Martxoaren 4an hasitako Martxoan Bertsoa! bertso hilabetearen IV. edizioak jarraipena izango du asteburu honetan.
Datorren larunbatean, martxoak 18, bertso afaria izango da Zumarragako Galeperra elkartean arratsaldeko 20:30etan Amets Arzallus eta Aitor Sarriegi bertsolariekin.
Txartelik erosi ez duzuenok mugi zaitezte! Ostiralera arte izango dira salgai (20 eurotan) Urretxuko Kultur Etxean, Motz tabernan eta Galeperra elkartean bertan. Erdiak baino gehiago saldu dira, beraz, kontuz azken orduan ibiltzearekin!
Igandean, berriz, martxoak 19, haurrentzako 1,2,3... IÑAXITO bertso antzerkia izango da Urretxuko Labeaga aretoan eguerdiko 12etan.
Ekitaldi hau dohainik izango da. Hala ere, bertaratu nahi dutenek sarrerak hartu beharko dituzte ostiralean, martxoak 17, Urretxuko Kultur Etxean arratsaldeko 18etatik 20etara bitartean. Bestela, igandean bertan, saioa hasi baino ordu erdi lehenago Labeagan bertan izango dituzue.
Erantzunak
Zer? Amets eta Sarriegi Zumarraga-Urretxun? Sekulakoa!!!!!!
Txartela erostera noa berehala, bukatu baino lehen.
Nork: Mihiluze.2006/03/14 13:57:11.498 GMT+1
Nork: Manuel Pablo.2006/03/14 14:28:33.001 GMT+1
Nork: Mihiluze.2006/03/15 12:07:58.411 GMT+1
Nork: Mihiluzea.2006/03/16 16:08:27.195 GMT+1