgaziko kide elgoibartarra. 72. postuan sailkatu zen eta 2 ordu eta 20 minutu behar izan zituen helmugaratzeko. Lehenengo sailkatua Didier Zago frantziarrak ordubete eta 43 minutu behar izan zituen.

Postua Izena Denbora
72 Javi Fernandez

02:20:59

Azkoitiko mendi-maratoi erdia

Sailkapen osoa: http://www.herrikrossa.com/castellano/Default.asp

 Argazki gehiago: http://www.flickr.com/photos/89982959@N00

 


Utzi iruzkina: