Moises Andonegi, Nizako ironmanean

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2007-06-24 00:00

Moises Andonegi Urgaziko kide elgoibartarrak Nizako ironmanean hartu du parte asteburuan. Ekainaren 24an ia 1200 lagun bildu ziren Frantzian, Nizan, ironman lasterketa korritzeko. 3 kilometro eta 800 metro igerian, 180 kilometro bizikletan eta 42 kilometro korrika. Horixe egin beharreko lana. Moisesek 12 ordu, lau minutu eta 46 segundo behar izan zituen lasterketa amaitzeko eta 610. postuan sailkatu zen. Irabazlea Marcel Zamora izan zen, (08:38:35). Hona hemen zati bakoitzeko denborak eta sailkapena:

Proba Denbora
Igerian 01:11:23
Bizikleta 06:24:30
Korrika 04:11:00

Informazio gehiago: http://ironman.com//events/ironman/france?show=tracker&y=2007&race=/events/ironman/france&bib=819


Utzi iruzkina: