Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/03/15

Oñatiko duatloia

Nicolas Capoferri Larunbatean, martxoak 14, Oñatiko duatloi ikusgarri eta gogorra izan zen; 8 km korrika, 40 km bizikleta eta 4 km korrika. Lehia estuaren ostean, Nicolas Capoferrik (1:39:58) segundo baten aldeaz garaitu zuen lehengo urteko irabazlea, Laurent Galinier (1:40:27). Emakumeetan, berriz, Inmakulada Ruiz izan zen azkarrena (1:58:25). Inmaculada Ruiz 290 mutil eta 13 neska izan ziren guztir, eta tartean Martin Dominguez elgoibartarra.

Postua Izena Denbora
101
Martin Dominguez
1:54:27

Sailkapen osoa: www.triatloi.org

Bestalde, gaur igandea, martxoak 15, Altzako 1. duatloi sprina (5-20-2,5) izan da Donostian. Kebi Triatloi Taldeko Kepa Ruiz (1:03:51) eta Bilbaotriko Inma Rafael (1:15:55) izan dira garaileak.

Sailkapen osoa: www.triatloi.org

Nork: loramen.2009/03/15
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru