Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/03/11 13:20:36.228 GMT+1

Margaritetatik Gipuzkoako txapelera begira, Amaia Agirrerekin

Amaia Agirre billabonarrak helduen bertso eskolako klase irekia eman zuen atzo, martxoaren 10ean, Urretxuko kultur etxean. 10 bertsozale ase ezin joan zitzaizkion goizeko hamaikak aldera, bere eskola jasotzera. Amaiak, bertso aperitifa, lehen eta bigarren platerak, eta postrea ere eman zizkien.

Bertso eskolan, errima, doinua, ideiak edota formulazioa hobetzeko hamaika ariketa proposatu eta egin genituen, langile. Amaiak, gainera, etxean bere bertsokera landu nahi duenari hamaika baliabide eman eta hemendik aurrera bertso eskolan bertan erabiltzeko material mordoa utzi zizkigun, eskuzabal. Nahikoa kantatuta gero, ordu batak eta laurdenetakoa ere gustura egin genuen tertulia ezin atseginagoan.

Agirrek berak eta Jexux Mari Irazuk urtetan egin duten lanaren fruituez gozatzeko aukera hobezina izango da datorren larunbatean, martxoaren 17an, Galeperra elkartean. Izan ere, bertso afaria izango da bertan. Txartelak dagoeneko salgai daude Motz tabernan, Urretxuko kultur etxean eta Zumarragako Galeperra elkartean bertan.

Nork: uzbertsoeskola.2007/03/11 13:20:36.228 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Goiz polita larunbatean kultur etxean emandakoa. Lan bikaina Amaiak egindakoa ere. Ea datorren urterako zein fitxatzen duzuen!!

Nork: klasekidea.2007/03/13 11:02:20.454 GMT+1

proposamenak:

-juanjo sagastibeltza

-nerea elustondo

-aitor sarriegi

-xabier amuriza

-juanito dorronsoro

-patxi goikolea

-xabi paya

-juanjo uria

-...

uf! hilean behin norbait gonbidatzen hasi beharko dugu

Nork: Antton.2007/03/15 17:32:09.631 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.