2008/05/15 13:22:38.636 GMT+2
Telebista jendearengan izugarrizko eragina daukan komunikabidea da, gizarte mugimendu eta nahiak, era batera edo bestean, baldintza ditzakeena. Zoritxarrez, gaur egungo gizarteari begiratuz gero, nabarmena da diruak agintzen duela arlo guztietan, eta baita telebistan ere.
Gaur egungo kotileo edo prentsa arrosako saioei ematen zaien garrantzia gehiegizkoa da. Ospetsuen bizitzen berri ematen dute normalean, edota pertsona “bereziz” edo “estrabaganeteez” osaturiko taldeen elkar bizitzaren jarraipena eskaintzen dute. Gaur egungo gazteriak, egunean zehar ordu ugari igarotzen du telebistaren aurrean. Arazoa da saio hauetako agertzen diren pertsonak eredu gisa edo ikono modura har ditzaketela, hauen jokabidea eta bizimodua mirestera heldu daitezkeelarik. jendeak gustura ikustea izan daiteke telebista saio mota honen ugaritzearen arrazoi nagusia. Baina bestetik, dirua lortzeko inposatzen diguten bide erraza ere bada. Bata ala bestea izan, badirudi jendeak nahiago dituela kotileo saioak kulturalak edo informatiboak baino. Telebista etxeek hau ikusita, beren helburu ekonomikoa betetzeko modua erraza dute.
Arazoa telebista etxeen filosofian dagoela uste dut. Diruaren filosofia. Honi aurre egiteko gure eskuetan ditugun baliabideak gutxi dira. Egia da, pertsona orok uko egin diezaiokeela saio mota hauek ikusteari, baina nire ustez beraiek izan behar dira etikoki jokatu behar dutenak, gizarte kultuago bat lortzeko bidean.
Nork: xabi500.2008/05/15 13:22:38.636 GMT+2
Etiketak:
telebista
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/15 11:49:25.743 GMT+2
Bi egunez HUHEZIko fakultatean, ekonomia eta gizarte gaietako aditu ugari izan genituen “ekonomia solidarioaren” lelopean. HUHEZIko kongresura, bakoitzaren analisi eta hausnarketak gurekin banatzera etorri ziren, hona hemen bi egunetan kongresuan parte hartu zuten partehartzaileak kontatu zigutena
Paul Singer
Paul Singer Brasilgo gobernuko kidea da. Bere hitzaldian honako gaiak kontatu zizkigun:
Ekonomi solidarioa krisi ekonomiko eta sozialen ondorioz sortu zen, ikaragarrizko inflazioen ondorioz.
Brasilen 80 eta 90. hamarkadetako egoera ekonomikoa oso txarra zen, langabe tasa oso handiak ziren, % 20koak baino gehiago. Diktadura militarraren ondorioz, mugimendu sozial asko sortu ziren, gehienbat jende pobrearen artean, laborarien artean… Eliza ere mugimendu sozial hauen bultzatzaile izan zela azpimarratu zuen 90.hamarkadan.
Langabeziari erantzuna emateko modu bat da ekonomia solidarioa. Gaur egun, unibertsitateak, kooperatiba sortzaileen “inkubadora” bihurtu dira. Kooperatibak, baztertutako jende eta pobreetatik sortzen dira. Mota honetako mugimenduak politika publikoek bultzatzen dituzte, esaterako, bera parte den, Partido de los Trabajadores alderdiak bultzatzen ditu. Hauek esaterako sarrera (diru) minimoak zeintzuk izan behar duten… zehazten dute. Gogoratu behar da, Lula, Brasilgo presidentea kooperatiben bultzatzaile sutsua izan dela.
Politika solidarioaren ekintzak, eliza, sindikatu… bultzatutako zerbait izan da beraz. Behetik gora sortutako zerbait zela dio. Ekonomia solidarioa, ekonomia popular edo pobreen ekonomia da batzuentzat, baina bere ustez ekonomia konplexu bat da.
Brasilgo gobernu federalaren ekintzak hauexek dira:
- Formakuntza: kurtsoak ekonomia solidarioaren inguruan…
- Emprendizaia: ideia berrien sortzaileentzat.
- Dibulgazioa: propaganda egin. Ideia sortu, eta jendean konpartitzea bilatu. Esklaboen oinordekoei, emakumeei… hau da kolektibo ezberdinei euren artean organizatzeko proposamenak gin.
Politikak komunitate pobreekin egin behar du lan, hauen garapenerako. Kanpotik etorriko denaren zain ez egoteko.
Lularen gobernuan “Secretaria de Igualdad Racial” dago, desberdintasunak murrizteko lan egiteaz gainera ekonomia solidarioaren politika barneratua duena. Gobernuak, enpresa eta banku ezberdinekin ere lan egiten du, prestamoak esktu… eginaz, izan ere dirurik gabe ezin da ideia eta proiektu berrik hasi.
Azken urteetan gertatzen ari den fenomeno berri bat ere kontatu zigun Paulek: pertsona talde ezberdinak “fondo comunitari” bat jarriz, euren diruarekin, autogestioaren bitartez egoera ikaragarri txarretatik ateratzen saiatzeko ekimena.
Banku komunitarioen helburua berriz, erregulazio nazionalen bidez salmentan herrialde barruan egitea lortu nahi da, eta ez AEBtar eta Europara soilik.
Paulek ONG-etako korrupzioaren fenomenoa ere aipatu zuen. Hauek diru publikoa jasotzen baitute, ondoren zerbitzu publiko bat emateko. Aipaturiko institutu horrek, mota honetako gauzak zaintzeaz arduratzen da.
Inspekziorako Idazkaritza bat ere badago, osasun kontuak zaitzeaz arduratzen dena. Amaitzeko Lularen gobernuak dituen komunikazio ministerio , kultura misteritza eta bertan dagoen Agenda 21 programa zeudela aipatu zigun. Guztiak ere, ekonomia solidariori lagundu nahian.
Bukatzeko berak esaniko esaldi bat ipiniko dut: “Ekonomia solidarioa aktibitate ekonomiko iraunkor eta kolektibo bat dira” eta “kooperatibak, ekonomia solidarioaren sustraietatik datoz”
Jose Luis Coraggio
Coraggiok bere hitzaldian Hego Amerikak duen dibertsitatea azpimarratzearekin hasi zuen. Merkatu ekonomia edo ekonomia kapitalistak erakusten duen aurpegirik gaiztoena Hego Amerikan azaltzen du. Geroari begiratuz gero ez da panorama egokirik ikusten; gero eta esplotazio gehiago dago, ume langile gehiago.. aitzinean gauzak gaizki egin ostean, gaur egun tendentzia berbera ari dira jarraitzen.
Latinoamerikako egoera
Gose arazoak, desnutrizioa…eguneroko gaiak dira leku askotan. Gazteek duten egoera ere ez da egokiena. Lanpostu batera iristeko ikaragarrizko zailtasunak dituzte, eta gizarteak sartutako amaigabeko gurpil batean, gazteek etsi egiten dute. Coraggio pesimista zen eta ez du uste datozen urteetan aldaketa nabarmenik emango denik.
Ekonomiari dagokionez, azpi-ekonomia eta ezberdintasun ugari dauden gizartea omen da.
Soluzioak
Egoera injustu hauen aurrean, soluzio bezala solidaritatea proposatzen zuen. Euren arteko solidaritatea, ezberdintasun horiek, bakoitzaren interesak bultzatzetik sortuak baitaude.
Bere esanetan, denok kabitzeko ekonomia bat bilatu behar dugu, ez onenak bakarrik kabitzen diren ekonomia bat.
Prezio justuak bilatu behar dira: eta hau lortzeko sistema bat, baina zer da prezio justu bat? Denak iristeko gai diren prezio (ez du zertan diru izan behar) bat.
Pixkanaka aldaketa txikiak emango direla espero zuen hizlariak. Horretarako komunitateen arteko edo erregioen arteko solidaritatea funtsezkotzat jotzen zuen, euren artean osatzeko( para complementarse) Honekin, jakiak izateko segurtasun bat izango dute. “Jakien” soberanitate bat, inorengan dependentziarik izateko beharrik gabe.
Produktu bakar batean oinarritu beharrean, komunitate bakoitzak euren produktuak nola produzitu, ustiatu… erabakitzeko aukerari paso emanaz.
Estatuaren papera
Bere ustez, estatuak ekonomian betetzen duen papera funtsezkoa izan behar du. Estatua behar da, eta bere papera edo zeregina errekurtsoak erredistribuitzea izan behar omen du; esaterako ura, ezagutza… eta hau estatuen demokratizazioarekin etorriko dela zioen.
Momentuan dagoen arazorik larriena biolentzia omen da, baina biolentzia hori komunitate ezberdinetan burutzen diren lur eta larreen fumigazioen ondorio omen da. Fumigazio hauen kontra agertzen direnei, hazkuntzaren kontrakotzako jotzen zaie.
Gizartearen zati handi bat gobernuekin desilusionaturik dago, euren pertzepzioetako bat, botoa eman ondoren agintariek nahi dutena egiten dutenarena baita.
Honen guztiaren arazoa orain 500 urte gertatu zen post-kolonialismoa omen da, hau lurren eta errekurtso naturalen sakeokin hasi omen zen.
Irtenbide bezala, herri ekimenak ikusten zituen Goraggio-k. Gero eta indar gehiago hartzen ari diren ekimen hauei esker zenbait gauza egitea lortu da: alkantarillak jarri… eta ziur hor egon daitekeela arazoei aurre egiten hasteko lehen pausua.
Luis Razeto
Luisen ustez, azken urteetan aldaketa asko eman dira neoliberalismoaren ezartzearekin. Hau aldatzeko proposamen errefundatzaileak egin behar dira.
Neoliberalismoaren beste aurpegia langabezia, enpresen porrota… dira. Eta eredu honek, guztion arteko hiperkonpetentzia eskatzen du, denen artean konpartitu beharreko tarta bat baita, baina nork zati handiagoa jan borrokan baikabiltza. Tren hau jarraitu ezin dutenak, atzean geratzen dira, eta efizienteenak jarraitzen dute aurrea. Batzuk miserian dauden bitartean, besteak gero eta aberats eta integratuagoak daude ekonomia eredu honetan.
Kooperatibismoa ekonomiaren berrestrukturatze batekin sortu zen. Bata bestearekin elkartu edo aliatu eta efiziente izatea da helburuetako bat, aportatzen jarraitzeko.
Ekonomia solidarioaren helburuak horiexek dira, atzean inor ez geratzea.
Neoliberalismoak eskatzen duen lan egiteko modu berriak direla eta , kooperatiba asko merkatutik kendu zituen. Eta estatua ekonomiatik atera egin denez, ez dago inolako babesik. Horrela, esklusioa besterik ez da geratzen. Hemendik sortzen da ekonomia solidarioa.
Kooperatiben reformulazioa horixe zen, irabaziak banatzeko modu hobeago bat egitea, enpresa efizientea zen bitartean. Horretarako autogestioa da funtsa.
Ekonomia Solidarioa Latinoamerikan ez da ekonomia bezala ikusten, zerbait solidario bezala ikusten da. Baina E.S-ren bidez baztertuen egoerarekin bukatu egin nahi da, printzipio eta solidaritatea eskaintzen duten errealitate ekonomikoak sortuz.
Baina E.S-a pobreen ekonomia al da? Ez, ekonomia solidario guztia ez da pobreen ekonomia. Lan egiteko mundua aldatu nahi duen jendea ere badago. Ekonomia behetik gorako ekonomia bat da. Herrian sortutako ekonomia bat, estatuak zer esanik ez duen ekonomia bat, gauzak nola aldatu daitezkeen pentsatzen duen ekonomia bat.
Zenbait herri euren produzitzeko, kontsumitzeko… moduak aldatzen ari dira. Konturatu dira, gaur egun guk dugun eredua jasangaitza dela eta ekonomia etikoago eta kontsumo etikoago baten bidea hartu dute.
Ekonomia solidarioaren barruan dauden enpresen helburuetako bat solidarioa izatea da, organizazio bat… izatea baino garrantzitsuago. Horrela MCCren adibidea jartzen zuen, honek merkatuarentzako kooperatzen duelako, eta aldi berean bere bazkideentzako
kooperatzen duelako. Horrela MCCren kooperatibismoa erakunde bat zela azpimarratu zuen, enpresa bat baino gehiago.
Baina enpresa bat modu ez kapitalista batean kontzebitua izan al daiteke, lana ematen duen erakunde bat bezala? Bere hitzetan “el capital no es capitalista, sino el trabajo acumulado por sus trabajadores. Su capital va para la cooperatiba”
Hau esanda, Razetok gure ekonomia ereduaren gaineko hausnarketa bat egieko eskatzen zigun, dirudienez, modelo bakarra baita balio duena, ekonomia sozialisten erortzearekin.
Razetoren hitzaldian, esaldi hauekin geratu nahiz: “La economia solidaria define una identidad y un proyecto. Una realidad de distintos elementos” “la economia solidaria esta basada en la solidaridad de los derechos humanos”
Jose Gomez
Jose Gomez REAS Euskadi-koa da. Bere esanetan, hemen 15 urte berandu iritzi gara ekonomia solidariora.
Ekonomia solidarioaren helburuetako bat, pertsonen bizi kalitatea izan behar du eta ekonomi errentagarritasuna. Ekonomia konbentzionalena aldiz, irabaziak handitu eta giza baliabideak erabili. Ekonomia Solidarioaren helburua orduan, ekonomia pertsonen zerbitzura jartzea da. Eta bere esanetan, bilatzen ari geren mundua ekonomia solidarioarekin aurkitu dezakegu.
Giza baliabideak, ez dira enpresek dirua sortzeko erabiltzen dituzten baliabideak soilik, pertsona bakoitza bizitza duen subjektu bat da, bere beharrizanak dituena… horrela,
ekonomia honen printzipioak berdintasuna, lan baldintza onak, kooperazioa, ekologia, inguruarekin konpromisoa… dira.
- Berdintasuna: gizon eta emakumeen artean eta pertsona guztien eskubideen errespetuan.
- Lana: pertsonen beharrizanak asetuko dituena.
- Ingurugiroa: Ingurugiroarentzat kaltegarriak izango diren ekintzak praktikatu.
- Kooperazioa: Mundua aldatzeko kooperatu egin behar da.
- Dirua irabazteko asmorik gabe
- Inguruarekiko konpromezua: konpromisorik gabe ez baitako etorkizunik
REAS Euskadi, sare sozialak batzen ditu eta ez da bizi subentzioetatik. Subentzioak, ondoren herriarentzat izango diren laguntza bezala kontzebitu behar baitira.
Natalia Quiroga
Nataliaren esanetan, Latinoamerikarren arazo handiena, euren arteko desberdintasunak dira. Diru gehien irabazten duen pertsonak, gutxien irabazten duena baino 21 aldiz gehiago irabazten du. Pobreziarekin bizitza eta ondorengo haurren bizitza dago jokoan.
Kapitalismoa edo burtsako krakak direla eta krisi batean sartuak gaude, jendak ezin du iritsi zenbait errekurtsoetara. Horrela ekonomian ezin da parte hartu ez bada, konpetentzia hutsa. Beraz, ekonomia solidarioaren zeregina konpetitiboak izateaz gainera solidarioa izan behar du.
Beste “arazoetako” bat etxeko ekonomia da, ez baita kontabilizatzen. Emakumeak, lehen estatuak egiten zituen gauzak egiten dituzte. Zaharrak zaindu, haurrak zaindu.
Ekonomiak merkatuko gauzak zaindu behar dituela pentsatzen dugu denok, baina zer gertatzen da, azpian dagoen beste ekonomia horrekin? Ekonomia mota hori ez da merkatuan sartzen, eta beraz, estatuak sartu behar du hor.
Quirogaren esanetan guztiok haut bat egin behar dugu: dena erregulatzen duen erabateko kapitalismoa edota pertsonen bizitza.
Mondragon Esperientzia
Mondragon esperientzia aski ezaguna zaigu, beraz, ez nahiz gehiegi luzatuko. Mondragonen enpresa baloreak, korporazioaren baloreak berak dira: elkarren arteko kooperazioa, partaidetza, gizarte ardura eta berriztapena.
Jose Maria Arizmendiarreta apaizak orain dela 50 urte lantegi txiki bat sortu zuenetik, MCCren hazkuntza ikaragarria izan da, Euskal Herriko lehen enpresa taldea eta Espainia mailako seigarrena iritsia arte. MCCk arlo ugaritan du presentzia: arlo industrialean, finantzarioan, formakuntzan, ikerketan…
Baina MCCren lan egiteko modua, ez da beste enpresa kapitalisten arrunten berbera. MCCk edozein enpresa kapitalistak dituen helburuak, giza helburuekin uztartzen ditu. Hau da, metodo demokratikoak erabiltzen ditu erakunde barruan, kalitatezko lanpostuak sortzeaz arduratzen da, langileen hazkuntza pertsonal eta profesionalari ematen dio garrantzia, eta noski, bere inguru sozialarekiko konpromiso sozial eta hazkuntzarako konpromisoa erakusten du.
Marie Bouchard
Marie Bouchard Quebec-eko unibertsitateko ekonomia solidarioko irakaslea da. Bere esanetan, zientziak ekonomia solidarioa ikuspuntu ezberdin eta metodologia ezberdinetatik kodifikatu du. Ekonomia solidarioa aldatzen ari da: ingurua eta baita estatuaren partetik ere. Herrien arteko mugak desagertzen ari dira, gizarte eragileak, ekonomiaren finantzamentua, eta politika publikoak ere aldaketan daude.
Honekin batera enpresa eta unibertsitateen arteko harremana ekonomia solidarioen inguruko ikerketetan ezinbestekotzat jo zuen. Bere ustez, honek ikertzaileez gainera, sektoreari berari ere onura ekartzen baitizkio. Honekin batera, Bouchardek ARUC ES, esperientzia azaldu zigun, unibertsitate eta ekonomia solidarioaren arteko ikerketa komunitatea. ARUC ES 1999. urtean sortu zen eta kanadako 4 unibertsitate eta ekonomia solidarioan darabiltzan 11 erakundek osatzen dute. Hauek gai ezberdinen inguruan aritzeko bost lan talde sortu dituzte, esaterako: pertsonentzako gizarte zerbitzuak, etxebizitza, finantzazioa, tokiko garapena eta gizarte turismoa.
Laburpen hauekin bukatzeko, nire buruan ekonomia solidarioaren inguruan geratu den ideia zein den kontatuko dut. Ekonomia solidarioa, ekimen txikiz osatutako ekonomia bat da. Ekimen hauek merkatu ekonomiatik kanpo geratzen direnek sortzen dituzte, autogestioaren bitartez bere beharrizanak asetzeko asmoz. Ekonomia solidarioaren helburua beraz, ekonomia demokratikoago bat sortzea dira, guztiei heltzen zaien eta guztien beharrizanak asetzen dituen ekonomia bat. Azken batean, nahi zeta amets bat izan, ekonomiak guztion zerbitzura, gizartearen zerbitzura egon beharko lukeen zerbait izan beharko luke.
Nork: xabi500.2008/05/15 11:49:25.743 GMT+2
Etiketak:
kongresua
ekonomia
huhezi
solidarioa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/15 11:06:51.803 GMT+2
Zein da Aizpea Goenaga?? Ikus dezagun bere biografia
Irakasle ikasketak egin zituen arren, aktore lanetan egin zuen bere burua ezagun: halaber, idazle eta zuzendaria da.
Ipurbeltz haurrentzako aldizkaria zuzendu zuen zenbait urtez. Eta artikulu ugari idatzitakoa da aldizkari desberdinetan: Irutxulo, Zazpika, izaronews…
1995ean Donostia Hiria saria irabazi zuen Zu(t)gabe antzezlanari esker. Honetaz gain, 2000. urtean Javi Cilleroren Uztailaren laua, Renon (1999an sari bera jasotakoa) eszenaratzea zuzendu zuen.
Maité eta Jaun eta jabe telebista emanaldien gidoiak idatzi ditu eta Euskal Telebistako serie anitzetan agertu izan da aktore modura.
Idazle lanetan, Antzezten… teketen ten! lau antzerki lanez osatutako liburua argitaratu zuen 1999an, haurrek antzeztu ditzaten. 2002an Lauterdi pirataren altxorra argitaratu zuen; Atxu hamaika urteko neskaren oporraldiko koadernoa. 2004an Agur betirako antzerti liburua argitaratu zuen.
Orain, nire grabaketa bat entzungo dugu, lehen aldia da grabaketa bat jartzen dudala blogean, bertan hitzaldian gertatutako iruzkin bat entzul ahal izango da, eta hemen baita argazki bat ere.
boomp3.com
Nork: xabi500.2008/05/15 11:06:51.803 GMT+2
Etiketak:
ahizpea
goenaga
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/15 09:01:42.358 GMT+2
Nik aukeratutako bloga: zumaiarra, pakea, goiherriko aht, lo que me sale del bolo eta telebistako aurkezle famatu batek idazten duena eta azkenik liburu izeneko bloga, hau liburuen inguruan
Zumaiarra blogean, zumaiako udaletxeko kontuak, beste kontu batzuekin uztartzen ditu. Nahiz eta ematen den informazioa impartziala den, bere iruzkin edo artikulu komentatuetan partzialtasun puntu bat sumatzen da. Bertan zumaiako etxebizitza, aurrekontu, obra… nola doazen komentatzen dira. Honekin batera, euskal herri mailan gertatzen diren politika kontuak ere errepasatzen ditu autoreak.
Pakea bloga ere, zumaiar batek idazten du. Blog hau, blog pertsonal bat baino, badirudi alderdi politiko bateko blog bat dela. Bertan ere zumaiako udaletxeko kontuak komentatzeaz gainera, beste Euskal kontuak ere komentatzen dituzte, orain esaterako, Gernikako estatutua aurrera atera zeneko 28. urteurrena dela eta artikulu eta argazki bereziak daude jarrita, Ibarretxek komunikabideetan ematen dituen hitzaldiak… ere bertan daude jarrita.
Goierriko aht-aren aurkako blogak, izenburuak esaten duen modura, aht gelditzea bultzatzeko blog bat da. Bertan informazioa ematen digute non eta nohiz izango diren ekintzak. Goierriko zein puntutan noiz izango diren adituen hitzaldiak… Oso kuriosoa iruditu zait, bertan elkarrizketak ere badaudela, hau da, beste medioetan publikatuak izan diren elkarrizketak. Hau plagiotzat hartu genezake, blog horrek ez dituelako egile eskubideak (je, je..) baina beno, dedikazio handia kusten diodan bloga denez barkatuta dago.
Hurrengo blogaren berri prentsan jakin nuen. Nahiz eta nahiko friboloa dirudien hasiera batean bai blogaren izenak… ikusi nuenean harritu egin ninduen, eta onerako. Bertan gai ezberdinen inguruan idazten digu kazetariak: aktualitate gaiez, bere iritzia ematen duen artikuluak, eta noski, bera telebistako kazetaria denez, telebistako gora beherak ere komentatzen ditu.
Eta azkeneko bloga liburuen gaineko bloga da, bertan obabakoak, la catedral del mar... liburuak komentatzen ditu. Ez dizkigu liburuak laburbiltzen, baizik eta bere iruzkin pertsonala egiten du liburuen gainean. Nahiko hutsa dago, ea aurrerantzean pixkanaka betetzen joaten den.
Nork: xabi500.2008/05/15 09:01:42.358 GMT+2
Etiketak:
blogak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/14 19:05:15.833 GMT+2
Egia esan, Firefox ez nuen ezagutzen orain dela gutxira arte. Banekien Explorerren antzerako beste programa bat existitzen zela etb: baina firefox-en probak egin ditudan lehen aldian Unibertsitatean Web 2.0 Ikasgaian izan da. Egia esan aldaketa orok moldaketa prozesu bat eskatzen du, eta ni oraindik prozesu horretan nago, arraro xamarra egiten baitzait Firefoxen formatua…
Frifefox probatzen ibili naizenetan, ahoko zapore onekin irten nahiz, baina oraindik ez dut astirik izan “Firefo: testigantzak” artikuluan blogariek idatzi dituzten abantailak aurkitzeko, baina harriturik geratu nahiz blogari hauek Firefox erabiltzeko dituzten arrazoiekin.
Gari Araolaza, Iban Aranzabal, Josu Azpillaga, Luistxo Fernandez…en iritziak irakurri ondoren, honako onurak biltzen dizkiot Firefoxi:
- Pasahitz, cookie eta beste guztiak arazorik gabe pasatzen ditu sistema batetik bestera.
- Pasahitz, formularioetako datuak… gogoratzen ditu.
- Kudeaketa erraza da.
- Pop-up leihoak norberak erraz kontrolatzen ditu.
- Phising-erako arriskuak minimoa da hasieratik.
- Fitxa sistemak diseinu aldakorra du.
- Bizkorra da.
- Pestainen aukera zabala (tab-ak)
- Hizkuntzen trataera egokiagoa egiten du.
- Appletak instalatzeko orduan kontrol gehiago du.
- Orriak ikusteko orduan estanderrak errespetatzen dira.
Beno, abantaila hauek guztiak irakurrita, HUHEZIko Asier Irizarrek esaten duen moduan “zergatik ez Firefox?”. Dirudienez, abantailaz beterik dago nabigatzaile gau. Baina pertsonalki abantailarik handiena iruditu zaidana “Euskalbar” hiztegi kontsultak egin ahal izateko errekurtsoa izan da. Benetan lagungarria izan daitekeela uste dut adibidez gu bezalako ikasleentzat hain eskugarri hiztegi mordo bat izatea.
Euskaraz egotea eta software librea izatea ere noski plus bat dira Firefoxentzat, eta ondo prentsatuz gero, oraintxe ez zait etortzen Firefoxen gainean ezer txarrik… beraz hemendik aurrera Firefox erabiltzen saiatuko nahiz!
Nork: xabi500.2008/05/14 19:05:15.833 GMT+2
Etiketak:
abantailak
firefox
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/14 18:59:37.069 GMT+2
Patxi Iraetak blogen mundua edo blogosfera ulertzeko beste ikuspegi bat erakusten digu. Bakoitzak nahi duena izateko, edo bizitza paralelo bat eraman ahal izateko mundua bezala ulertzen du berak blogen unibertsoa. Blogei esker, Patxik inguruan duena begiratzen ikasi duela dio, eta bere artikuluak idazten ari den bitartean, munduan gertatzen diren desastreez ahazteko ere erabiltzen ditu blogak.
Kontuak kontu, euskal blogosfera, hasiera batean, gutxi batzuk izatetik gero eta blogari gehiago izatera pasa da. Euskaraz tematik eta eredu guztietako blogak aurkitu ditzakegu; politikaz jarduten dutenak, sukaldaritzari buruzkoak, modaren ingurukoak… aukerak zabalak dira. Baina zein da blogari batek izan dezakeen arazorik handiena?
Patxik esaten digunez, irakurlerik ez izatea da, blogari baten tragediarik beltzena. Indiferentzia baita gizakiak sufri dezakeen sentimendurik ankerrena.
Berriako elkarrizketa honetan Patxi Iraeta “trapero” ezagutu ostean, ordenagailu batean jarri bezain pronto bere blogari bixita bat egingo diet, elkarrizketako bere erantzunek, dituen blogak nolakoak izango ote direnaren irrika piztu baitidate.
Nork: xabi500.2008/05/14 18:59:37.069 GMT+2
Etiketak:
trapero
patxi
blogosfera
euskal
blogaria
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/14 18:56:11.025 GMT+2
Daniel Innerarity idazle eta pentsalaria Bilbotarra da jaiotzez baina aspaldian Frantzian bizi da, Burdeosen. Bertatik gidatzen ditu bere lan guztiak. Bere azken lana gaur egungo gizarteetan ematen den gain informaziari buruzkoa da, gure Huhezi- kakultatean emandako hitzaldian jakintzaren gizarte honetan, gain informazioaren gizarte honetan biziraute gomendioak eman zizkigun
Gaur egundo gizartearen diagnosi bat egin ostean Innerarity-k gizakiok informazio gehiegi jasotzen dugula ondorioztatu zuen. Honekin, dakgunaren eta jakin genezakeenaren artean ezberdintasun handiak daude.
Lehen, jakintzak pertsona batzuengatik besteengana ahoz-aho transmititzen ziren. Gizakiak urteetan metodo hau erabili du herri eta tribu ezberdinetako hizkuntza, kultura, tradizio, ohitura… hurrengo belaunaldiei transmititzeko. Informazioa lehen eskutik jasotzen zuten. Gaur egun, ordea, gauzak aldatu egin dira. Informazioa media berrietatik jasotzen dugu, eta hauek jakintzaz gainera baloreak transmititzeaz ere arduratzen dira. Azken urteetako informaziorako eta komunikaziorako media berrien ezarpena gizartean ikaragarrizkoa izan da. Horiek jende asko nora ezean utzi du. Innerarity-k zioen bezala, gaur egungo inozoa nahastuta dagoena da, ez ez dakiena.
Gizarteak gu baino gehiago daki, gu baino “listoagoa” da. Teknologia berrien erabiltzaileak berriz, “sumiso”-ak direla zioen.
Informazio kantitate handia jasotzeak, herritarrak gai konkretuetan interesa ez izatea ekarri du. Beraz, honek gauzen azalean bizitzea esan nahi du, barra sartu gabe, zergatien barnera egin gabe, eta beraz, kanpotik ikusten dugunarekin konforme geratzea.
Innerarityk, teknologien inguruko oso kontzeptu kuriosoa zuen. Teknologiak erabiltzen jolasean ikasten omen da. Jolasean teknologiak eskaintzen dituen abantailak ezagutu baititzakegu, kuxkuxeatzen ari garen bitartean.
Gainera, teknologiek gizakiaren partez lan egin edo “pentsatzeko balio behar dutela dio Innerarityk. Hau da, instrumenturen batek gure partez pentsatzen badu edo pentsatzeko gai bada, gizartearen garapenerako ezin hobea omen da hori. Beraz, gaur egungo gizartean ez omen a jende argia behar, baizik eta prozesu argiak (prozesu argiak)
Informazioa
Inerarityren esanetan, informazioa ematea ongi sailkatutako datuak ematea da. Lan hau inoiz ezingo omen dute makinek egin. Informazioaren diseinua, jakintzaren diseinua… gizakiek egin beharreko habilidadeak baitira.
Bukatzeko, Innerarity-k informazioa ongi kudeatzeko 5 gomendio eman zizkigun:
· Arreta kudeatu behar da.
· Informazioa anikilatu (aniquilar)
· Norberak bere kabuz pentsatu.
· Lankidetza garatu
· Motza izan
Informazioa gutxitzen edo sintetizatzen jakiteak gero eta garrantzi gehiago du gure gizartean, eta Inerarityren ustez, informazioa gutxitzen duen zerbait sortzea izango da etorkizuneko erronketako bat.
Nork: xabi500.2008/05/14 18:56:11.025 GMT+2
Etiketak:
informazioa
huhezi
innerarity
daniel
gain
hitzaldia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/14 18:49:44.064 GMT+2
Sarea, gaur egungo informazio emailerik handiena da. Honek abantailak ditu, baina baita arrisku nabarmenak ere. Ordenagailu bat, eta interneterako konexioa duen edonor bihur daiteke kazetari eta edozer motatako informazioa kaleratu dezake.
Interneten dagoen informazio gehiena kalitatezkoa den arren, kazetari eta erabiltzaileek kontutan izan behar dute, internet iturri bat gehiago besterik ez dela. Internetetik jasotako informazioa ebaluatu eta egiaztatu egin behar da, beste iturrietako informazioekin egiten den bezala. Kazetari batek ezin baitu erabili, soilik, iturri batetik jasotako informazioa.
Pavlik-ek esaten duen modura, internetek eskaintzen digun informazioa kantitatea zenbatezina da, baina erabiltzaileak aukeratzen jakin behar du. Eta erabiltzaile bakoitzak, bere neurriko informazioa eskuratu.
Honekin batera, kazetaritza digitalak, munduko egunkari guztietara iristeko aukera ematen die erabiltzaileei, naiz eta medioak beste herrialde edo hizkuntza batzuetan egon. Medio ezberdinetako informaziora iristean, notiziaren ikuspuntu ezberdinak aztertzeko aukera dugu. Notizia berdinaren bertsio ezberdinak analizatzen dituen irakurleak, berriaren gaineko testuinguru zabalago bat du, eta modu horretan, berriaren “egiara” gehiago hurbilduko da.
Kazetaritza digitalak ematen dizkigun posibilitateak aprobetxatuz gero, irakurle edo publiko aktiboago bat sortuko da. Jendeak, milaka iturritatik jaso baitezake informazioa. Ikuspuntu ezberdinetatik ikus ditzakegu berriak, testuinguru historiko aberats batekin eta modalitate komunikatibo askorekin. Ez bat edo birekin, media analogikoetan gertatzen zen bezala. Soinu, bideo, interaktibitateak, testuak, hipermediak… erabiliz berriaren ñabardura guztiak ezagutzeko aukera dugu.
Gobernuetatik zentsuratua izaten den informaziora heltzeko aukera ere irekitzen zaigu media digitalekin, aurrerago ikusiko dugun bezala
Internet, kazetarientzat herraminta garrantzitsu bat bilakatu da. Egunkari eta aldizkarietako kazetari ia denek herraminta digitaletara jotzen dute dokumentatzeko garaian. Orduz kanpo berri bat sortzen denean, kazetariek iturriekin eman nahi izaten dute lehenengoz, eta jarraian, “web” lekuetara jotzen dute. Honekin batera, kazetariek web orriak, eta gehienbat, irudi eta beste materialak eskuratzeko erabili ohi dute sarea, hau da, lehen eskuz mugitu behar ziren materialak, errazago eskuratzeko.
Baina gogoratu behar da, internetetik jasotako informazioa egiaztatzearen garrantzia edota web orrialdearen azken eguneratzearen data kontuan izatea.
IKT berrien sarrerak, pertsonen bizitzeko modua aldatu dute; informazioa jasotzeko, gure artean komunikatzeko modua… Teknologiak, muga geografikoak gainditu eta, denbora eta espazioa ezberdin ulertzen diren mundu batean murgildu gaituzte. Honek guztiak, etengabeko aldaketa batean egotea ekarri du. Sarritan, zaila da teknologiaren eboluzioaren erritmo berean aurrera egitea, eta horrek ezjakintasuna eta urduritasuna sortzen ditu. Sarritan, guk teknologiak erabili beharrean eurak erabiltzen baitigute guri.
Gakoa, teknologiak ekartzen dizkigun aldaketak aprobetxatzean eta egunerokotasunean aplikatzean dago. Aurrera begiratu edo betirako atzean geratu, hor dago koxka. Komunikabideek funtsezko modernizazioaren beharra dute, baina aurreko zutabe zaharkituei gogor eutsiko diete batzuk. Dena den, ez da bat-bateko prozesua izango komunikatzeko era eta euskarri berrietara egokitzea, hamarkadetan zehar luzatuko den birmoldaketa dugu hau. Medio askok kontraesanak pairatuko dituzte egokitzapenetan. Batzuk beharrekoa ikusiko dute teknologia berrietara egokitzea. Beste batzuk ordea, ez dute galdu nahiko jakintasunak eta ezagutzen denak ematen duen babesa. Behar bada, gurasorik gabe bizirik atera behar den jaioberria bezala definituko dira.
Batzuk berrikuntza eta eredu “futurista” planteatzen duten bitartean, beste batzuk iragana eta zurruntasuna mantentzearen aldekoak izango dira, baina modernitatearen erritmoa hartzeko beharrezkoa izango da IKT-ek eskatzen duten pentsatzeko era eta gauzak egiteko modura moldatzea. Horretarako hiru izango dira egin beharrekoak: teknologiekiko ezagutzara moldatu, helburu berriak, eta lan egiteko modu berriak finkatu eta kide edo medioetako lankide guztien funtzioak birziklatu. Orokorrean, ez dira begi onez ikusten zaharberritzeak. Baina horren atzean ezjakintasun hutsa dago. Teknologia berriekin sortuko diren posibilitate berriekiko ezjakintasun hutsa. Guztion zeregina, eta guztion artean egin beharreko lana izango da beldurrak eta ausardia falta alde batera utzi eta gure eguneroko bizitzara teknologia berriak ekartzea.
Nork: xabi500.2008/05/14 18:49:44.064 GMT+2
Etiketak:
digitala
informazio
analisia
egoera
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/14 18:48:46.106 GMT+2
Nora doa gure gizartea? “Ongi izate” delako estatuaren gainbehera ikusten ari al gara? Lan prekarietatea, pobreen eta aberatsen arteko ezberdintasuna gero eta handiagoa, pobreziaren gehitzea… gure gizartearen ezaugarriak dira. Nahiz eta hazkunde ekonomikoa era orokorrean eman den, mundu guztian eman diren politika neoliberalak bere ondorio latzak izan ditu:
- Langabeziaren handitzea: Garatutako herrialde gehienen arazo handiena bilakatu zen.
- Pobreziaren areagotzea, eta honekin, pobre eta aberatsen arteko ezberdintasunak ere handitzea.
Nahiz eta liberalismoarekin batera, hainbat lekutan, sistema honi aurre egiteko mugimenduak ere sortu diren, ezer gutxi egin dezakete Lobby eta mulinazionalek gobernatzen duten mundu globalizatu honetan.
Hauek dira “ekonomia aurreratu” batek dituen, edo izan behako lituzkeen ezaugarririk esanguratsuenak.
- Produktibitatea, ongizatearen ordez. Produktibitatea, langileen babesaren ordez. Honekin batera, XXI. Mendeko esklabu mota berri bat sortu da.
- Enpresen deslokalizazioa, 3.munduko lur eta esku lan merkeagoen bila.
- Teknologia berrien iraultza etengabea: beti ere produkzio kostuak gutxitze aldera; bai lehengai eta baita esku lanarena ere.
- Multinazional handien boterea, estatuaren boterearen kontra.
- Herrialde aberats eta pobreen arteko ezberdintasunen areagotzea.
Etorkizuna: ongi izate estatuaren defentsa
Europako eta, noski, Estatu batuetan gero eta gobernu neoliberal gehiago daude. Europan azken urteetan ematen ari den mugimendu berri bat da; Frantzia, Alemania, Italia, laster Ingalaterra… Europako herrialderik boteretsuenek edo indar gehien dutenak, neoliberalen eta kontserbadoreen esku daude. Ziur nago, laster joera hau amaitu egingo dela. Baina gizarte osoaren helbura egitura ekonomiko berri bat soratzea da, egitura hauek guztion, edo gizarteko parterik handienaren ongizatea bermatze aldera diseinatuak egon beharko dute, berriz ere, gizarte honi kendutakoa bueltatzeko
Nork: xabi500.2008/05/14 18:48:46.106 GMT+2
Etiketak:
neoliberalismoa
ongi
estatua
izate
gizartea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/14 17:30:12.543 GMT+2
Nola kobratzen eta ordaintzen dira egile eskubideak? Zenbat diru kobratu beharko lukete musikariek euren lormen lanaren truke? Zenbat balio du musikari, idazle edo artista baten inspirazioak? Galdera asko, eta erantzun gutxi. Oso zaila da “ideia” edo “sorkuntzen” balioa zehaztea. Egile eskubideak artisten “ideiei” prezio edo soldata bat jartzea dute helburu.
Norberak sortutako lan baten jabetza ofizialki onartzea nahi izanez gero, nahikoa da Eusko Jaurlaritzaren Jabego Intelektualaren Erregistrora jotzea. Baina ekintza horrek obraren jabetza eta ideia horren sortzailea zarela besterik ez du esaten . Obra horrek aterako dituen etekin ekonomikoetatik irabaziak lortu nahi baditugu Espainiako SGAE erakundean iman beharko dugu izena. SGAEk egile eskubideak kudeatzen dituen erakundea da. Euskal Herrian ez dugu egile eskubideak kobratzeko erakunde propiorik, beraz, Espainiako SGAEn edo Frantziako SACEMen eman beharko dugu izena, gure ideietatik dirua atera nahi badugu.
Baina nola funtzionatzen du eskubideen diru bilketa honek?
Disko bat argitaratzeko orduan, fabrikatzailea kopiak egiten has dadin, egile eskubideak ordaindu behar ditu disketxeak: disko horren salmenta publikoko prezioaren % 9.9 edo banatzailearentzako salneurriaren %7.4. Hortik jasotako dirutik, SGAEren administrazio gastuak kendu eta gainerakoa egileei emango zaie. Gainera musika obren erabilera publikotik ere dirua biltzen da. Iturri honen %80 programa zehatzen gainean kobratzen da, kontzertuetatik eta telebistetatik. Kontzertuetan kantuak programatuta egoten dira, eta telebistan ere programazioan sartuko den musika kontrola daiteke. Beraz, kobraketa zehatza egin daiteke. Telebista denei etzaie diru kopuru berdina eskatzen, kate bakoitzak edo irrati kate bakoitzak bere diru irabazien arabera ordaindu beharko ditu egile eskubideak. Horrela Espainiako kate orokor batek diru gehiago ordainduko du bere programaren batean abesti bat jartzeagatik ETBk baino, eta ETBk baino ordainduko du Goienak baino.
Tabernarien kasua ezberdina da, orokorrean, bere tabernan Coca-colak batek duen prezioa omen da tarifak ezartzeko irizpide bakarra. Ez dute begiratzen zer disko dituzun, zein egilerenak, ze maiztasunekin jartzen duzun musika edo zenbat ordutan jartzen duzun.
Egile eskubideek, eskubide moralak eta eskubide patrimonialak babesten ditu. Eskubide moralak obraren egileari lotutako eskubideak dira. Obraren egilea aitortzen dutenak, eta hauek inorenduezinak eta ukaezinak dira. Eskubide honi dagokionez, egile izaeraren aitortza, lana aldatzeko eskubidea, zabaltzeko eta zein modutara zabaltzeko eskubidea… aitortzen ditu.
Ondare patrimonialak, egileari bere lana ustiatzeko eskubidea ematen diote eta honekin batera, egileak egokien irizten dion modu edo bidearen bitartez. Egilearen heriotzaren ondoren, urte batzuk pasata, (70) eskubide patrimonialak bertan behera geratzen dira eta obrak ondare publiko izatera pasatzen dira.
Egile eskubideek, adibidez, honako obrak babesten ditu:
- Liburu, foileto eta beste idatziak
- Lan musikalak: bai letradunak eta letragabeak
- Koreografia lanak
- Zinema lanak eta ikus-entzunezko lanak orokorrean.
