Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/11/28 23:27:07.601 GMT+1

Usurbil Zero Zabor (UZZ) aurkezpena

Herrian Zero Zabor norabidean politika berriak aplikatu daitezen saiatzea, herritarren artean hondakinekiko ardura indartu, atez ateko bilketa hobetu, murrizketa eta berrerabilpen ekintzak bultzatu, Gipuzkoa Zero Zaborrekin elkarlanean jardun, edota errausketa zein erraustegiaren inguruko lobby-en interesen aurka borrokatzea. Horiek dira Usurbil Zero Zabor (UZZ) taldeak aurrerantzean jorratuko dituen lan ildo nagusiak.

Artzabalen burutu den ekitaldian talde berria sortzeko zergatia argitu dute prentsaurrekoa eskaini duten herritarrek. "DUDIPE bilgunea UZZ-n bilakatzeak, Gipuzkoa Zero Zabor mugimenduaren inguruan geroz eta herri gehiagotan sortzen ari diren ZZ taldeekin sintonian aritzeko beharrari erantzuten dio", adierazi dute bilgune berriko kideek irakurri duten adierazpenean. Pauso berri hau ematea ibilbide luze baten emaitza dela gaineratu dute; erraustegiaren aurkako mugimenduan jaio zena, geroago alternatibak landu eta atez ateko bilketa martxan jartzera igaro eta otsailean burutu zen herri galdeketaren testuinguruan, ATEZ ATE DUDIPE bilguneak jarraipena eman ziona.

Gerora, "DUDIPE bilgunean balantzea egiteko egindako batzarrean, fase horren bukaera baieztatu genuen". Hondakinen inguruan lanean ziharduten beste taldeekin harremanetan jarri eta sortu zen uda aurretik, Gipuzkoa Zero Zabor mugimendua. Eta horri lotuta aurkeztu dute, alor honetan aurrerantzean lanean jardungo duen herriko taldea; Usurbil Zero Zabor. Herritarrei bilgunera gerturatu eta ekarpenak egitera deitzen diete.

Usurbil Zero Zabor (UZZ) aurkezpena

Nork: Usurbil.2010/11/28 23:27:07.601 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (2)

Errenferentziak:

...ecogida-de-residuos">Usurbil Zero Zabor nace con el objetivo de &8220;cambiar el sistema de recogida de residuos&8220;&8221; (NG), &8220;Usurbil Zero Zabor (UZZ) aurkezpena&8221; (Usurbil Erraustegiaren...

Erreferentzia:  » Azaroko albiste, deklarazio eta iritzi gehiago Zubieta – SOS 2010/12/28 20:24:34.153 GMT+1

...biar-el-sistema-de-recogida-de-residuos">Usurbil Zero Zabor nace con el objetivo de “cambiar el sistema de recogida de residuos“” (NG), “Usurbil Zero Zabor (UZZ) aurkezpena” (Usurbil Erraustegiaren Kont...

Erreferentzia: Azaroko albiste, deklarazio eta iritzi gehiago « Zero Zabor 2012/04/26 17:00:39.129 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru