Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/01/16

Urte hasiera

2008a ezin hobeto amaitu genuen San Silvestrearekin eta 2009a ere horrelaxe hasten saiatu gara. Urgazi Triatloi Taldeko Jose Antonio Ruizek Elgoibarko Nazioarteko Juan Mugertza Krosean hartu zuen parte lehenengoz. 10 kilometroko lasterketa gogorrean, munduko onenekin leihatu zen Josean. Azken unera arte borrokatu arren, etiopiarrek doblatu egin zuten eta lasterketa utzi behar izan zuen elgoibartarrak. Hala ere, marka eta urrats garrantzitsua izan da, eta urtea hasteko modu ezin hobea. Gazteetan, Iñaki Sagarna eta Mikel Anakabe ere lehiatu ziren. Animo eta zorionak!

Nork: loramen.2009/01/16
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru