Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/11/11 23:21:54.024 GMT+1

Iban Arantzabalen hitzaldiye

Epa denoi!

Gure Web 2.0 ikasgaiko irakasle den Joxe Arantzabalek, Iban Arantzabal gerturatu zuen HUHEZI ra Hitzaldi bat emateko helburuarekin. Kuriosoa eh?

 Iban Arantzabal aurkeztuz hasiko naiz. 31 urteko elgetar honek, Goiena.net eta Sustatu.com webguneetan editore lanak burutu zituen, eta gaur egun, Arrasate Irratiko telematika zuzendari lanetan dihardu. Nahiz eta bere kurrikulumean ez agertu, Danbaka lehiaketan ere murgilduta dabil.

Hitzaldiaren lehen urratsetan editore lanaren nondik norakoak azaldu zituen. Jarraian, Gaur egungo komunikazio merkatuko eskariak espezifikatu zizkigun. Ibanen esanetan, ikus-entzunekoa kazetaritzari gailendu zaio, gaur egungo kontsumitzaileari komunikazioa azkar eta era ulerkor batean jasotzea komeni baitzaio, bizi-erritmo estresakor honen erruz. Beraz, komunikaziuo enpresek ez dute gai bati buruz asko dakien pertsona bat topatzen, gauza bat era askotan esan dezakeena baizik.

Hitzaldia gure ikasgaiekin eta etorkizun laborali begira, oso interesgarria eta aberasgarria iruditu zitzaidan.

Besterik gabe, ondo ibili!!

Nork: twister.2006/11/11 23:21:54.024 GMT+1
Etiketak: iban arantzabal | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Pozten naiz interesgarria iruditu bazitzaizun. Erretratu hori ere hor dago sarean... Polita da, Alemania aldean ateratakoa kuadrilako bidaia batean. Horretarako ere balio dute blogek, flickr-ek... Portzierto, Flickr fenomenoa da kuadrillakoekin argazkiak trukatzeko. Probatu, probatu.

Nork: Iban Arantzabal.2006/11/16 18:59:09.447 GMT+1
http://www.goiena.com

 

Oso aberats garria izan zela! Ez dakit nik hitzaldi berean egon ginen

Nork: Txo.2006/11/16 20:54:05.865 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.