Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/03/18 10:55:42.109 GMT+1

Bertso afarirako txartelak agortuta

Kitto! Ez da gaur arratsaldeko 20:30etan Zumarragako Galeperra elkartean egingo den bertso-afarirako txartel gehiagorik geratzen. Hala ere, afaltzeko txartelik gabe gelditu den edonork afal ondoren saioa entzutera joateko aukera izango du, Amets Arzallus eta Aitor Sarriegiren bertsoekin gozatu bat hartzeko.

On dagizuela!

Nork: uzbertsoeskola.2006/03/18 10:55:42.109 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Larunbateko bertso afaria mundiala izan zen. Aupa Aitor eta Amets!

Nork: Gizakume Bertsozale.2006/03/20 09:49:52.488 GMT+1

Lehengo astean afariko txartelak agortzear zeudela esaten genuenean jendeak farol bat zela uste zuen, ba jakin azken orduan txartel eske aritu zen jende asko afaltzeko lekurik gabe geratu zela. Bertso eskolakoen oharrak serio hartzen ikasi beharko genuke...

Gainontzean, ba afaria sekulakoa izan zen, giro paregabea, saio bizia eta umoretsua...

Gora bertso eskola!

Nork: Mihiluze.2006/03/20 11:02:44.191 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru