Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/03/03 12:49:20.476 GMT+1

Bigarren kanporaketa ere bertan!!!

Atzo gauean, martxoak 2, hasi zen Martxoan Bertsoaren 5. edizioa The Intrepid Fox tabernan jokatu zen herriko bertsolari txapelketako kanporaketarekin.

Bigarren kanporaketa gaur gaueko 23:00etan jokatuko da Motz tabernan. Bertan lau taldek parte hartuko dute: Klasikoak, Motozaleak eta Ginz-Ginz-Ginz, Bioladores del vertso eta Egin Kantu.

Klasikoak: Ojan, Eros eta Ganuza. Hiru hauek ia bide luzea egin dute txapelketa honetan, duela bi urte txapela lortzeraino. Esperientzia handiko taldea.

Motozaleak eta Ginz-Ginz-Ginz: Manex, Asier Auzmendi eta Aitor Lizarazu (Ginz). Iazko bi txapeldunei beste txapeldun ohi bat gehitu zaie, Ginz. Bertsoera freskoa eta sakontasuna uztartzen dituen taldea.

Bioladores del vertso: aurreko edizio guztietan azken kanporaketan kantatu ondoren, aurten lehen asteburuan finkatu nahiko lituzkete finalerako euren aukerak. Bi zumarragarrek zestoarra izango dute taldekide berriro ere.

Violadores del Bertso

Egin Kantu: Amaia Iturriotz, Edurne Plazaola eta Gorka Azkarate. Bertso eskolako eta Martxoan bertsoko alma materrak haurren bertso eskolako bi neskatilen laguntza izango du gaur.

Kanporaketa honetan ere giroa gori-gori egongo da. Egin zuen apustuak!!

Nork: uzbertsoeskola.2007/03/03 12:49:20.476 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

ze gertau zan foxen? ta motzen? aupa Legazpi! (ji, ji)

Nork: jakinzale.2007/03/05 11:50:49.693 GMT+1

irakurri dut kanporaketen berri; eskerrik asko informazioa jarri izanagatik (hurrengoan arinago)

Nork: jakinzale.2007/03/06 12:46:03.818 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.