Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/03/05 21:45:36.098 GMT+1

Joan den asteburukoaren berri

Pasa berri den asteburuan jarri berri da martxan Urretxu-Zumarragako herriko bertsolari txapelketako 5. ekinaldia. Honekin batera hasi da MB5 ere.

Ostiralean gaueko 11etatik aurrera Fox tabernan jokatutako saioa izan da aurtengo lehena. Bertan Akolitoak, Trumoitxoriak eta DJ & Company taldeek jardun zuten kantuan. Benetan giro atsegina eta lagunartekoa izan zen tabernan sortutakoa.

MB5-herriko txapelketa-fox (2007-03-02) I

Larunbatean, berriz, Motzen jokatu zen bigarren kanporaketa. Bertan lau talde ziren parte hartzekoak, baina Gorka Ganuzaren gaixoaldia medio, azkenean, Klasikoak taldeak ez zuen bertan parte hartzerik izan. Horrenbestez, Egin Kantu, Motorzaleak eta Bioladores del Vertso taldeetako kideak jardun ziren kantuan. Hemen ere benetan harrera ona egin zien jendeak parte hartzaileei, giro bero eta atsegina sortuz.

MB5-herriko txapelketa-motz (2007-03-03)

Aurtengo txapelketaren berezitasun nagusienetako bat, legazpiarren parte hartzearekin batera, noski, sailkatze sisteman eman den aldaketa da. Izan ere, lau kanporaketa jokatuko dira aurten. Horregatik saio guztietatik puntuaziorik altuena lortzen duten hiru taldeak izango dira 23an Gaztelekuko finalean kantatuko dutenak.

Momentuz Egin Kantu, Motorzaleak eta Akolitoak dira lehen hiru postuetan sailkaturik dauden taldeak.

Nork: uzbertsoeskola.2007/03/05 21:45:36.098 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (9) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Motzekoa tongo hutsa izan zen, Motorzaleak askoz txukunago aritu ziren bertsotan eta saioa irabaztea merezi zuten. Zorionak Kaxerori egindako gai jartzaile lan txukunagatik!

Nork: bertsozale1.2007/03/06 08:26:41.863 GMT+1

Baina, zer diozu? Motorzaleak hobeto? Tira, tira, Amaiak sekulako bertsoa bota zuen gaia emanda eta Azkaratek txiki-txiki egin zuen Mantxola 8ko txikian. Horrez gain, Edurnek sekulako maila eman zuen saio osoan zehar. Egin Kantu txapeldun!!!!!!

Nork: enee!.2007/03/06 08:29:32.955 GMT+1

Ganuza gaixo? Horrek usain txarra dauka...

Nork: galdera1.2007/03/06 08:30:29.612 GMT+1

Ganizak uzain txarra beti izan dubaina halere larunbaterko jo ta su prestatzen ari dela entzun dut. Adi prestatuta daukaten agurrari. Sekulakoa!

Nork: .2007/03/06 11:08:16.524 GMT+1

Bua, Ojan, Eros eta Ganuza folklorista hutsak dira, bertso ez da zirkoa!!!

Nork: kritiko1.2007/03/06 12:31:29.744 GMT+1

Motzekoa tongoa? Uffff! Ez ote da gehitxo esatea! Ondo moldatu ziren guztiak, eta oso itxura ona eman zuten neskatilek (sorpresa atsegina) eta baita motorzaleetako Ginzek ere (zorionak, Aitor! -ta segi fruitu are gozoagoak jasotzeko gogor lanean-). Gaijartzailetzari dagokionez, bikain eman zituen gaiak Anderrek, baita gaijartzen ahalegin handia egin ere, baina zorionak gaijartzaile taldean ezkutuko lanean isil-isilik aritu zen hari ere. Aupa Uxue eta Lasatarrak!

Nork: bertsozale2.2007/03/06 12:45:15.749 GMT+1

eta kantatu ez zuen taldeak aldirin kantatuko duela entzun izan dut. Ni ere gaixo jarriko banintz ahalko nuke urrungo saioan(finalean) kantatu?jaja! azaltzen ez dena, nire ustez kamporatua dago. baino beno, justifikantea badu....

Nork: etamok.2007/03/06 16:51:45.227 GMT+1

Dagokionari Legazpiko DVko kronikan argitaratzeko argazki bat lapurtu dizuet. Barkatu eragozpenak Tere

Nork: Tere .2007/03/06 18:30:20.663 GMT+1

Tere, eskatu lasai behar duzuna, argazki gehiago ere badugu. Ostiraleko saioan ere aterako ditugu argazkiak eta nahi izanez gero pasako dizkizugu

Nork: azkarate.2007/03/07 10:05:06.620 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.