Jose Antonio Ruiz 6. San Adriango duatloian

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2009-04-20 00:00

Larunbatean, apirilak 18, Gernikako Nazioarteko Duatloia eta San Adriango Duatloia korritu dira gure lurretan. Lehenengoan, nazioartekoa izanik, partaidetza paregabea izan zen, baina elgoibartarrik ez. Nafarroan, berriz, San Adriango duatloi sprinean (6,5-23,3) Jose Antonio Ruiz 6. postuan helmugaratu zen. Lasterketa irekia izateaz gain, udaltzainen koparako puntuagarria da eta sailkapen horretan Urgaziko kidea izan zen lehenengoa. 172 lagun bildu ziren guztira eta sailkapen nagusian Endika Garcia (1:12:21) eta Lucia Garate (1:27:15) izan ziren azkarrenak. Zorionak Josean!

Postua
Izena Denbora
6
Jose Antonio Ruiz
1:16:03

Sailkapen osoa: www.navarratriatlon.com


Utzi iruzkina: