Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/06/21

Lekeitio, zoragarria

Urtero bezala, atzo izan zen Euskadiko Triatloi Zirkuituko triatloi sprint (750-22-5) nagusia; Lekeitioko triatloia. Giro aparta eta partaidetza ikaragarria izan zen, 50etik gora neska eta 400 mutil inguru. Mikel Elgezabalek garesti zeukan garaipena baina uretan galdutako postuak bizikletan berreskuratu eta jaun eta jabe izan zen berriro. Nesketan, Ainhoa Murua olinpikoak ez zuen areriorik izan, eta bera izan zen probaren hasieratik onena. Urgaziko bi kide izan dira aurten, Mikel Calvo eta Iker Aranzibia. Pena handiz baina aurten kale egin dut, dortsala izanagatik gorputzak atsedena eskatu dit. Datorren urtean, berriro seguru!

Postua Izena Denbora
133
Mikel Calvo
1:14:22
246
Iker Aranzibia
1:20:08
Sailkapen osoa

Nork: loramen.2009/06/21
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru