Iragan asteburuan jokatu dira herriko
bertsolari txapelketako bigarren eta hirugarren kanporaketak, eta dagoeneko
erabaki da zeintzuk izango diren hilaren 31ko final handiko hiru taldeak.

Aurreko astean Motzen Lasatarrek finalerako txartela eskuratu ostean, ikusmin
handia zegoen gainerako taldeek egingo zuten lana gertutik jarraitzeko.

Eta
kanporaketak erabat arrakastatsuak izan direla azpimarratu beharra
dago.

Ostiralean Fox tabernan zuten
hitzordua bertsozaleek; taberna leporaino bete zen beste behin ere,
Trumoitxoriak (Igor Susaeta, Mikel Zabalo, Aitor Otegi), Txapeldunak (Gorka
Erostarbe, Gorka Ganuza, Gorka Ojanguren) eta Mihiluzeak (Manex Mantxola, Asier
Auzmendi, Gorka Azkarate) taldeen lanaz gozatzeko.

Eta izan zen, tarteka goia jo
zuen bertsoaldirik. Saioa maila politekoa izan zen orohar, akats gutxikoa eta
erritmo handikoa eta Mihiluzeak izan ziren epaileen erabakiz puntu gehien merezi
izan zutenak.
Gainerakoen lana ere azpimarragarria izan zen.
Erantzunak
Nork: Zaletua.2006/03/13 16:33:51.827 GMT+1
Nork: ejem.2006/03/13 17:28:34.028 GMT+1
Nork: Blogista.2006/03/13 23:50:39.639 GMT+1
Nork: toti.2006/03/15 16:20:22.502 GMT+1
Nork: tati.2006/03/16 14:08:32.545 GMT+1
Nik uste dut epaileak puntuatu sutela asko mihiluseak taldea, niri gustatxen sait Ojanguren, Erostarbe eta Ganuzaren agurra, mihiluseak sosoak dira, es daukate gatx eta piperrik... Hala ere pasa den urteko txapeldunak ere es siren oso ondo ibili, Ganuza egin suen kriston kagada, ta Ojanguren ere bai...
Nork: Saletua.2006/03/16 16:06:50.057 GMT+1