Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/29 13:28:55.153 GMT+2

Amaia

Bukatu da blog hau. Hainbat ariketa egin behar izan ditugu. Guztiak egin ditut oso oker ez banago behintzat. Ez dut uste Katixaz aparte inork irakurriko dituen, baina tira, baten batek irakurri baditu zuen gustokoak izango zirelakoan nago (baita zureak ere Katixa, batez ere nota jartzerako orduan).
Bukatzeko, bideo interesgarri eta dibertigarri bat uzten dizuet bertan. Honekin erakusten da diru gutxi eta sormen handiarekin iragarki ederrak burutzea ere badagoela. Honakoa ez da iragrki ofiziala, baina burutu duenari ez zaio sormenik falta, eta dagoeneko jende pila batek ikusi du. Besterik gabe gustatuko zaizuelakoan.......AGUR


Nork: oto-xabier.2009/05/29 13:28:55.153 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2009/05/29 13:02:57.986 GMT+2

Publizitate sexistari begira

Publizitateak banaka azterturik ez dago esaterik sexistak direnik aztertu ditugun kasuetan behintzat. Hala eta guztiz ere, gehienek erabiltzen dute gizonezkoaren ahotsa over ahotsa jartzerako orduan. Bizi dugun sistema patriarkalaren seinalea dela esan liteke hau, emakumeen ahotsa oso gutxitan agertzen baita. Hala ere, ikus liteke iragarleak sexismoaren zantzuei aurre egiten saiatzen direla hainbat kasutan.
Klasean 15 iragarki aztertu ginuzen (denak aleatorioki aukeratuak),
eta denetarik aurkitu dugala esan behar dugu, baina Emakundek proposatzen dituen publizitate sexista antzemateko irizpideekin alderatuta, gehienak neuroak iruditu zaizkigu. Baina euskaltelen irgarki batek (Simyo) nahiko buruauste sortu zizkigun.Bertan, mutil zatar bat agertzen zen hitz egiten, atzean jende mordoa (neska eta mutilak) dantzan zebilen bitartean. Bukaeran, euskaltelen eskaintza berezia erakustean, bi neska gatze (azafatak) agertzen dira bere inguruan. Sexista puntu bat zeukala zioten batzuk. Baliteke hala izatea, baina pentsatzen jarrita, ironikoki jarriak zirela imajina liteke. Hau da, iragarkiko egoera topikoz beteta dago, eta nahiko ironikoa da. Mutil zatar bat da protagonista, eta jende mordoa dantza egiten ari da bere inguruan. Beraz, bi neska gazte agertzearena topikoen gehigarri bat dela esango nuke nik, ironikoki jarritako neskak liratekeela esan liteke beraz. Baina jakina, hori teori bat baino ez da, jendeak bere interpretazioak egin ditzala.
Antzeko kasu bat Coca Colaren iragarki batekin gertatu zitzaigun. Iragarki osoa neutraltzat jo daiteke kasik amaiera irtitsi arte (gainera sormen handikoa dela ikus daiteke, nahiz eta kanta txar xamarra daukan). Bukaera aldera, neska bat edo besteren ipurdia grabatzeaz gain, hile horidun neska txitxitrinko bat Coca Cola eraten agrertzen da. Kasu honetan sexistatzat joko nuke iragarki hau. Istorioak ez du neska gazte batzuen ipurdiak agertu beharrik ulertua izateko, eta bukaerako hile horiduna edaria edaten agertzeak kasualitatea izan liteke, baina ez dut uste horregatik izango zenik. Badaezpada ere jartzea erabaki dutela deritzot publiko maskulinoa txoratzeko. Orangineren iragarkiak ere nahiko polemika piztu zuen gure gelan. Iena bat neskaz jantzita, neska hile horidun bati barre egiten ageretzen zen txorakeria ezberdinengatik. Nesken estereotipoez baliatzen dira hau burutzeko. “Elkarri barre egitea gustatzen zaie”. Ez dakit hau sexista kontsidera daitekeenik (seguruenik bai), baina estereotipo horien erabilera ez dut uste oso egokia denik. Polemikarik nabarmenenak hiru adibide hauek sortu zuten, sexismoari dagokionez. Bestalde, iragarki gehienetan ez genuen zantzu sexista nabarmenik ikusi. Kasu askotan ez zen sexuen arteko harremanik agertzen, eta agertzen zen kasuetan bi sexuen arteko berdintasuna ikus zitekeen. Nahiz eta kiasuren batean gizonei bakarrik zuzenduriko iragarkiren bat ere ikusi genuen (Canal + liga promozionatzen adibidez). Baina orokorrean, nahiko neutroak dira gehienak. Kasu askotan gainera, erabilera egokia erabiltzen dutela esan genezake.

Nork: oto-xabier.2009/05/29 13:02:57.986 GMT+2
Etiketak: publizitatea sexista | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/15 21:20:43.205 GMT+2

Pubizitatearen mugak

1) Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?

Iragarki batek salaketa bat jasotzen duen momentutik, "fama" txarra hartzen duela esan genezake.  Hau da, iragarki bati nolabaiteko funtsa duen salaketa jarri edo zentzurik gabeko bat jarri, jendearen belarrietara salaketa hitza entzuten denean, nolabaiteko atitude negatiboa pizteko aukera dago iragarki hori plazaratu duen enpresa edo marka horrekiko. Beraz, salaketa atzera botatzen bada ere, salaketa izate hutsak jendearengan nolabaiteko deskonfiantz sor lezake.

Hala eta guztiz ere, esan ohi da hobe dela zerbaiten inguruan gaizki hitz egitea, ez hitzegitea baino. Ez dakit zenbaterainoko sinesgarritasuna duen baieztapen honek, baina kasu batzuetan baliteke hala izatea. Aukeran jarrita, iragarkiren bat burutuko banu, nahigo izango nuke salaketarik jasan gabe pasako balitz.

2) Publizitatean murrizten dena, beste edukietan onartuta dago, sexua eta biolentzia kasu. Zer dela eta diskriminazio hau? Orokorrean, zergatik da legea zorrotzago publizitatearekin?

Pentsatzen hasita, ez du zentzu handiegirik publizitateari hainbesteko kontrola aplikatzeak, telebistako programa edo telesailei aplikatzen ez bazaie. Izan ere, hainbat teleserie eta programatako biolentzia eta matxismoak mugaz gaindikoak dira (askogatn gainer). Beraz, ez du zentzurik publizitatea hainbeste mugatzeak gero aipaturiko telebistako serie horiek ikusi behar baditu jendeak. Gainera iragarkiak, teleserie edo programa hauek baino gutxiago ikusten direla pentsa genezake, orduan, hauek dira gehiago kontrolatu beharko liratekeenak.

Honen zergatia azaltzea ez da batere erraza (ez baitu zentzu handiegirik). Publizitateak pertsonak pertsuaditu nahi dituela ez da gauza berria. Nolabaiteko zentzu negatiboa du honek, beraz, publizitatea kate motzean lotzea komeni dela pentsatuko dute askok.  Hau da, publizitatea engainuarekin lotzen da kasu askotan, beraz, gehiago kontrolatu behar dela sinistua dauka jende ugarik. Horregatik, legea oso zorrotza dela arlo honekin pentsa genezake. Nahiz eta beste hainbat programa serie eta pelikulek kalte handiagoak eragin gizartean.

3) Egileak dioenez, iragartzea debekatuta dagoen hori saldu daiteke. Nola ulertzen duzu paradoxa hau?

Tabakoa eta alkohola gaizki ikusitako produktuak dira maila batean. Drogak dira eta umeak hauengandik babestu beharra omen dago. Umeek gehien kontsumitzen duten hedabidea telebista da (hau ere ez al da droga bat? baina hori beste debate bat litzateke), beraz, droga hauengandik babesteko, hauen iragakiak debekatzea da biderik errazena.

Bestalde, ez dituzte ilegalizatzen produktuok. Izan ere, berauei ezarririko zergetatik gobernuak jasotzen dituen diru sarrerak ikaragarriak dira, beraz...

4) Zeintzuk dira auto-erregulazioaren abantailak iragarleentzat?

Iragarki bat, burutu aurretik kontrolatzen bada, behin plazaraturikoan arazorik ez da izango seguruenik (nahiz eta ez dagoen jakiterik). Horrek sormena mugatzen du, baina horrela arazoak ekiditen dira. Izan ere, lehen esandako fama txar hori sortzeko arriskua dago. Bestalde, iragartzeko eskubidea kentzen badizute, aferrikakoak izango dira ordura arte eginiko gastu guztiak. Konpontzen saiatzeak gastu handiagoa suposatzen du, eta hori ere ez da batere erakargarria. Beraz, guzti honekin ahazteko, ez da txarto etortzen auto-erregulazio delakoa (nahiz eta honek ere gastuak areagotzen dituen).

5) Publizitatearen profesioanala (izango) zarenez gero, non kokatzen duzu zeure burua? Protekzionismo osoaren muturrean (publizitate guztia estatuak erregulatuta) edo askatasun osoaren muturrean? Aldatuko zenuke iritziz hiritar sinplearen ikus-puntuan jarrita?

Ez zait inoiz gustatu neure burua mutur batean kokatzea. Ez dut uste mutur baten alde egonik gauzak ongi funtzionatuko luketenik. Normalean, gauza gehienekin bi muturren arteko akordio batekin konpontzen dira. Inor ez da zeharo gustura egongo, baina zerbait lortuko da. Hau da, bi muturren arteko kontsentsu bat litzateke gauza gehienentzako soluzioa.

Honekin esan nahi dudana zera da, publizitatea kontrolatzeko orduan, ez dela posible mutur batean edo bestean egotea. Zenbait kasutan zentsuraren alde agertu ohi naiz, iragarki matxista, homofobo eta xeofoboetan, besteak beste. Baina hala eta guztiz ere, ez nago guztia zentsuratzearen alde. Hau da, mugak jarri beharra dago, baina ezinezkoa da, "dudakorra" iruditzen zaigun edozer zentsuratzen astea, bestela, artikuluak dioen bezala, publizisten sormena desaprobetxatzen da.

Azken gaderari erantzunez, ez dut uste hiritar sinple baten ikuspuntuarekin (herritar arrunt kontsideratzen dut nerue burua baina tira), beste era batera pentsatuko nukeenik.

Nork: oto-xabier.2009/05/15 21:20:43.205 GMT+2
Etiketak: mugak publizitatea zentsura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/08 13:59:43.023 GMT+2

Iragarkien elementuak

Hamar iragarki hauek ikusita, zaila da iragarkien joera nagusiak zein diren esatea. Baina hala eta guztiz ere, nahiko nabamen ikus litezke joera nagusi batzuk.

Iragarkiak arrazionalak edo emozionalak direla esaterako orduan, gehientsuenek beti ere mistoak direla esan genezake. Izan ere, iragarki gehienek baterako edo besterako joera handiagoa daukaten arren, beti erbiltzen dituzte bi sistemak, nolabaiteko osotasun bat bilatzeko edo. Nahiz eta arrazional hutsak eta emozional hutsak diren iragarkaik ere badiren, baina ezingo nuke esan zein moeta erabiltze den gehiago (ez behintzat hamar iragarki hauekin). Agian, emozionala gehiago erabiltzen dela esan genezake, izan ere, mistoak direnean, kasu gehienetan behintzat, emoizonaleko joera handiagoa hartzen dutela ikus bailiteke.

Umoreari dagokionez, berriz, ezin da esan joera bat edo bestea nagusi denik. Batzuk umorea erabiltzen dute saltzeko (nahiz eta txiste txarra izan kasu batzutan), beste batzuk berriz ez. Ezingo nuke esan umorea erabiltzen den kasuetan, iragarkia hobea edo okerragoa denik, ez baitirudi zerikusi handiegia duenik (kasu bakoitzaren araberakoa da umorearen erabilera).

Orokorrean esan liteke iragarkiak ez direla oso didaktikoak. Izan ere, ikusi ditugun hamar iragarkietatik bi kasu baino ez ditugu didaktikotzat jo, eta batekin nahiko duda egin dugu. Musikarekin alderantzizkoa gertazten da. Izan ere, ia iragarki guztietan agertzen zaigu kantaren bat. Kasu dexentetan gainera hondokoa dela ikus genezake.

Ospetsuei dagokionez, erabiltzen direla ikus litekeen arren, ez dira iragarki gehienetan azaltzen. Ikusi ditugun hiru kasuetatik, hirutan baino ez dira agertu. Beraz, eraginkorrak direla pentsa genezakeen arren, beste bideak gehiagotan erabiltzen dituztela ikus liteke, nahiz eta aitortu beharra dagoen, askotan ikusi ohi ditugula ospetsuak iragarkietan.

Over ahotsaren gauzarik esanguratsuena gizonezkoen ahotsaren erabilera da. Klasean ikasi genuen berau dela erabiliena, baina ikusi ditugun kasu guztietan, (over ahosta erabili den guztietan) gizonezkoen ahotsa erabili izan dute. Bestalde, esan liteke kasu gehienetan erabiltzen dela sistema hau.

Nork: oto-xabier.2009/05/08 13:59:43.023 GMT+2
Etiketak: iragarkiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/24 13:04:36.573 GMT+2

Korrikaren post testa (bigarren atala)

Korrikaren inguruan jendeak duen ezagutza maila, eta iritzia jakiteko erabili dudan inkesta honakoa izan da. Hasi baino lehen, inkestatua zein adin tartetan dagoen jakin nahi izan dut, adinaren arabera, publizitatearen eragina ezberdina baita.

Orokorrean, aurreko saioan esan bezala, jendeak Korrika beraren inguruan zenbat dakien jakin nahi izan dut (bere sorrera, helburuak...).

Bestalde aurtengo edizioaren kanpinak nolako indarra izan duen jakitea izan da beste helburua (kanta ezagutzen al duten, zenbatgarren edizioa izan den, non hasi eta non amaitu den...)

Bukatzeko, Korrrikaren inguruan jendeak ze iritzi duen jakin nahi izan dut. Horretarako, besteak beste iritzi ezberdinak eskaini dizkiet, nahi dituzten guztiak aukeratzeko, baina beste iritziren bat jartzeko aukera ere eskaini diet.

Adina: A <16

B 17-26

C 27-36

D 37-50

E 51-64

F 65>

 

Korrikaren inguruan:

 

1-Ba al dakizu zer den Korrika?

            O BAI             O EZ kasu honetan galdetegia bertan                                                 behera utzi)

 

2-Zer da korrika?

            A-Euskararen alde, Euskal Herri osoan egiten den                                     lasterketa erraldoia

            B Ikastolen aldeko ekimena

            C Behartsuentzako diru biltzeko lasterketa

            D Euskararen alde egiten den manifestazioa

            E Euskal selekzioaren aldeko kanpaina

 

3-Zenbatean behin egiten da korrika?

            A Lau urtean behin

            B Urtero

            C Bost urtean behin

            D Sei hilabetean behin

            E Bi urtean behin

 

4-Noiz izan zen Korrikaren lehenengo edizioa?

            A 1910

            B 1980

            C 1959

            D 2001

            E 1983

 

5-Nork antolatzen du Korrika?

            A IKA euskaltegiak

            B Eusko Jaurlaritzak

            C EKTk (Euskarazko Komunikazio Taldea)

            D AEKk (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea)

            E EHEk (Euskal Herrian Euskaraz)

 

Aurtengo edizioaren eta kanpainaren inguruan:

 

6-Ezagutzen al duzu Korrikaren kanta berria?

            O BAI             O EZ

 

7-Nork egin du kanta?

            A Betagarrai

            B Hesian

            C Ken zazpi

            D Delorean

            E Gatibu

 

8-Zein izan da Korrikaren lema nagusia?

            A Ika ika ika, hemen dator Korrika

            B Jo ta ke, euskararen alde

            C Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira

            D …ttipi ttapa, ttipi ttapa, Korrika!!

            E Lotu independentziara

 

9-Korrikaren zenbatgarren edizioa izan da honakoa?

            A Zazpigarrena

            B Lehenengoa

            C Hogeita hirugarrena

            D Hamaseigarrena

            E 50. edizioa

10-Non hasi eta non amaitu da aurten Korrika?

            A Azpeitia-Azkoitia

            B Tutera-Gasteiz

            C Baiona-Bilbo

            D Donostia-Tutera

            E Aramaio-Maule

 

11-Nor omendu nahi izan dituzte aurtengo edizioan?

            A-Euskaldun berriak eta euskara berreskuratu dutenak

            B Euskaldun zaharrak

            C Korrikaren lehenengo antolatzaileak

            D Euskal Presoak

            E Gerra-zibilean fusilatutako euskaldunak

 

12-Zenbat egun iraun ditu?

            A Astebete

            B Hamasei egun

            C Hamaika egun

            D Hiru hilabete

            E Bederatzi egun

 

Korrikaren inguruko balorazioa:

 

13-Zer iruditzen zaizu dela Korrika? (bat baino gehiago aukeratu         litezke)

            A Euskarari bultzada emateko tresna eraginkorra

            B Dirua bitzeko tresna bat baino ez

            C Ekitaldi herrikoia

            D AEK indartzeko ekimen egokia

            E Euskaldunak batzeko ekimen egokia

            F Euskararen alde, ez du ezertarako balio

            G Besterik:

 

14-Zer deritzozu euskaldun berri eta euskara berreskuratu dutenei        eskaintzea Korrika? (bat baino gehiago aukeratu litezke)

            A Ona da jendea euskara ikastera animatzeko

            B Kanpotarrek ez dute omenaldirik merezi

            C Behin euskara galdu dutenek ez dute barkamenik

            D Meritu handia daukate eta ez dira ahaztu behar

            E Ongi dago, baina euskaldun zaharrak ere ez dira ahaztu                      behar

            F Besterik:

 

15-Kanta gustatu al zaizu?

