Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/02/06 22:42:39.898 GMT+1

Emakumearen Ablazioaren kontrako eguna

Emakumearen ablazioaren kontrako eguna da gaurkoa.

Jainkoagatik, kultura dela eta, gorputza mutilatu. Nork ezarritako legeak? Gizonek, baina beti ere, Jainkoak emandako boterearen izenean. Beraien ustez, duintasuna, haragi zati batek ematen dio emakumeari. Eta zerk ematen dio mozten duen eskuaren jabeari?

Nork: Leire.2007/02/06 22:42:39.898 GMT+1
Etiketak: ablazioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/21 13:51:06.037 GMT+1

kurrikulum 2.0

Batzutan, loak hartzen nauenean beste garai batean esnatuko ote naizen pentsatzen dut. Uste dut horixe bera gertatu zaidala!  Zer demontre gertatzen zaio mundu honi???

 

Bizitzeko beharrezkoa dugu lan egitea eta lan egiteko bizirik egotea. Denbora funtsezkoa da gure bizitzan, zertarako galdu?

Agian, horrelako zerbait pentsatuko zuen ideia honen aitzindariak. Tipoak seguru asko nekatuta zegoela behin eta berriz enpresen ateak jo beharraz. Zer okurritu zitzaion? Bere burua eta trebetasunak aurkezteko bideo bat egitea. Bideo hori Youtube edo Google Videon eskegi eta helbideak kurrikulumarekin batera bidali. Hau bai tipo imaginatibo eta praktikoa!

Alde on eta txarrak ditu proposamenak. Lana topatzeko modu bizkorra da baina baita ere mundu osoko pertsonen aurrean lotsagarri geratzeko biderik azkarrena, UBS enpresari modu honetan kurrikuluma bidali zion estatubatuar bati gertatu zitzaion bezalaxe.

Nork: Leire.2007/01/21 13:51:06.037 GMT+1
Etiketak: berriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/17 14:39:15.809 GMT+1

Praise You

 

Beste bideo bat, oraingo honetan gure maisua, Joxe, aginduta.

Fatboy slim taldearen Praise you abestiaren bideoa da hau. Dirudienez, AEBtako Torrence komunitatean bapatean eta edonon dantzan hasten den dantzari talde bat dago. Ideia honetaz jabetuz, Spike Jonze zuzendari bikainak, abesti honekin koreografia bat prestatu zezaten proposatu zien. Dantzariek segituen eman zioten baietza eta hau da emaitza. Nire ustez, klipak ez dauka parekorik. Jende askok ez daki, Spike Jonze berak dantzarien artean dantzan agertzen dela. Ea topatzen duzuen!

Nork: Leire.2007/01/17 14:39:15.809 GMT+1
Etiketak: youtube | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/14 21:51:34.546 GMT+1

Telepizza

Pasaden ikasturteko nire Erandioko kideek egindako lantxo bat da hau. lander, Iñigo ta JC aurpegia ematen... (+18, jajaja!) Ez dirudien arren, nire ahotsa da! Muxu bat danontzat!

Nork: Leire.2007/01/14 21:51:34.546 GMT+1
Etiketak: barregarria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/13 15:09:00.042 GMT+1

Nacho Vigalondoren, "Domingo"

Nork: Leire.2007/01/13 15:09:00.042 GMT+1
Etiketak: laburmetraiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/13 15:00:10.260 GMT+1

Luistxo eta Iban

Saretik surfeatzen, tabla eskuan izanda, arratoi forma daukalarik ... honako elkarrizketa interesgarri hau topatu dut, gure bi gonbidatuei egindakoa

 

http://www.eibar.org/blogak/luistxo/bost-urte-sustatuk-elkarrizketa-berrian

Nork: Leire.2007/01/13 15:00:10.260 GMT+1
Etiketak: luistxo iban arantzabal fernandez eta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/13 14:58:54.239 GMT+1

FireFox

Zergatik erabili firefox?

 

Firefox, interneten nabigatzeko software librea dugu. Windowseko internet explorerrarekin baino azkarrago nabiga daiteke. Oso garrantzitsua da eta aipatzeko beharrezkoa, erabiltzailearen beharretara egokitutako programa dela, sortzaileen boltsikoetara egokitutakoa baino. Zenbat denbora beharko du Gates jaunak, beti bezala ondokoak egiten duena kopiatu eta bere lepo aberasteko?

Iban Arantzabalek bere garaian onurak azaldu bazizkigun ere, Joxek (gure web 2.0 irakaslea) bere aldetik sakonago azaltzen saiatu da, beti ere bere erabiltzaile ikuspuntuaz baliatuta. Nork hobeto erabiltzen duenak baino?

Azkarrago nabigatzeko aukera eskeintzen du Firefoxek alde batetik, faboritoak sailkatzeko duen eragatik. Zerrenda luze bat egin beharrean, taldeka ordenatu eta zutabe batean jartzen ditu, begira eta eskura. Demagun, aldizkariak multzotan dituzula eta berririk garrantzitsuenak eskuratu nahi dituzula soilik, ba ... egin daiteke! Taldea zabaldu eta azkenenko atalean klik egin baino ez duzu horretarako.

Bestalde, argia joan eta ordenagailua bat-batean amatatzen bazaizu, programa honekin, lasai egon zaitezke interneten zabaldutako azkenengo orriak berreskuratzen dizkizulako berriro ordenagailua piztean. Modu horretan, lanean ari zinen orriekin zure betebeharretan jarraitu dezakezu.

Pop-up lehio nazkagarri guztiak suntsitzen ditu bat batean Firefoxek (superheroia bailitzan, benetan!!)

Inork zuloren bat topatzen badu programa honetan, eta zure ordenagailua kaltetu, Firefox arduradunek erremedio jartzen diote arazo agudo. Explorerra erabilita, eserita hilabetez itxaron dezakezu horrelako zerbait gertat arte.

Ez dakit zuek baina ni konbentzitu nau, Firefox erabiltzaile berria

Nork: Leire.2007/01/13 14:58:54.239 GMT+1
Etiketak: firefox | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/13 14:56:17.058 GMT+1

BAKE SPAM

Nor demontre ari zait idazten?  Zer da hau?

Ez iezadazue esan horrelakorik sekulan ere ez zaizuela gertau. Kontua da, zer dela eta idazten dizkigute korreo arruntez mozorraturiko spam postak. Nondik ateratzen dira gure helbideak?

Behin, ebayn artikulu bat erosi nuen. Salerosketa primeran atera bazen ere, orain, ebayk bidaian eraman nahi nau, gabonak zoriondu, beherapenak erakutsi etab, etab, etab. Gauza bera gertatzen zait, musikako orria den Aygolive.net- ekin. Udan, Bilbo Live festibalera joan eta bertan edonon topatzen genituen kotxea oparitu nahi ziguten azafata eta azafato politak. Nork ez du kotxerik nahi? Hor dago kontua; datuak eman eta orain kotxerik ez dut baina bai, postontzi betea!

Gure buruko filtroak ondo funtzionatzen ez badu... postako “filtro exclusivo”ak ez du hobeto egingo!!

Nork: Leire.2007/01/13 14:56:17.058 GMT+1
Etiketak: spam | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/13 14:53:59.093 GMT+1

Luistxo Fernandez Huhezin

Abenduaren 20 an izan genuen Luistxo kontu-kontari Huhezin.

Eibarren 1966an jaio zen. Kazetaritza ikasketak bete zituenean  Argian eta Egunkarian aritu zen lanean (beste batzuetan ere). Aurki.com eta sustatu.com-en sortzaile dugu Luistxo Fernandez. Gaur egun enpresa propioa du Codesyntax izenekoa, beste lagun batzuekin sortu duena.

Josu Azpigallagarekin batera sortu du Tagzania izeneko programa, mapen ingurua aztertzen duena (mugitu egiten dira mapak arratoiaz klik egitean ) Gauza interesgarriak esan zituen Luistxok, beti ere Tagzaniaren inguruan.  Programa honek google earth programarekin duen lotura oso estua da, gaur egun bere mapekin lanean ari delako. Hala ere laster yahook eta mocrosoftek dituenekin ere arituko dira, baita publizitatea jarri ere (ez dugu ahaztu behar diru iturri garrantzitsua dela publizitatea). Jendearen kolaborazioaz baliaturik GPS ibilbideak eskeintzeko gai izango direla espero du Luistxok.

 Beraz, hazten ari da oraindik Tagzania. Zorte on bidean Luistxo!

 

 

Luistxo gehiago ...

http://www.mapamovil.net/acerca-de

http://www.eibar.org/blogak/luistxo

Nork: Leire.2007/01/13 14:53:59.093 GMT+1
Etiketak: luistxo fernandez | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/13 14:51:58.670 GMT+1

Iban Arantzabalen hitzaldia Huhezin

31 urteko Elgetar hau, ikus-entzunezkoen burua da GOITB, Arrasate Irratian eta Telematikan. Sustatu.com en aitzindaria eta Firefox erabiltzaile amorratua.

 

Iban etorri zitzaigun Huhezira eta asko gustatu zitzaigun entzutea bere hitzaldian apunterik hartzeko beharra ez geneukala, berak emango zizkigulako interneteko linkak behar genuen jakintza guztia eskuratzeko; gora Iban (eta bere linkak)!

Nork: Leire.2007/01/13 14:51:58.670 GMT+1
Etiketak: iban arantzabal | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)