- Pintura lanak, eskultura, arkitektura, argazki lanak.
- Mapak, planoak…
- Programa informatikoak eta web orriak.
- Elkarrizketak
Baina egile eskubideen aitortzarik ez duenik ere badago, besteak beste:
- Idatziak edo zerbaitetan plasmatu ez diren lanak, adibidez, idatziak edo grabatuak izan ez diren koreografiak, inprobisatutako edo grabatuak izan ez diren hitzaldi edo aurkezpenak
- Ideiak, prozedimetuak, legeak…
Baina zer gertatzen da legez dagozkion eskubide horiei uko egin nahi badie artista batek?
Nahiz eta kanpotik begiratuta, gauzarik errazena ematen duen eskubideei uko egitea, ez da hain erraza.
Kopia baimenduak edo copyleft mugimenduak obren kopiatzen edo zabaltzean, copyright-ak ezartzen dituen mugak kendu nahi ditu. Copyleft-aren muga bakarra, copyleftak duen lan batetik eratorri daitezkeen lanak ere egoera berdinean egoten jarraitzea da, hau da, copyleft lizentziapean.
Copyleft-aren atzean, copyright-aren obra kantitate berdinak egon daitezke: programa informatikoak, arte lanak, kultura lanak… hau da, edozein lan kreatibo.
Copyleft-aren bultzatzaileek bere abantailak azpimarratzen dituzte: lizentzia honek askatasun osoa ematen du lanak kopiatu, obren bertsioak egin, aldaketak, kopiak banatzeko, erabiltzeko eta obra originaletatik eratorritako gainontzeko lanak banatzeko orduan.
Nola aplikatu copyleft-a?
Copyleft lizentzia duen edozein lan:
- Inongo mugarik gabe erabili daiteke.
- Nahi adina kopia banatu daitezke.
- Nahi bezala aldatu dezake edonork.
Beraz, copyleft-aren helburua obrak nahi bezala egiteko, lan originalak edo eratorriak nahi bezala zabaltzeko kopiak egiteko dauden mugak gainditzea da.
Baina gaur egun, Europako herrialde gehienetan, ezinezkoa da software banatzaile bat, bere eskubide “natural” guztietaz ahaztu eta alde batera uztea autore aitortza.
Eztabaida piztu da…
Hego Euskal Herrian CD huts bat, ordenagailu bat, USB gordailu bat, inpresora bat, telefono mugikor bat… erosten dugun bakoitzean, ordaindu dugunaren zati bat SGAErentzat da. Erabaki horrek eztabaida handia piztu du. Kanon honekin, egile eskubideen kobraketan urrunegi joatea dela iruditzen zait, azken batean, errudun presuntzioa izan aurretik SGAEkoek erruduntzat jotzen digute. Egia da gauza asko gordetzeko erabiltzen direla tresna hauek; musika, dokumentuak… baina ezinezkoa da jakitea bakoitzak zertarako erabiltzen duen aparatu bakoitza. Ados nago, artistek euren ideien truke ordain sari bat jasotzearekin, sortzeko gaitasuna jende askok ez duen gaitasun bat baita, eta hori konpentsatu egin behar da. Azken batean, liburu idazle batentzat, liburua idaztea, sukaldari batentzat plater goxoak prestatzea bezalako lan bat izan daitekeelako. Baina artista horientzako dirua biltzeko moduarekin ez nator guztiz bat. Beste sistema hobeago eta justuago bat bilatu beharko genuke sortzaileen “soldata” biltzeko garaian. Ze azken batean, iruditzen zait, kanon digitala bezalako sistema eta SGAE bezalako erakundeek lan gutxi egiten duela sortzaile berrien alde eta kultura denongana iristearen alde, eta zoritxarrez, lan asko duenari gehiago izaten laguntzen.
Copylerftak aldiz, solidaritatearen filosofiarekin konparatuko nuke. Gizarteak mugaz eta debekuz beteriko kultura bat eskaintzen digu, gutako bakoitzak duen ahalmen ekonomikoari lotutako kultura bat eskaintzen digu. Kultura mota honen bestaldean Copylefta kokatzen dut. Copyleftak, hori alde batera utzi eta gure produkzioak elkarbanatzera bultzatu behar gaitu
Gure sormen eta ezagutzak elkarbanatuz kultura gehiago sortzeaz gainera, kultura modu berri bat sortzen da, solidaritatearen kultura. Eta nik uste dut copyleftak horrekin duela zerikusia, pentsatzeko modu batekin, sortzeko modu batekin. Norbaitek musika kanta bat idazten duenean, kanta pila bat ditu buruan, edo liburu bat idaztean, liburu mordo bat ditu bere buruan, edo margotzean margolari mordo bat ditugu buruan… hori bultzatzen du copyleftak, kultura gehiago sortzera. Gizakiok beste jende askorengatik ikasten dugu, eta ondoren hortik erreproduzitzen ditugu gure gauza propioak.
Copyleftak abantaila ugari eskaintzen ditu. Copylefta oso malgua da, obraren egileri aukera ematen dio egile eskubideak bermatzen diren bitartean, bere obra jendeari modu publikoan iristea erabaki dezan. Bi gauzak aldi berean egin baitaitezke. Copyleftarekin, obraren egileak esaten du bere lana elkarbanatu edo ez eta beste eskubide batzuk erabakitzen ditu aplikatu edo ez, copyrightak aldiz “eskubide guztiak erreserbatzeko” aukera besterik ez du ematen.
Hau da, copyleftak sormen lana edo obra zaindu egiten du, besteekin elkarbanatzeko aukera ematen duen bitartean. Pertsonalki pentsatzen du atore guztiek egin beharko luketela autu hori, hau da, bere egile eskubideak zaintzen dituzten bitartean, gainontzeko guztiekin elkarbanatzearena. Esan bezala, erabaki horrek guztion “kultura orokorrari” onura pila ekarriko baitizkio. Ziur nago aurrerantzean, denon partetik ipintzen badugu, copyleftaren mugimenduak pixkanaka pixkanaka gero eta indar gehiago hartuko duela.
.
Nork: xabi500.2008/05/14 17:30:12.543 GMT+2
Etiketak:
copyleft
copyright
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak