2012/04/29 23:10:02.061 GMT+2
Gaur Xerezadek "Loteria" ipuina entzutera gonbidatzen zaitu, Shirley Jackson idazle estatubatuarraren piezarik ezagunena.
New Yorker aldizkarian argitaratu zuen 1948an, eta sekula ez bezalako erreakzio oldea eragin zuen irakurleen artean.
Hegoafrikan debekatu eta guzti egin zuten ipuina. Zergatik ote baina? Udako egun eguzkitsua herri txiki batean, xorinoak kantari, auzoko atseginak --ume zein heldu-- harmonia ederrean bilduta herriko plazan urteroko ekitaldirako... Ba al da gauza inozenteagorik?
MUSIKA
Abestia: "Bright
Sunny South" (tradizionala).
Artista:
Alison Krauss +
Union Station.
Albuma:
New Favorite.
ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Nork: Xerezade.2012/04/29 23:10:02.061 GMT+2
Etiketak:
jackson
izua
kritika
loteria
politikoa
audioa
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2012/04/18 23:02:26.258 GMT+2
Gehienok aurreko bi asteetan oporretan
egon zareten bitartean, Xerezade lan eta lan ibili da inurritxo baten
moduan, istorio fardelak lepoan kargatzen, apaletan ondo sailkatzen
eta txukun-txukun jartzen gero zuei esateko. Neka-neka eginda dago
eta orain tartetxo baten premia dauka indarrak berreskuratzeko.
Baina ez kezkatu, laster batean berriz ere izango da zuekin mila
ipuin eta bat gehiago kontatzeko.
Bitartean, bi poema uzten dizkizue,
biak praktiko baino praktikoagoak, jakituriak libre egingo gaituela
uste baitu. Lehena, "Pikua", D. H. Lawrencerena
da, eta fruta hori behar bezala jateko instrukzioak ematen dizkigu.
Zer? Uste zenuten piku bat ganoraz jatea kontu erraza zela?
Bigarrena Mahmud Darwishena da,
eta hori ere oso didaktikoa da. "Kamasutra lezioak"
du izena eta zera... ba horixe.
Pikua - D. H. Lawrence
Jende
aurrean pikua jateko modu egokia da
lau zatitan ebakitzea,
txortenetik helduta,
eta gero zabaltzea, lau petaloko, lau petalo
lodiko
lore distiratsu, arrosa, busti, eztitsua izan
dadin.
Orduan, ezpainekin lorabegia atera eta
azala bota behar
duzu, lau sepaloko kaliza bezalakoxea.
Baina jateko modu
baldarra da hori:
ahoa zulora hurbildu eta
haginkada batez
mamia kentzea.
Fruta guztiek daukate euren sekretua
Pikua
sekretu ugariko fruta da
Hazten dagoela begiratzen diozu,
eta
sinbolikoa dela ohartzen zara berehala.
Eta arra ematen
du
baina hobeto ezagutzen duzunean, bat zatoz
erromatarrekin:
emea da.
(Ingelesetiko itzulpena: Ana Morales)
Kamasutra lezioak - Mahmud
Darwish
Lapislazuliz
hornitutako kopa hartuta
haren
zain nago
urmaelaren
ondoan, lurrinaz eta arratsaz,
haren
zain nago
mendiko
bideei ekiteko prest dagoen zaldiaren pazientziaz
haren
zain nago
printze
errefinatu eta ederraren dotoreziaz
haren
zain nago,
hodei
mehez betetako zazpi almohadaz,
haren
zain nago
intsentsu
emearen su sarkorraz,
haren
zain nago.
Zaldien
lepoari darion sandalo usain arraz
haren
zain nago.
Ez
larritu. Berandutzen bada
itxaroizu
eta
behar baino lehenago heltzen bada
itxaroizu,
eta ez
egizu ikaratu haren trentzetan lo dagoen txoria.
Itxaroizu,
lasai
senti dadin, loraldi betean dagoen jardina bezala.
Itxaroizu
bere
bihotzean aire bitxi hau arnastu dezan.
Itxaroizu
gona
igo dezan eta haren hankak ageri daitezen, lainoz laino.
Itxaroizu
eta
eraman ezazu leiho batera, esnetan bustitako ilargia ikus dezan.
Itxaroizu
eta
ardoa baino lehen emaiozu ura, ez
begiratu
haren bularrean lotan datzan eper pareari.
Itxaroizu
eta
goxo laztanduiozu eskua
pausatzen
duzunean kopa marmolean,
ihintzaren
pisua kentzeko bezala.
Itxaroizu
eta
egiozu berba, txirulak
biolin-hari
beldurtuari bezala,
biharko
egunak gordetzen dizuenaren lekuko bazinete legez.
Itxaroizu
eta
landu haren gauaren harria eraztunez eraztun.
Itxaroizu
harik
eta gauak esan arte:
zuek
biok baino ez zarete geratzen munduan.
Eta
orduan eraman ezazu, goxo, zure herio desiratura
eta
itxaroizu…
Mahmud Darwish, “Kamasutra lezioak”, Arrotz
baten ohantzea. (Gaztelaniatiko
itzulpena: Ana Morales)
Nork: Xerezade.2012/04/18 23:02:26.258 GMT+2
Etiketak:
oharra
oporrak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/04/01 22:44:17.455 GMT+2
Gaur Xerezadek amore eman dio lotsarik
gabe bere joera kuxkuxeroari eta hor hasi da triki eta traka inoren
etxeko tiraderak eta armairuak zabaltzen gutun pertsonalen bila.
Gutunak literatur genero bat dira, ez da hala?
Beraz, gustura jesarri, kontzientzia
trankil asko daukazula, gure gaurko gonbidatuen sekretuak entzutera.
Ez dira makalak gero: Anne Boleyn, Mary Wollstonecraft, Harriet
Wilson, Gustave Flaubert, Julian Gaiarre, James Joyce, J. R. R.
Tolkien, Virginia Woolf eta Kapitaina eta Balea.
Baten bat ez baduzu ezagutzen, ez
kezkatu: Xerezadek kontatuko dizu, zure voyeur gozamena
bete-betea izan dadin.
ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
MUSIKA
1. Anne Boleyn:
Kanta:
"Mille regrez"; egilea: de Narvaez; artista: Trinity
Baroque/The Forbury Consort/The Holbein Constort. Guest artist:
Steven Player; albuma: Music from the reign of Henry
VIII
2. Mary Wollstonecraf:
Kanta: "Zarabande"; iturria: Libro de arpa de Bernardo de
Zola y Galdeano, 1700; artista: Ensamble Diatesseron; albuma: Le
Basque.
3. Harriet Wilson:
Kanta: "Sonata in E major, Op. 109" (Songs of hope for
Haiti project); egilea: L. v. Beethoven; artista: John Adams; albuma:
Sonata in E major, po. 109"
(Songs of hope for Haiti project).
4. Gustave Flaubert:
Kanta: Mazurca in C major op. 33, No. 3 (A Mlle. la Comtesse Rosa
Mostowska). Egilea: F. Chopin Artista: Monia Alianello; Albuma: 4
mazurcas Op. 33.
5. Julian Gaiarre:
Kanta: "Una furtiva lagrima". Egilea: G. Donizetti. Opera:
L´Elisire d´amore. Artista: Josep Carreras (Julian
Gayarre filmetik hartua).
6. James Joyce:
Kanta: "South Wind". Artista: Brigan Ensamble. Albuma:
Irish Roots second part.
7. J. R. R. Tolkien:
Kanta: "Christmas Holidays"; artista: Akashic Records;
albuma: Christmas Holidays
8. Virginia Woolf:
Kanta: "Goodbye"; artista: Chet Baker; albuma: Maestros
del Jazz&Blues: Chet Baker.
9. eta 10. Kapitaina eta Balea:
Kanta: "Fast to the Sun"; artista: BMarlin; albuma: Funny
One.
Nork: Xerezade.2012/04/01 22:44:17.455 GMT+2
Etiketak:
euskara
audioa
gutunak
podkasta
| Permalink
| Erantzunak (7)
| Errenferentziak: (1)
2012/03/18 23:40:41.509 GMT+1
Atal honetan iragan lanbrotsuan murgildu gara, gure arbasoen oihartzunen bila. Belarria ernetu eta, bihotza zirrara batean taupa-taupa dugula, aditu ditugu gudu zelaietako ezpaten klin klanak, ziega ilunetako aieneak, amodio zizpuruak, hileta eresi erdiragarriak...
Aspaldi joandako munduetatik, gaur, Xerezaderen Artxiboan,
euskal arkaikoak mintzo zaizkigu, atzoko ahotsez, betiko kontuez.
MUSIKA
Artista: Oursvince. Albuma: "Etincelle"
Abestiak:
Medieval (acoustique)
Medieval
Espoir
Perdue
Around (instrumental)
Etincelle
Serenite
ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu
HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Nork: Xerezade.2012/03/18 23:40:41.509 GMT+1
Etiketak:
baladak
euskal
arkaikoak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/03/08 20:53:16.611 GMT+1
Gaurkoan Xerezade Estatu Batuetako Georgiaraino joan da bere lagun
Flannery O'Connorri bisita egitera. Izan ere, Xerezaderi ez zaio batere interesatzen jende arrunta, eta Flanneryk jende berezi piloa ezagutzen du. Batzuek
amerikar gotikoa edo groteskoa deitu izan diote haren pertsonaiek osatzen duten gizarte
espezial xamar horri, baina, tira, horiek etiketak baino ez dira.
Aizu, Flannery, zer da horko odol putzu hori?
ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Musika:Artista: Crapul' Blues
Albuma: Vert Blues
Kanta: Vert Blues
Artista: "Tenessee" Ernie Ford
Kanta: Sixteen Tons
Nork: Xerezade.2012/03/08 20:53:16.611 GMT+1
Etiketak:
groteskoa
euskara
ipuina
audioa
amerikar
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/02/21 22:46:17.651 GMT+1
Gaurkoan Xerezade
Katherine Mansfield idazleari joan zaio bisitan, eta, aurrez uste zuenaren kontra, ez du aurkitu dama eta zaldun dotoreez betetako saloirik, ez du entzun zetaren fru-frua alfonbra dotoreen gainetik dandarrez; ez du konplimenduzko hitz politik entzun piano nota alaiez nahasirik. Mansfieldek bestelako bizitzak erakutsi dizkio, joan den mendean bezala, gaurkoan ere inorentzat bizi diren emakumeen istorioak.
Irakurle gonbidatua:
Oihenart Garai.Musika:
- Artista: Jp de baets. Albuma: Berceuse pour Louis. Abestia: "Le matin".
- Artista: No, Really. Albuma: Acoustic Demo. Abestia: "Do you know where your children
are?"
ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Nork: Xerezade.2012/02/21 22:46:17.651 GMT+1
Etiketak:
feminismoa
mansfield
neskamea
euskara
audioa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2012/02/04 23:37:54.836 GMT+1
1920ko udazkean Arnold Bennetek liburu bat argitaratu zuen emakumeen gaitasun intelektualaz. Bertan esaten zuen begi bistakoa zela emakumeak gizonak baino buru motelagoak direla, eta gaineratzen zuen ez hezkuntzak ez askatasunak ez zutela hori sekula aldatuko. Desmond MaCarthy idazleak, Zapelatz Jatorra ezizenez, liburu horri buruzko erreseina bat argitaratu zuen New Statesman egunkarian, eta adierazi zuen guztiz bat zetorrela horretan Bennetekin.
Garai hartan Virginia Woolf lanpetuta zegoen Jacob's Room liburua idazten, baina halako tripako mina jarri zitzaion erreseina hura irakurri zuenean, non, liburua tarte batez utzi, eta erantzuna eman zion Zapelatz Jatorrari New Statesman egunkarian bertan. Horrela sortu zen bien arteko polemika bat emakumeen gaitasun intelektualaren inguruan.
Ai, ze ona den batzuetan jende argiak tripako minak tinta isuri bihurtzea. Izan ere, gaurko atalean entzungo ditugun Virginia Woolfen gutunez gain, polemika honek beste fruitu bikain bat utzi zigun: Woolfek gerora argitaratuko zuen A Room of One's Own liburua.
Iz*r*a zaitezte, Bennet , MacCarthy eta zuen mariatxi guztiak.
ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
MUSIKA:
Virginia Woolfentzat:
Artista: Dance of The Wind;
albuma: Charleston Behind The Attic Door;
abestia: "Piano in The Street"
Zapelatz Jatorrarentzat:
Artista: Regis V. Gronoff; albuma: Ragdoll Ragtime;
abestia: "Oriental Ecstasy" (Ragtime)
Nork: Xerezade.2012/02/04 23:37:54.836 GMT+1
Etiketak:
euskara
feminismoa
audioa
woolf
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
2012/01/23 23:49:52.271 GMT+1
Iban Zalduaren hiru ipuin dakartzagu gaur:
"Menpekotasuna" ipuinean txikitan eskolakide izandako bi gizonen enkontrua ikusiko dugu, eta iraganaren tentakuluak zein modu sotiletan hel daitezkeen oraineraino.
"De Pauli irakaslearen etsamina" izeneko kontakizunean, berriz, ohartuko gara nola berez estresagarria den egoera bat, klaseko azterketa bat alegia, hil ala bizikoa bihur daitekeen.
"Entropiarena" deritzon narrazioan ikusiko dugu zer gertatzen den bikote erlazioko eguneroko amore eman beharrek eta zapalkuntza txikiek gaina hartzen digutenean...
Ai, Iban, korapilo bat egiten diguzu saman, baina irribarre bat uzten diguzu ezpainetan. Zilegi al da hori? Xerezadek ez daki horregatik maite behar zaituen, maite zaituen bezala, hala gorrotatu...
Atal honetako musika Jamendotik hartua da:
Artista: Nelson Jenstad.
Abestia: "Themic Pass". Albuma: Film Score Suite #17
ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
ADI, XEREZADEZALEOK!!!! Otsailaren 2an, 7.00ean, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan Iban Zalduak Biodiskografiak liburuko ipuinak irakurriko ditu, Xabier Montoia eta Ibon Rodriguez musikariek lagunduta. EZIN DUZUE GALDU!!!
Nork: Xerezade.2012/01/23 23:49:52.271 GMT+1
Etiketak:
euskara
ipuinak
audioa
zaldua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
2012/01/03 14:57:44.435 GMT+1
Lan filologiko baterako dokumentazio bila dabilela, Agustín
Gorrondatxena Murgialdai ikertzaileak balada ezezagun bat aurkitu du Lekeition,
honela hasten dena:
Esaustazue bai Anacabe, ero kapitan Acabe
Galdu nebazan ontzi gizonak, osasune eta burue…
Entzun ezazu aho zabalik, Xerezadek egin zuen bezala, euskal
baleazaleak, ezbeharra, obsesioa eta munduko balearik ezagunena lotzen dituen
istorio liluragarria.
ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Atal honetan erabilitako musika (grabazioan azaltzen den hurrenkeran):
Artista: Mike Verstu
Abestia:
“Despite difficulties”
Albuma:
Earth Adventure
Artista: Conspiracy
Abestiak:
“Winterblast”, “The last adventure”, “A tale of a mourning hero”
Albuma:
The Adventurer
Nork: Xerezade.2012/01/03 14:57:44.435 GMT+1
Etiketak:
euskara
ipuina
anakabe
balea
audioa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2011/12/21 23:37:41.650 GMT+1
Entzule bihotzekook:
Neguko solstizioa hurbil dagoela eta inguruotan txipli-txapla pun ospakizunen usain goxoa dagoela, erabaki dut ni ere tartetxo batez erretiratzea; hala ere, opor sasoian hegaldiek eta hotelek, baita jaimarik apalenenak ere, prezio lotsagarrietaraino igotzeko joera izaten dutenez, nahiago izan dut, xoxa zaintze aldera, atsedenaldia lehenxeago hartzea, egun seinalatuak baino pare bat aste lehenago, alegia. Hori dela eta, aste honetan eta hurrengoan ez duzue Xerezaderen Artxiboko atal berririk izango.
Bestalde, aitortu behar dizuet azken sei hilabeteok nire bizitzako pozgarrienetakoak izan diren arren, pixka bat nekatuta nagoela. Literatur piezen bila batetik bestera ibiltze honek Kalifarekin emandako gau luze haiek baino gehiago akitu nau ia, nekearekin batera gozamen handia izan badut ere, amodioaren langintza eztiarekin gertatzen den antzera.
Hori dela eta, oporretatik itzultzen naizenean, urte berriarekin eta indarrez eta asmo ederrez beterik, gure bilerak ez dira asterokoak izango, hamabost egunik behingoak baino. Xerezaderen Artxiboak astekari izateari utzi eta hamabostekari bihurtuko da, horrenbestez.
Ez, pentsa, ez, abandonatu nahi zaituztedanik: atseginik eman badizue inoiz nire kontaketak, hori bezain handia edo handiagoa izan baita nik zuei kontatzean hartu dudana. Khalil Gibranek idatzi zuen bezala,
Joan zelai eta lorategietara, eta ikusiko duzue erlearen gozamena dela loretik eztia biltzea,
Baina, era berean, lorearen gozamena dela bere eztia
erlearentzat jaregitea.
Bizi iturria baita eztia erlearentzat,
Eta maitasunaren mezulari, berriz, erlea lorearentzat
Eta bai erlearentzat bai lorearentzat, plazera ematea eta jasotzea premia baita, eta estasia.
.
Laster arte, beraz, bihotzeko adiskideok. Mikaztasunik gabe egin agur urte zaharrari eta esperantzaz beterik abegi urte berriari. Zuen falta izango dut, baina hori ere goxoa izango da. Izan ere, Khalil Gibranen hitzak berriz ere gogoratuz:
Adiskidearengandik urruntzen zarenean, ez zaitez goibeldu; berarengan gehien maite duzun hori garbiago ageri baitaiteke bertan ez dagoenean, hala nola mendia garbiago ageri zaion mendizaleari haranetik begiratuta.
Nork: Xerezade.2011/12/21 23:37:41.650 GMT+1
Etiketak:
oharra
podkasta
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak