Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/09/22 21:53:20.434 GMT+2

MILESKER

Etxean esnatu naiz gaur, aurreko egunetan Tartun edo Vilniusen esnatu izan banaiz ere. Galduta bezala aurkitu naiz, izara baten azpian, inora ere ez begira eta begiak irekita. Bart gaueko ametsa gogoratzen hasi naiz, ez da ametsa izan. Edo bai,10 egunetako ametsa. Ametsetako leku batean ametsetan, benetako ametsetan. Amets batean zehar bidaiatu dugu, azafata eta guzti, turbulentzi eta guzti. Guztia eman eta asko jaso dugu, nik behintzat.

Hitzak; musikatuak, paperean idatziak. Zenbat esan nahi duten, zenbat lortzen duten, zenbat lortu dugun. Baltikoan bainatu ditugu hitzak eta olatuak bihurtu ditugu, mundua zipriztindu dutenak, gure bizitza zipriztindu dutenak, gure zainetako olatu bihurtu direnak.

Eskerrik asko Urruzuno 2006, nire Itxasoa, ni neu, zuen olatuekin kolatu dituzuelako,bizitu nauzuelako,bizitza eman didazuelako.

 

 

Nork: urruzuno06.2006/09/22 21:53:20.434 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru