"Zuzenien" erlojuaren kontrako lehen mendi-lasterketa izan zen atzo, uztailak 26, Azpeitian. Izarraitzera, Xoxoteko aterpetxearen ondoan dagoen San Inazio zaindariaren eskulturara egin zuten korrikalariek. 3,2 kilometro izanagatik, tarte laburrean ezin malda pikoagoak igo zituzten parte-hartzaileek, 804 metroko desnibela osatuta. Horregatik, Anbotokoarekin batera, Euskal Herriko kilometro bertikalen zirkuituan txertatu dute proba berri hau. 87 gizon eta 8 emakume izan ziren guztira. Julen Aranguena kortezubitarra (29:48) izan zen azkarrena eta emakumezkoetan, Izaskun Zubizarreta donostiarra izan zen garaile (37:32). Elgoibartik David Conde eta Aitor Osoro izan ziren.
| Postua |
Izena |
Denbora |
| 23 |
David Conde |
36:26 |
| 38 |
Aitor Osoro |
38:44 |
Argazkiak
Sailkapen osoa

Idatzi artikulu bat