Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/12/05

Seattlen ere bai!

Seattleko maratoi erdia
Ibon Gabilondo elgoibartarra, Urgazi Triatloi Taldeko kirolaria, AEBetan da lan kontuengatik. Hala ere, urruntasuna ez da oztopo Ibonek kirola egiteko, eta joan den urtean Elgoibarko triatleta onenaren saria jaso zuenak Seattleko maratoi erdia egin berri du, igandean, azaroak 30. Ohi bezala, forma onean dagoela erakutsiz gainera. 12. postuan sailkatu zen eta ordubete eta 20 minutuan amaitu zuen proba.
 Seattleko maratoi erdia
Hauxe kontatu digu Ibonek berak: "karrera oso gogorra izan zen, gorabehera askorekin, partehartzea izugarri handia, 3000 mutil eta 4000 emakume. Dena den festagiroan ospatu zen lasterketa eta 3 ordu t'erdi eta gero jendea oraindik sartzen zegoen metara." Ikaragarria benetan Ibonena. Zalantzarik gabe, gure herriko kirolari saiatu eta prestatuenetakoa da. Zorionak Ibon, eta laster arte!

Nork: loramen.2008/12/05
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru