BAKE SPAM

vini 1456153584871 Vini Lo | 2007-01-13 14:56

Nor demontre ari zait idazten?  Zer da hau?

Ez iezadazue esan horrelakorik sekulan ere ez zaizuela gertau. Kontua da, zer dela eta idazten dizkigute korreo arruntez mozorraturiko spam postak. Nondik ateratzen dira gure helbideak?

Behin, ebayn artikulu bat erosi nuen. Salerosketa primeran atera bazen ere, orain, ebayk bidaian eraman nahi nau, gabonak zoriondu, beherapenak erakutsi etab, etab, etab. Gauza bera gertatzen zait, musikako orria den Aygolive.net- ekin. Udan, Bilbo Live festibalera joan eta bertan edonon topatzen genituen kotxea oparitu nahi ziguten azafata eta azafato politak. Nork ez du kotxerik nahi? Hor dago kontua; datuak eman eta orain kotxerik ez dut baina bai, postontzi betea!

Gure buruko filtroak ondo funtzionatzen ez badu... postako “filtro exclusivo”ak ez du hobeto egingo!!


Utzi iruzkina: