Larratxoko herri krosa

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2009-11-01 00:00

Irteten 8,5 eta 10,5 kilometroko lasterketa gogorra izan da gaur Donostian, Larratxo auzoan. Egia esan, gaurkoan lasai joan naiz, oso jende gutxi egongo zelakoan. Eta bai, 30 lagun baino ez, 5 neska eta 25 mutil. Baina a ze maila! Rosi Talavera eta Claudia Behobide! Larratxoko parke polit bati lau itzuli eman dizkiogu neskok; mutilek, berriz, 5. Ibilbide gorabeheratsua zela esan didate hasi aurretik, baina ez nuen espero Marino Lejarretaren amesgaiztoetako aldapa lau aldiz korrika igo beharko nuenik! Majo sufritu dugu, baina tira, giro paregabea zegoen eta amaierako oparitxoekin dena ahaztu zaigu.

Nesken podiuma (8,5 km):

Postua Izena Denbora
1
Claudia Behobide
34:27
2
Rosi Talavera
35:42
3
Ainhoa Lendinez
37:27
Claudia BehobideRosi TalaveraAinhoa Lendinez
Mutilen podiuma (10,5 km):
Postua Izena Denbora
1
IƱaki Lopetegi
37:27
2
Josetxo Bakeriza
37:57
3
Oier Alberdi
39:32

Mutilen podiuma


Utzi iruzkina: