Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/12 17:53:28.369 GMT+2

EAE-ANVek ZALDIBIKO HERRIARI

BATZAR NAGUSIETAKO EMAITZAK

EAE-ANV 470            ARALAR   216

                                     EAJ-PNV   107

                                     EA               46

                                     PSE-EE      42

                                     PP               16

ZALDIBIKO UDALERAKO EMAITZAK

EAE-ANV 435            ARALAR   435

                                     PSE-EE      13

                                     PP               8

Maiatzaren 27an ilegalizazio eta oztopo guztien gainetik herriak ondorengoa erabaki du:

 

  • Zaldibian bertako gizon emakumeok osatu behar dugu Udala.

 

  • Zaldibiko Udalaren osaketak orekatua izan behar du.

 

  • Herritarrek emaniko bozken arabera zaldibiko EAE-ANVren zerrendak legala izan behar du.

 

 

ZALDIBIKO ARALAR: “Herri kontsultan irabazten badugu, aurreko legegintzaldian bezala funtzionatuko dugu”

 

 

  • EAE-ANVri bozka eman dion herritarren erdia udalean ordezkari ofizialik gabe geratuko da.

 

 

ZALDIBIKO ARALAR: “Herri kontsultan galtzen badugu, kargurik ez dugu hartuko eta diputazioaren esku utziko dugu Udala”.

 

 

  • ARALARri bozka eman dion herritarren erdia udalean ordezkari ofizialik gabe geratuko da.

 

  • EAE-ANVri bozka eman dion herritarren beste erdia ere, udalean ordezkari ofizialik gabe geratuko da.

 

 

BERAZ, zaldibitarrok hauteskundeetan erabaki genuena ez da errespetatuko, herriari bizkar emanaz. IKARAGARRIA.

 

 

 

ATEAK IREKI UDAL DEMOKRATIKOARI

 

Guretzat Zaldibian eman den enpatea ez da arazoa. Zaldibiko herritarrek harturiko erabakiaren baitan, Udal demokratikoa eratzeko borondate eza da arazoa.

 

 

Espainiar LOREG legeko 182.2 artikuluaren bidez, ondorengo herri guzti hauetan zerrendaz kanpoko jendeak hartu ditu udal zinegotzi karguak: Azkoitia, Ordizia, Legorreta, Zumarraga, ... eta laster PP-k ere bide hau erabiliko du Lizartzan eta Elduainen

 

 

 

EAE-ANVren KONPROMISOAK

 

 

·        Hauteskundeen emaitzek elkar ulertzera eta adostasunera heltzea exijitzen digute. Gure indar guztiak horretara bideratuko ditugu.

 

 

·        Ezker Abertzalearen izenean, EAE-ANV udal taldeak, herri osoaren alde lanean jarraituko du.





Nork: Zaldibiko EAE-ANV.2007/06/12 17:53:28.369 GMT+2
Etiketak: zaldibia hitza eae herriari anv eta erabaki enpate erabakia du herriak eman | Permalink

Erantzunak

Baina ANV aurretik, ASB ilegalizatu zuten. Ez al zaizu iruditzen zuek eurei utzi beharko zenizkiekeela udaletxeko aulkiak? EAJtari berbera eskatzen diozue ezta?? Izan zaitezte koherenteak mesedez!

Nire bloga bisitatu nahi ezkero: "tximistak" blogean sartu.

Nork: xaxi.2007/06/13 10:22:23.400 GMT+2

TXIMISTAk bai baino BORONDATERIK EZ

Nola utziko dikiegu eurei udaletxeko aulkiak ???

dagozkigunak uzten ez badizkigu??

ARALAR izeneko kuadrillak azken lau urtetan bahitu dituen aulkietaz ari ote zara?

Zein ondo errepikatzen dituzuen Egibarren hitzak.. Ba Zaldibin gaizki atera zaik/n tximista! Egiberrek utzi ez zituen bezala, zaldibin ere ez bait dituzte inoiz utzi.

Nork: zaldibi.2007/06/13 16:53:51.914 GMT+2