Ez zait batere gustatu 1 2 3 4 5 6 7 Asko gustatu zait

 

16-Orokorrean, ze iritzi duzu Korrikaren inguruan?

    Ez dut gustuko 1 2 3 4 5 6 7 Gustuko dut

 

 

Orokorrean, jendeak nahiko ongi daki zer den korrika eta zein den bere helburua. Urteen poderioz jendearentzat oso ezaguna egin den ekimen bat dela Korrika ikus daiteke.  Jendeak oso barneratua dauka zer den eta zertarako egiten den. Baina zehaztasunak galdetutakoan batzuk ongi ibili diren arren, konfusioak ere izan dira. Adibidez, jendeak ez zekien zein urtetan sortu zen (salbuespenak salbuespen). Aurtengo edizioari dagokionez, berriz, jendeak erantzun egokiak eman dituen arren, okerrekoak ere eman dituzte. Adibidez, zebatgarren edizioa zen, edo zenbat egun iraun dituen. Horrek esan nahi du, edizio honetan, ez dela gehiegi asmatu informazio konkretua zabaltzen, nahiz eta orokorrean jendeak ez duen akats larririk jarri erantzuentan.

Korrikaren inguruko iritziari dagokionez, berriz, ez dut iritzi kritikorik jaso. Guztiek iritzi positiboa daukate ekimen honen inguruan. Euskara sustatzeko ekimen egokia iruditu zaie askori, ekitaldi herrikoia dela ere badio jende gehientsuenak. Baina esan behar da, jendeari dirua biltzeko ekiman bat dela ere iruditzen zaiola Korrika (azken finean hala ere bada). Aurtengo edizioaren balorazioari dagokionez, jendeak ongi ikusi du euskaldun berriei eta hizkuntza berreskuratu dutenei eskaintzea adizioa hau. Baina kasu batzutan euskaldun zaharrekin ere ez dela ahaztu behar diote. 

Jaso dudan kritikarik handiena kantaren ingurukoa izan da. Ez du nota handirik atera, eta jende askok ez dugustuko izan. 

Nork: oto-xabier.2009/04/24 13:04:36.573 GMT+2
Etiketak: inkesta korrika post-testa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/03 12:35:19.841 GMT+2

Korrikaren post-testa

Kanpaina baten inguruko post-test bat egin behar dugunez, Korrikarena egitea erabaki dut.
Tuteran hasi zen martxoaren 26an eta Gasteizen amaituko da apirilaren 4an. Euskararen kontzientziazioari bultzada bat emateko ekimena dela esan liteke. AEKk antolatzen du, eta aipaturiko helburuaz aparte, dirua biltzea ere badute xede. 1980tik egiten da ekimena, eta gure gizartean oso barneratua dago, hala ere kanpainarekin izan duten arrakasta aztertzea interesgarria litzateke, jendeak Korrikaren inguruan zenbat dakien eta ze iritzi duen jakiteko. Korrikaren inguruan zenbat dakiten jakin nahi nuke, eta baita bere kanta, bideoklip eta kanpainaren inguruan duten iritzi orokorra ere.
Aukeratu dudan xede taldea, pentsa litekeen bezala, euskal hiztunak izango lirateke. Azken finean Korrika, Euskal Herri osoari zuzendurik dagoen arren, hauei zuzendurik dago gehienbat, euskal hiztunak ez direnei ere zuzendurik badagoela pentsa litekeen arren, euskal hiztunak dira Korrika jarraitzen dutenen gehiengoa. Ez dut uste adina kontuan hartzerik merezi duenik, izan ere, euskaraz hitz egiteko adinik ez dagoenez, ez dago Korrikan parte hartzekorik ere. Beraz, edozein euskal hiztuni planteatuko diot inkesta. Ahalik eta adin ezberdinetako jendeari egiten saiatuko naiz.
Jakin nahi dudana zera da beraz. Ea euskal hiztunek, Korrikaren kanta ezagutzen duten, gustatzen zaien, ba al dakiten non hasi den azkenengo edizioa eta non amaitu den...
Lehenik eta behin, sailkapen bat egoteko, pertsonen adina kontuan hartuko dut, izan ere, euskaraz hitz egin eta Korrikan parte hartzeko adinik ez dagoen arren, adinaren arabera jendeak era batera edo bestera hartzen baititu kanpainak.
Ondoren, xede taldeko kideek aurtengo Korrika eta honen kanpaina gogoratzen duten ikusi nahiko nuke. Hau da, kanpainaren helburua Korrikaren berri ematea da azken finean. Beraz, Korrikaz zenbat dakiten jakitea garrantzitsua da, kanpaina eraginkorra den ala ez jakiteko. Bestalde, kanpianaren inguruko galderak ere egitea beharrezkoa da, honen ezaugarriekin gogoratzen al diren jakiteko. Besteak beste, kanta, aurtengo irudia etab.
Azkenik, honen guztiaren iritzia ere galduko diet. Hau da, zer iruditzen zaien Korrika (euskarari bultzada emateko tresna eraginkorra al da? Dirua ateratzeko bakarrik izan ote liteke? etab.) Kanpaina gustatu zaien edo ez ere jakitea interesgarria da hurrengo edizioetarako (kanta polita al den, aurtengoa euskaraz ikasi dutenei eta euskara berreskuratu dutenei eskaintzea egokia al den? etab.).

