Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/03/06 10:08:01.498 GMT+1

Giro paregabea Herriko Bertsolari txapelketako lehen kanporaketan

Iragan larunbatean jarri zen abian aurtengo Martxoan bertsoa, bertsolaritza sustatu eta bultzatu asmoz Zumarraga-Urretxuko bertso eskolak laugarren aldiz antolatu duen ziklo kulturala.

Herriko bertsolari txapelketako lehenengo kanporaketak eman zion hasiera zikloari, eta urtero gertatzen den bezala, arrakasta erabatekoa izan zen. Lasatarrak

Motz taberna leporaino beteta zegoen saioa hasi baino ordu erdi lehenago eta bertsolariek haseratik gozatu zuten entzuleek emandako babesa eta berotasuna.

Trikitilariak

Beroa izan zen, era berean, saioko beste protagonista, taberna jendez leporaino beterik egoteak merkurioa zerura igo baitzuen lanek aurrera egin ahala.

Lau talde lehiatu ziren larunbateko saioan. Antton Fernandez, Uxue Fernandez eta Eli Lasak osaturiko Lasatarrak, Iñaki Larrañaga, Eugenio Gisasola “Lutxurdio” eta Aitor Zabaletak osaturiko Trikitilariak, Iker Soraluze, Asier Murua eta Aitor Lizarazu “Ginz”-ek osaturiko Galaktikoak eta Iguntze Aseginolaza, Ekain Aseginolaza eta Itziar Pildainek osaturiko Pitxitxiak taldeak.

Pitxitxiak

Bertsoen maila eta kalitatea asko hobetu da herriko bertsolari txapelketa ospatu zen lehenengo urtearekin alderatuz, eta larunbateko saioa horren adibide izan zen, aste honetako saioetan izango dugunaren aurrekari izateaz gain.

Asier Murua

Akats oso gutxi izan ziren saioan zehar eta bertsoak kantatzeko orduan partaideek arintasuna izan zuten ezaugarri nagusi. Azkenean, lehia estuaren ondoren, Lasatarrek lortu zuten martxoaren 31an Gaztelekun jokatuko den finalerako txartela. Antton eta Uxuek lan oso txukuna burutu zuten eta Eli Lasa debutariak txunditurik utzi zituen entzuleak bere kantakera garbi, fin eta zuzenarekin.

Nork: uzbertsoeskola.2006/03/06 10:08:01.498 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (10) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Oso ondo joan zen, aupa pitxixiak eta trikitilariak.
Gora berstso eskola !

Nork: Gorka Santesteban.2006/03/06 12:06:09.120 GMT+1

Ezin izan nuen saioa ikusi, baina kriston maila egon omen zan. Akojonatzen hasi naiz...

Nork: Josu.2006/03/06 12:12:06.085 GMT+1

Nola has litteke bildurtzen astebetean urte osoan beste batzuk egiten duten lanaren bikoitza egiten duen bat? Ui, ui, ui, ....

Nork: Bisitaria.2006/03/06 14:10:30.047 GMT+1

Nork: Niri berriz beldurra Zestoarrak ematen dit....2006/03/06 16:02:57.155 GMT+1

Animo Josu! Lasai-lasai kantatuz gero Motzeko saioko maila gaindituko dezue eta!

Nork: .2006/03/06 17:55:59.433 GMT+1

Oso ondo joan zen, aupa lasatarrak eta galaktikoak. Gora berstso eskola !

Nork: Esteban Sangorka.2006/03/06 17:57:00.711 GMT+1

Aztiria, Quevedo eta Iban entrenatzen entzun ditut, eta Egañak berak sinatuko lituzkeen aleak bota zituzten. Martxoan Bertsoan mugarri bat ezarriko dutelakoan nago. Ummmmmmmm

Nork: imanol mendizabal.2006/03/07 15:49:57.072 GMT+1

Ikusiko degu afarian zeinek egiten dion soborno handiena epaimahaiari...

 

Nork: eeeeeee.2006/03/08 17:00:36.633 GMT+1

Sobornoa behar duenak, bere buruarengan konfiantza gutxi duelako da.

Nork: Violadores del Bertso taldeko kidea.2006/03/08 17:08:17.233 GMT+1

gaijartzailea soborno kontuez enteratzen bada, ez soborno ta ez ezer, kristoren putakeriren bat egingo dizue

Nork: kontuz!.2006/03/09 08:53:56.579 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.