Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/03/27 14:59:34.287 GMT+2

Badatorrela, badatorrela...

Datorren ostiralean gaueko 11etatik aurrera jokatuko den finalean erabakiko da zein taldek irabaziko duen aurtengo Herriko Bertsolari Txapelketa.

Motz, Fox eta Aldiriko saioak jokatu ostean honako talde hauek izango dira kantuan:

 

Mihiluzeak: Gorka Azkarate, Manex Mantxola, Asier Auzmendi

Beteranoak: Juanjo Aranburu, Joseba Segurola, Iker Otegi

Lasatarrak: Antton Fernandez, Eli Lasa, Uxue Fernandez.

 

Gogoratu gaztetxea ere ez dela hain handia! Beraz, lekua nahi duena... azkar ibili beharko da.

Zorte on guztioi eta bertsoak irabaz dezala!

Nork: uzbertsoeskola.2006/03/27 14:59:34.287 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

1. mihiluzeak 302,25 puntu 2. beteranoak 274 3. lasatarrak 277,5

Nork: kiniela.2006/03/27 15:17:44.766 GMT+2

Nik uste txapela Lasatarrek jantziko dutela, talde orekatuena beraiena baita.Entzun dudanez gau eta egun dabiltza entrenatzen Antio bideko euren egoitza sozialetik atera gabe.

Aupa beteranoak!

Nork: Mihiluze.2006/03/27 15:34:02.017 GMT+2

Mihiluzeak irabazle, ondoren Lasatarrak eta azkenik Beteranoak. Faltan botako ditugu Iban Altunaren lazaitasuna, Quevedoren ateraldi harrigarriak eta Aztiriaren klasea.

Nork: Blogista.2006/03/27 15:38:06.071 GMT+2

Nik uste egindako ahaleginarengatik bakarrik Elik mereziko lituzkeela hiru txapelak. Hala ere, Mihiluzeek erregalatu beharko dizkiote etxera txapelarekin itzultzekotan.

Nork: animo Eli!.2006/03/27 18:11:15.642 GMT+2

Zorteko izango dira ostiralean Gaztelekun saioa jarraitzeko leku on bat topatzen dutenak. Eli Lasa kantuan aditzeko aukera izango dugu berriz ere, eta hori ez da bertsozaleek egunero duten aukera bat. Txapelerako lehiarako ez det inor deskartatzen, nahiz eta denek Mihiluzeak jo faboritotzat. Oraindik izerdi pila isuri beharko dute Manex, Auzmendi eta Azkak euren bitrina txapelez josiak betetzen jarraitzeko...

Nork: Mihiluze.2006/03/28 10:31:53.455 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.