Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/08/27 10:07:51.217 GMT+2

Gipuzkoako txapelketa 2007 prestatzen ari dira Azkarate eta legazpiarrak

Uda garaiak atseden pixka bat hartu eta bertsotan egiteko balio izan die Urretxu-Zumarragako bertsolariei eta Legazpiko bertsoolariei. Izan ere, hilabeteren buruan, nagusien Gipuzkoako bertsolari txapelketa hasiko da, eta bertan parte hartuko du Gorka Azkarate bertso-eskolako alma materrak, hiru legazpiarrekin batera (Joseba Barandiaran, Nerea Elustondo eta Asier Iriondo).

Abuztuan zehar hainbat entrenamendu egin dituzte eta joan zen ostiralean Brinkolako festetan aritu ziren bertso afarian Gorka Azkarate eta Asier Iriondo, buruz-buru, ordubete inguruz. Bittor Agirre eta Jokin Matxinandiarena legazpiarrak ere jardun ziren, gainera, bukaeran.

Jende aurreko entrenamenduekin jarraitzeko, Nerea Elustondo eta Asier Iriondo legazpiarrak balkoitik balkoira arituko dira irailaren 23an, eguerdian, Urretxuko euskal jai egunean.

Honako egun eta tokietan kantatuko dute herriko eta eskualdeko bertsolariek Gipuzkoako txapelketan: Joseba Barandiaranek, irailaren 22an, larunbata, gauean, Orion. Gorka Azkaratek eta Nerea Elustondok irailaren 30ean, arratsaldean, Hondarribian; Asier Iriondok irailaren 30ean, arratsaldean, Arrasaten.

Zorte on denei.

Nork: uzbertsoeskola.2007/08/27 10:07:51.217 GMT+2
Etiketak: gipuzkoako 2007 txapelketa | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zingizangon zuen erantzuna ikusita tarte zabalagoa eman diogu eta blog honetara lotura jarri dugu.
Eskerrik asko informazioarengatik

Nork: ZingiZango.2007/08/28 18:13:45.052 GMT+2

Entzun dudanez, Azkarate nahiko pattal dabil eta agian ordezkoa bidaliko du Hondarribiara, fernandeztarren bat izan liteke...

Nork: mihiluze.2007/08/29 08:29:07.032 GMT+2

bai, ondo luzea daukek mingaiƱe...

Nork: fernandez1.2007/08/30 16:19:03.608 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.