Nork: oto-xabier.2009/04/03 12:35:19.841 GMT+2
Etiketak: korrika post-test kanpaina | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/03 12:32:21.809 GMT+2

Korrikako kantaren bideoklipa


Nork: oto-xabier.2009/04/03 12:32:21.809 GMT+2
Etiketak: bideoklipa korrika kanta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/27 13:04:44.466 GMT+1

Eraginkortasun eta kreatibitatea

Eraginkortasunaren jaialdiak, publizitate kanpaina batek izan duen kalitatea neurtzen duela esan genezake. Hau da, beronen eraginkortasuna neurtzen da. Bertan inbertitu denarekin izan dituzten salmenten igoerak hartzen dira kontuan, nolabait esatearren.

Kreatibitate jaialdiak, agentziek antolatzen dituztela aipatu da klaseko blogean. Nolabaiteko autopromozioa izan ohi da honakoa. Zenbaterainoko kreatibitatea daukaten erakutsi nahirik, jaialdiak antolatzen dituzte, beraien buruei sariak emanez. Baina eraginkortasun kanpainak ez dituzte agentziek antolatzen. Iragarleak dira jaialdi hauek antolatzen dituztenak. Zergatik?

Ezin daiteke ukatu ez denik prestigiotsua eraginkortasunaren sari bat lortzea agentzientzat. Baina esan behar da iragarlearentzat ere oso garrantzitsua dela honakoa. Hau da, azken finean iragarlea da publizitate kanpainaren arduraduna. Bera da hasiera ematen diona, eta berau da dirua jartzen duena. Azken finean, beronek jarritako eta irabazitako diruaren arabera izango da kanpaina eraginkorragoa edo ez eraginkorragoa. Pentsa liteke sormen lana agentziarekin lotzen dugula beti ere, eta  baita diruaren inbertsio eta irabazien banaketa iragarle do enpresekin. Horregatik, bakoitzak bere jardueraren inguruko jaialdiak antolatzen dituztela pentsa genezake. Labur esanda, eraginkortasun jaialdiak iragarleek antolatzearen arrazoi nagusia hori dela esango genuke.

Bi zerrenda hauek ikusita, inbertsioak ez duela zertan eraginkortasunarekin harremana izan behar ikus liteke. Hau da, eraginkortasun handiena daukaten iragarle asko eta asko, ez dira inbertsio handiena egin dutenen artean agertzen. Caja Madrid da eraginkortasunean txapelduna, baina ez zaigu agertzen inbertsiorik handienetakoa egin dutenen zerrendan. Telefonika da publizitatean dirurik gehien inbertitu duen iragarlea, baina eraginkortasun handiena izan dutenen zerrendan ez da bere izenik. Beraz, diru asko inbertitzeak, ez du beti eraginkorra izatearen ondorioa izaten. Renault, ING Direct, ONCE eta Coca Cola, inbertsio handiena egin dutenen zerrendan agertzen dira, eta baita eraginkortasun handiena izan dutenetan ere. Beraz, kasu hauetan, asko izan arren, ongi inbertitu dutela dirua dirudi, eraginkortasunari dagokiozen behintzat. Beraz, inbertsio handiak eraginkortasuna izaten lagundu dezakeen arren, ez du zertan horrela izan (bestalde, gero eta diru gehiago inbertitu ahala, irabaziek handiagoak izan beharko dute gastuari aurre egiteko).

Nork: oto-xabier.2009/03/27 13:04:44.466 GMT+1
Etiketak: kanpaina kreatibitatea inbertsioa eraginkortasuna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/20 16:18:27.566 GMT+1

Facebookaren balorazioa

ARIKETA AURREKO BALORAZIOA

Ez naiz gehiegi ibiltzen sare sozialen mundu honetan. Egia da egun gaztea bazara gehiago edo gutxiago ibili beharra daukazula, nahigabe bada ere. Nik talde honetan sartuko nuke neure burua. Ez zaizkit gehiegi gustatzen fotolog, tuenti edo facebook delakoak. Lagunak egiteko balioko duela deritzot, edo urrun bizi diren lagunekin harremana mantentzeko ere bide egokiak lirateke. Baina egia esan, ez naiz berauetan ibiltzearen oso zalea. Badugu kuadrilako tuenti bat, baina oso noiz behinka sartzen naiz bertan.

Hau kontuan hartuta marketing ekintza baten "biktima" izatea ez da hain erraza izango. Hala eta guztiz ere, hainbat bideo eta publizitate iristen zaizkit nire ordenagailura, izan ere, inor ez da aske hauekiko. Batzutan ikusi edo irakurtzen ditudan arren, ez diet kasu gehiegirik egiten. Ez dut uste bide honekin ni bezalakoak harrapatzea oso erraza denik, baina jakina hori jende guztiak esan ohi du.

Azalpen hau emanda ere, nahiko bide ona iruditzen zait kanpaina edo marketin ekintza bat burutzeko. Azkar eta merke zabaltzeko bidea da honakoa, izan ere, gero eta gehiago dira sare sozialetako kideak. Hori bai, beti ere bide hauen bidez gazte jendea harrapatzen dela esan liteke, zaharrentzako kanpaina bat burutzeko, ez dut uste bide egokiena denik.


ARIKETA ONDORENGO BALORAZIOA

Aurrekoan facebook faltsu bat sortu genuen. Ainara Altzibar Etxeberria izena jarri nion esistitzen ez den pertsonaia bati. Izen horrekin, facebook faltsu hori sortzeari ekin nion. Jende pila bati bidali nion bere lagun izatearen eskaintza, eta guztira 38 lagun biltzea lortu dut. Haseran, ezagun batzuei bidali nien gonbidapena, eta geroago berauen lagunak zirenei ere bidali nien gonbidapen hori. Geroago, edozein pertsonari bidali nien, eskaera kopurua igo, eta lagun korpurua handitzeko asmotan.
1987an jaiotako neska bat nintzela jarri nuen neure profilean, elgoibartarra, eta enpresa ikasketak egiten ari naizela idatzi nuen. Ez dut argazkirik jarri, eta ez naiz inongo taldetan sartu. Egin dudan gauza bakarra, gonbidapen pila bat bidaltzea izan da. Nire ustez, jendeak ez dio garrantzi handiegirik ematen zure bizilekuari, zer ikasten duzun etabarri. Jakina, gutxieneko zerbait kontuan hartuko dutela deritzot, baina gehiegi sakondu gabe.

Garbi geratzen da egungo tresna berri hauek ez direla gehiegi fidatzekoak. Bost minutuan asmaturiko pertsonaia batekin, 38 lagunekin harremanetan jartzea lortu dut. Jendea ez dela inozoegia izango pentsatu nahiko nuke, eta ez diola informazio gehiegi eskainiko facebook bidez ezaguturiko pertsonai bati. Hainbat enpresek informazio baliogarria ateratzeko erabili lezakete. Edo baita poliziak ere. Beraz, ez dakit nik zenbaterainoko segurtasuna ematen didan lagunak egiteko teknika honek. Egia esan, ezin gara beldurrak ibili, izan ere, guztiarekin jokaera hori izango bagenu, kalean ere ez ginateke lasai ibiliko. Baina garrantzi dexente ematen diot tentuz ibiltzeari.

Marketing kanpaina batentzat, oso baliogarria dela deritzot sistema hauek ibiltzea, mezu bat zabaltzeko bide azkarra eta merkea baita, baina hala eta guztiz ere, ez dut uste kanpaina bat bertan oinarritzea posible izango litzatekeenik. Izan ere, internet gero eta jende gehiagok erabiltzen duten arren, biztanleriaren zati txiki batek baino ez du ibiltzen, eta are gutxiagok facebook eta horrelako baliabideak. Bestalde, hauek erabiltzen dituztenak xede talde dituen kanpaina batentzat baliagarria litzateke bide hau ibiltzea, baina hala ere, zail xamarra ikusten dut honekin bakarrik emaitza bikainak lortzea.

Nork: oto-xabier.2009/03/20 16:18:27.566 GMT+1
Etiketak: facebook balorazioa faltsua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/02/27 14:14:15.560 GMT+1

bigarren ariketa

Ariketatxo bat orain.

Zure hamabost minutuko bidaia horretan, dudarik gabe, publizitatearekin egin duzu topo. Gogora dezakezu…

a) Ze publizitate formatu topatu duzun? (banner, pop-up, spam…)
b) Ze markarekin egin duzun topo?
c) Mezu/edukiren batek zure atentzioa deitu du?
d) Publizitatearen aurrean men egin al duzu? Hau da, banner batek proposatzen zizuna jarraitu duzu, iragarle baten webgunera ailegatu zara?

Buelta zaitez orain ibili zaren orri edo dena delakoetara. Erreparatu publizitateari. Hor zegoen, ezta?

e) Zure esperientzia hau eta aurrekoak kontuan hartuta, interneteko publizitateaz ze balorazio egiten duzu? Eraginkorra ote da? Asko/gutxi ikusten da? Erakargarria da? Hausnartu honen ingururan beste medioak kontuan hartuta.

http://www.myspace.com/2bskheroek

http://publieraginkor.wordpress.com/

http://by121w.bay121.mail.live.com/mail/TodayLight.aspx?wa=wsignin1.0&layout=TodayDefault&n=512987500

http://www.berria.info/

http://www.berria.info/paperekoa/harian/2009-02-27/019/006/Irizpide_berriekin_EHUko_titulazio_batzuk_arriskuan_direla_salatu_dute.htm

http://www.uztarria.com/

 

 

a)Nik uste banner izeneko iragarkiak baino ez ditudala ikusi

 

b)Aralarreko pare bat ikusi ditut, ez naiz gehiagorekin gogoratzen

 

c)Egia esan ez

 

d)Ez diet beraiek proposatutakoari erantzunik eman. Hau da, ez dut banner horietan kilik egin.

 

e)         Bai, egia esan ia guztietan agertu zait publizitatea, baina aitortu beharra dut ez naizela kasik konturatu ere egin. Irakasleren bati entzun nion, egunkarietako publizitatea automatikoki ikusi gabe (kasurik egin gabe) pasatzen ikasi dugula berau kontsumitzen dugunok. Beraz, zilegi da interneten ere gauza berbera egiten dugula pentsatzea. Hau da, bai egunkaria, aldizkaria eta bai internet kontsumitu ohi dugunok, ikasi egin dugu automatikoki paso egiten iragarki horiez, batez ere, banner delakoez (prentsa idatzian ez dela hainbestekoa esango nuke). Egia esan, ez zait bestelako iragarki klaserik agertu hamabost minutu hauetan. Baina bestela ere, korreo elektronikoko iragarki (mezu) horiei ere ez diegu kasu asko egiten, esate baterako.

            Banner delakoak hortxe agertzen zaizkigu, nik pertsonalki ez diet kasu handiegirik egiten. Aralarrenarekin baino ez naiz konturatu, eta berau Azpeitiko herri aldizkariko webgunean agertzen zaidalako. Hauteskundeen egoera kontuan hartuta, deigarria iruditu zait, besterik gabe, horregatik uste dut gogoratu naizela bost minutu geroago, ariketa egiterako orduan. Baina hala eta guztiz ere, ez dut klikik egin, ez zitzaidalako interesatzen.

Konklusio bat ateratze aldera, esango nuke, paso egin ohi dugula iragarki mota honen aurrean. Lehenik eta behin, oso deigarria izan beharko luke iragarki jakin horrek (beste edozein mediotan bezalaxe), eta bestetik, gure interesekin bat egin beharko luke. Esan beharra daukat, ariketa honetan ez dudala nire intereseko ezertxo ere bilatu.

Beste taktikei dagokienez, ez dakit oso eraginkorrak diren. Egia da, pop-up deituriko horiek atentzioa ematen dutela, derrigorrean ikusten baitituzu, baina amorru handia pizten dutela esan behar da, beraz, ez dakit eraginkortasun handia izango duten. Berdin gertatzen da espero ez ditugun mezu aspergarriekin ere. Dozenaka mezu heltzen zaizkigu gure posta elektronikora, eta irakurri gabe borratzeko ohitura daukagu (nik bai behintzat).

Orduan, konklusio bat atera beharko banu, ez direla oso eraginkorrak esango nuke. Nolabaiteko presentzia bat izaten lagundu dezakete, baina hortik aurrera, ezer gutxi.

Nork: oto-xabier.2009/02/27 14:14:15.560 GMT+1
Etiketak: publizitatea eraginkortasuna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)