Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/03/27 14:59:34.287 GMT+2

Ostiral honetan amaituko da IV. Martxoan Bertsoa bertso hilabetea

Datorren ostiralean, martxoak 31, amaituko da IV. Martxoan Bertsoa. Azken bi ekitaldiak baino ez dira falta, beraz.

Arratsaldeko 15:00etan Zumarragako Zelai-Aristi aretoan herriko ikastetxeetako haurren bertso-paper lehiaketako sari banaketa ekitaldia egingo da. Bertan, Urretxu-Zumarragako bertso eskolako haurrek saiotxo bat ere eskainiko dute.

Gaueko 23:00etan, berriz, Herriko IV. Bertsolari Txapelketako finala ospatuko da GAZTELEKUn.

Beraz, aprobetxatu, azken minutuak baino ez dira geratzen eta.

Nork: uzbertsoeskola.2006/03/27 14:59:34.287 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hurrengo urterako ekintza berriak asmatzen hasi beharko da, gauzak denboraz prestatzeko, eta ez azken orduan (ohi bezala).

Nork: bisitaria.2006/03/27 18:12:50.279 GMT+2

Ba hasi proposatzen, foro hau horretarako ere bada eta!

Nere proposamena: ...

Nork: Mihiluze.2006/03/28 10:35:05.664 GMT+2

Gauzak azkenean beti egiten dira azkeneko orduan. Ahalik eta ondoen planifikatu behar da, ondo,  baina azken une arte gauzak itxi gabe egongo direla asumitu beharra dago.

Nork: Blogista.2006/03/28 14:51:31.315 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.