Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/14 15:01:45.825 GMT+2

ZUREGATIK IOSU

Zuregatik, Iosu!

Apirilaren 17an, Ikus-Entzunezko Komunikazioko hirugarren mailako ikasleoi bihotz zati bat lapurtu ziguten. Goizeko ordu txikitan joan ziren zure bila, ehiztaririk koldarrenen antzera, eta gauaren iluntasunean eraman zintuzten. Telebistan garaikur gisara erakutsi ondoren, bost egun eta bost gau luzez eduki zintuzten euren atzaparretan; mehatxuz, burlaz eta jipoiez jositako 120 ordu amaigaberen agonian. Orain, Alcala Mecoko espetxean zaude, Euskal Herritik ehunka kilometrora; baina, halere, Iosu, jakin ezazu urruti egon arren gurekin zaudela, gu zurekin gauden bezalaxe. Zaila zaigu denbora batez elkar ikusiko ez dugula onartzea. Jakin badakigu aurrera egingo duzula: ezinezkoa delako nola itsasoari mugak jartzea hala arrano bat lau pareten artean giltzaperatzea.

Hasieratik gelakideok zure hutsunea nabaritu dugu, Txus. Hiru urte dira elkar ezagutzen dugula, eta lehenengo egunetik igarri genuen ez zarela gizarte sistemak eskaintzen duen besaulki erosoetan lasai jesartzen den horietakoa: egunero hankarekin egiten dituzun kolpetxoekin sumatzen genuen zure egonezina. Jada klase arteko zigarretak ez ditugu lehen bezain gustura erretzen eta atsedenaldietako jeladun ebakiei ere zure esentzia falta zaie. Ziberbandalismoak ere behera egin du asteotan.

Bihotzaren zati bat kentzeaz gain, bertso afarietako laguna urrutiratu digute. Txomintxapel fakultateko egunean, zure omenez egingo dugu topa; harro baikaude zurekin konpartitutako une guztiez eta zu lagun izateaz. Klaseetan aspertzen garenean ere gelako hormetan jarri dugun zure argazkiari begiratu, eta ziur gure ezpainetan irudikatzen duzun irribarreak gailenduko direla. Zuk bakarrik bete dezakezun hutsunea utzi duzu gugan, Iosu. Ez dugu etsiko berriz ere gure artean izan arte.

Besarkada bero bat zuretzat eta beste bat guretzat Eskoriatzatik. Zaindu sorbaldak, ez galdu irribarrea eta egin beti aurrera! Maite zaitugu, Iosu!

Aritz Sue Maldonado. Huheziko Ikus-Entzunezko Komunikazioko 3. mailako ikasleen izenean

Nork: zabaldegia.2008/05/14 15:01:45.825 GMT+2
Etiketak: iosu zuregatik | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/08 14:24:24.819 GMT+2

Huhezinemaren kronika

Aste honetan izan da Huhezinema jaialdia Huhezin, zer gertatu den jakin nahi izanez gero... ikusi podcast-a


boomp3.com

Nork: zabaldegia.2008/05/08 14:24:24.819 GMT+2
Etiketak: huhezinema strange are people | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/04 20:44:37.908 GMT+2

Itxurakeriak zer diren!

Lehenbiziko begiratuan nabaritu nion parte txarrekoa zela. Irrifarre zabala zuen, hortz guztiak agerian geratzen diren  irrifar artifizial horietakoa. Gabardina luze batek, bere gorpu zurbil, argal eta nardagarria estaltzen zuen.  Eta kapela batek bere ile zuri eta ahula ezkutatzen zuen. Gugana hurbildu zenean nire iragarpenak forma osoa hartu zuen. Urrunean zegoenean inpresio txarra hartzen banion, gugana hurbildu zenean sentsazio txarra beldur bilakatu zen. Gizon hari estolderietatik dabiltzan arratoien antzeko kiratsa zerion. Urrunetik gizon elegantearen itxura zuen. Baina zenbat eta gertuago izan are eta nazkagarriagoa zen. Eta irrifarrera ere; ongi fijatuz gero, gezurretakoa zen. Pintura txuriarekin estali zituen hagin ustel eta erdoilduak.

Baina nire ingurura begiratu dut eta inor ez da konturatu nik esandako gauzez. Jendeak txaloartean jaso du. “Biba” eta “yuju” ohiuekin laudorio etengabeak jaurti dizkiote. Buelta eman dut, eta esan diet erratuta daudela. Itxurakeria baino ez dela ikusten dutena. Baina berandu da. Pozoinak efektua egin du. Gizon harek aspaldi promesa asko egin zituen, eta bat bera ere ez du bete. Ez al dira nire ingurukoak konturatzen? Gezurra da! Fartsa bat da! Berriro ere gezur berdina saltzera dator! Baina esanda bezala, jendea itsututa dago; existentzia fisikorik (ez metafisikorik) ez duen esperantzak itsutu egin ditu. Gauza bat ilusioekin bizitzea da, eta hori ongi dago. Baina ezin dugu utzi “iluso perpetuo” bihur gaitzaten.

Bakoitzak bete ditzala ametsak bere kontura; inork emango dizkiola pentsatu gabe!

Zeuek jarri izena gizon horri…

Nork: zabaldegia.2008/05/04 20:44:37.908 GMT+2
Etiketak: itxurakeriak injustiziak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/03 19:56:42.659 GMT+2

Baskonia

Laugarren aldiz jokatu zuen atzo Baskoniak Euroliga bateko “Final Four”-a. Sekula baino norgehiagoka hobea jokatu zuen talde gasteiztarrak, baina CSKA Mosku-ren 60 milioi-ko aurrekontuak bakoitza bere lekuan utzi zuen partida amaieran. Talde arabarrak hasiera zoragarrai egin zuen; aurkarien joko ausartari defensa gogorra jarriz, eta erasoan gauzak behar bezala eginez. Baina minutuak aurrera egin zuten einean, Baskoniak behera eign zuen, eta CSKA-k gora. Dena den giro bikaina egon zen Madril aldetik. Bertara hurbildu ziren 2.000 gasteiztarrak esku hutsik datoz berriro ere Gasteiz aldera, baina jendea pozik dator. Taldeak itxura ona eman du, eta horixe zen lehendabiziko helburua. Final Four-era heltzea ere nahikoa arrakasta da talde gutzientzat. Bosgarrenean baietz.

 

Irudian Will McDonald (TAU) eta David Andersen (CSKA) partidaren hasierako jauzia lehiatzen

Nork: zabaldegia.2008/05/03 19:56:42.659 GMT+2
Etiketak: four cska baskonia final euroliga | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/28 20:06:28.339 GMT+2

Azeriak

Oraindik ere Internet hitza esaten digutenean, askok buruan marrazten dugu "e" hizki urdin bat, eta inguruan eraztun hori bat. Baina hori aldatzen doa, eta nola gainera!

Internet Explorer-ek ireki zion mundu guztiari Internet-era sartzeko bidea, eta hori oso txalogarria da, baina azken urteetan zibernautek sentimendu ezkor bat dute IExplorer-en inguruan; zaharkitua geratu da. Mozilla (edo gaur egun Firefox), bigarren bide bezala ikusten zen hasieran, baina gaur egun alternatiba serio bezala hartzen da; ezin dugu esan Internet Explorer-en egunak bukatzera dihoaztenik, baina Firefox-ek izan duen gorakada sekulakoa izan da. Eta datuak hortxe daude.

Baina zein izan daiteke arrakasta horren arrazoia? Internet Explorer oso sistema eraginkorra da, oso efizientea eta jende gehienarentzat nahikoa, baina Firefox-ek hainbeste gustatzen zaizkigun plus-ak eskaintzen dizkigu. Abantailak asko dira: Fitxa bidezko nabigazioa eskaintzen du eta horrek nabigazioa asko errazten du. Publizitatearen zati handi bat jan egiten du eta “pop-up” lehioak desagertarazi egiten ditu, eta horrek ere denbora gehiago ematen dio internautari. Euskarak leku zabal eta garbiago bat hartzen du Firefox-en, eta segurtasun aldetik ere seguruagoa dela esan daiteke.

Internet Explorer-ek erronka latza dauka aurretik, eta ez baldin badu alternatiba seriorik planteatzen Firefox-ek merkatu osoa irentsiko dio. Kezka horren adierazgarri da Internet Explorer-ek azken aldian egin dituen aldaketak; hala nola fitxa bidezko nabigazioa eskaintzen hasi delako; baina hori zer da; alternatiba egokia? edota kopia hutsa?

Nork: zabaldegia.2008/04/28 20:06:28.339 GMT+2
Etiketak: firefox explorer internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/20 13:00:01.767 GMT+2

OTARTEKOAK

Atzo gauean hizketaldi interesgarria izan nuen lagunekin. Berriro ere janariaz aritu ginen, zehatzago esateko otartekoei buruz. Futbolera eramateko, bazkaltzeko, afaltzeko, mendira zoazenean eramateko... Gauza merkea, eta beti desberdina. Otartekoek ez dute inor aspertzen. Hori bai, monotonian ez erortzea komeni da. Horri irtenbidea ipintzeko heltzen da post hau. Atzora arte uste nuen nik egiten nituen otartekoak oso arruntak zirela, baina nire lagunei hain arraro egin zitzaiela kontutan hartuta, berton zerrenda bat idaztea otu zait.

1-. Haragi xerra eta "pate"-a

2-. Jamoi egosia, intxaurrak, gazta eta artoa

3-. Atuna, oilasko bularkia, patata frijituak eta mahonesa

4-. Sardinak, tomate saltsa, eta azeitunak

5-. Patata-tortilla, txaka, azenario birrindua eta mahonesa

6-. Oilaskoa, letxuga, gazta eta arrautza egosia

7-. Lebatza, txaka, gazta eta ali-oli saltsa

8-. Txipiroiak (frijituta), jamoi naturala eta salsa rosa pixkat.

9-. Odolesta, piperrak eta gazta

10-. Arraina, txaka, mahonesa eta perretxikoak.

 Hori da nire otartekoen "TOP 10"-a. Batzuk arraroak egin zaizkizue, baina zin dagizuet batek ere ez didala heriotza ekarri. Beraz ez dezala inork esan janariarekin aspertu egin denik. Gaurtik aurrera egiten dituzuen otarteko denak desberdinak izan daitezela!

Ah!!! Ideia eta aportazio berriak ere eskertzen dira.

Nork: zabaldegia.2008/04/20 13:00:01.767 GMT+2
Etiketak: ogia otartekoak ideiak bereziak desberdinak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/18 00:03:15.512 GMT+2

QUEBRANTAHUESOS

Txirrindularitzaz ulertzen duen edonork daki zer den “Quebrantahuesos”. Zer den ez dakienak, putre baten arraza zehatz bat dela esango du. Baina “Quebrantahuesos” afizionatu mailan dagoen Europako txirrindularitza martxarik garrantzitsuena da.

 

Aragoin kokatzen da froga hau, Sabiñanigo herrian hasten da eta azken ekitaldian 9.000 parte-hartzaile baino gehiago jaso zituen. 190 kilometroko ibilbidea egin behar da Aragoiko Pirinioetan zehar, eta zailtasun asko pasa behar izaten dira.

 

Baina ze desberdintasun dago lasterketa arrunt eta martxa baten artean? Lasterketak konpetizioa bultzatzen du eta irabazleak eta galtzaileak daude. Martxetan, ordea, ez dago sekula irabazlerik. Martxek kiroltasuna sustatzen dute; bakoitzak bere buruaren aurka egiten du borrokan, albokoak alde batera utziz. Bakoitza bere erritmora doa; batzuk 7 ordu ematen dituzte bizikleta gainean 200 kilometroak egiteko; eta beste batzuk lasai hartzen dute froga eta 11 edo 12 ordu eman ditzakete bizikleta gainean.

 

Nire bizitzan ditudan ilusioetako bat da ”Quebrantahuesos”-en parte-hartzea. Baina hasieran adinik ez nuelako, gero belauneko lesio bat izan nuelako, eta azken bi urteetan lana egin bhar izan dudalako ezin izan dut sekula bertara joateko aukerarik izan.

 

”Quebrantahuesos” frogak prestakuntza fisiko izugarria eskatzen du, ibilbideak dituen 190 kilometorak mendate gogor askorekin ornituta daudelako; Somport, Portalet eta Marie Blanque besteak beste.

 

Quebrantahuesos txirrindularitzaren jaialdi bat da. Sekulako giroa egoten da bertan. Euskaldunak ere asko joaten dira Sabiñanigo aldera. Horietatik batzuk txirrindan aritzera joaten dira, eta beste batzuk txirrindan dabiltzanak animatzera edo jaiaz gozatzera, bertan kontzertuak, txoznak eta ekitaldi esko egoten direlako.

 

Hona hemen ibilbidearen mapa, puntuak markatuta:


quebrantahuesos - Tagzania

Nork: zabaldegia.2008/04/18 00:03:15.512 GMT+2
Etiketak: lehiakorra txirrindularitza martxa ez bizikleta quebrantahuesos | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/17 11:10:57.627 GMT+2

5 blog interesgarri!!!

Gaurkoan, niretzako Interneten dauden 5 blogik interesgarrienetakoak erantsiko ditut. Kirola, zinema, teknologia eta sukaldea. Bai, aniztasuna positiboa dela deritzot...

 

Baskonia

 

Saskibaloiaren jarraitzaile amorratua naizenez, eta nire taldea Gasteizko Baskonia denez, blog hori ezagutzea ezinbestekoa da. Jarraitzaileen artean oso blog erreferentziala da. Oso gutxik dakite nor den blog hori idazten duena, baina sekulako egiazkotasuna lortu du. Berak emandako azalpenak oso argiak izaten dira; eta etorkizunera begira egiten dituen adierazpenak ia beti betetzen dira. Hori gutxi balitz oso hizkuntza azkar eta bizia erabiltzen du, eta plazer bat izaten da irakurtzea.

 

 

Txirrindularitza

 

Txirrindulari zale oroko ezagutu beharko lukeen bloga. Eta nor dago blog horren atzean? Luistxo Fernandez-ek dioen bezala “kontinente osoan txirrindularitzak duen kazetari onenetarikoa” da blog honen kudeatzailea. Nik ere goitik behera konpartitzen dut iritzi hori. Baina nor da ba Europa osoan txirrindularitzaz hainbeste dakien kazetari hori? Ez dago zalantzarik; Xabier Usabiaga ETB-ko esataria.

 

Teknologia

 

Teknologiaren azken ordua kontatzen duen blog-a. Joxe Rojas bisitan izan genuen “kazetaritza espezializatua“ ikasgaian. Blog honetan munduak ikusi dituen azken asmakizunak, informatikiaren azken pausuak, argazkilaritzako azken berriak... eta askoz gehiago ikusiko dugu.

 

Zinema

 

Zinema ere oso gustoko dut eta helbide elektroniko hori ez da falta nire “Favoritos“-en. Oso aktuala da, eta oso azkar berritzen dute.

 

Errezetak

 

Sukaldean ere aritzen gara lantzean behin. Blog horretan oso errezeta interesgarriak egiten erakusten da. Gainera guri janari konkretu bat interesaten bazaigu, adibidez entsaladak, “ensaladas“ etiketari ematea baino ez dugu.

 

Horiek dira nire blogik gogokoenak. Batzuk ezagutuko zenituzten, baina beste batzuk ez. Espero zuen gogokoak ere izan daitezela!!

Nork: zabaldegia.2008/04/17 11:10:57.627 GMT+2
Etiketak: teknologia sukaldea zinema txirrindularitza baskonia | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/04/15 16:09:26.325 GMT+2

OPORRAK

Bueno, ba nire oporren zati handi handi bat lanean eman dut. Gara-n nabil praktiketan eta hortxe mapan erakusten dut non daukan Gara-k Gasteizko erredakzioa:

 


Lantokia map

 

Baina denbora librea ere izan dut (ez larregi baina bueno). Egun horietan nire herrira joatkeo aprobetxatu nuen; Lekeitiora. Hona hemen Gasteiztik Lekeitiora egin behar den ibilbidea


Gateiz-Lekeitio map

Nork: zabaldegia.2008/04/15 16:09:26.325 GMT+2
Etiketak: gasteiz lekeitio gara | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/15 11:01:00.048 GMT+2

PATXITRAPERO

Ez naiz ni hasiko orain Interneten indarra ezbaian jartzen, eta are gutxiago Interneten indarraz gutxiesten. Patxitrapero, Interneten boterearen beste eredu bat da.

Patxi Iraeta ezkutatzen da Patxitrapero blogaren atzean. Inork gutxi daki zein den bere benetako izena, baina hortxe dago Interneten magia. Patxitrapero bloga oso ezaguna da; Bernardo Atxagak ere "egunero irakurtzen du bloga gosaltzen ari dela". Hori dauka Internetek. Norbere etxetik, ohiartzun handiko gauzak egin daitezkela. Ez al da magikoa gizartearen parte handi baten gain eragina duen zerbait sortzea, ordenagailu batekin? 

Blogen arrakasatren beste giltza anonimotasuna da. Patxi Iraetak, bere bloga hain ezagun bihurtu zenetik, anonimotasunaren parte handi bat galdu egin du, baina horrek ez dio ekiditen hasieratik jarraitutako bide berdinari jarraitzea.

Azken finean bloga gauza pertsonala da; bloga bakoitza desberdina da. Berdin da blog bat idazle famatu batena izan, edo pertsona ezezagun batena. Aukera zabala dago; umorea, informazioa, kirol konkrtu bati buruzko bloga. Guzti honekin irabazle nabari bat dago; internauta. Ezinezkoa da blog guztiak kontrolatuta izatea; horregatik askotan internautak ez daki zeintzuk diren existitzen diren blogak. Hori dela eta geratzen zaigun irtenbidea gure interesak asetuko dituen blogak bilatzea da. Hortik aurrera hiru aukera ditugu: idatzi, irakurri edo idatzi eta irakurri.

 

Nork: zabaldegia.2008/04/15 11:01:00.048 GMT+2
Etiketak: trapero blog patxi umpre desberdin | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)